Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2016ko urriaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4575

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 347/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 347/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Khira Sidi Mohamed.

Alderdi demandatua: Saoudi Elkory Mouhamed.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, ebazpena eman da:

Vitoria-Gasteizko (Araba) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian 474/16 epaia eman da 2016-09-26an, seme-alabentzako neurriei buruzko 347/2015 autoetan. Hauek izan dira alderdiak: batetik, Khira Sidi Mohamed, demandatzailea, Boulandier Frade prokuradorearekin, eta, bestetik, Saoudi Elkory Mouhamed demandatua (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe); Fiskaltzak ere parte hartu du.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala