Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2016ko urriaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
4578

IRAGARKIA, Gipuzkoako Osasun Barrutiko pazienteei ospitaleko laguntza-zerbitzuak emateko kontratua esleitu egin dela argitara emateko dena (Espedientea: PN 116/2016-GSP).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza. Aseguramendua eta Kontratazioa.

c) Espediente-zenbakia: PN 116/2016-GSP

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzu publikoen kudeaketa.

b) Gipuzkoako Osasun-barrutiko ospitale-laguntzako zerbitzuak ematea.

c) Loteak eta zenbakia: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabe negoziatua, ez baita inor aurkeztu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiatzeko kanona eta kontratuaren iraupena.

a) Zenbatekoa: 2.776.121,50 euro.

b) Kontratuaren iraupena: 2016ko urriaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra.

c) Loteak: bai.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2016ko abuztuaren 23a.

b) Kontratista: Policlinica Gipuzkoa SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 2.776.121,50 euro.

Donostia, 2016ko urriaren 21a.

Kontratazio Organoa,

RAFAEL URIBARREN AXPE.


Azterketa dokumentala