Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2016ko urriaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4574

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 8koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Arcelormittal Zumárraga SLUri (Zumarragako fabrika) Zumarragan, Urretxun eta Legazpin (Gipuzkoa) hotzean ijezteko, forjatzeko eta zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko jarduerak egiteko emandako ingurumen-baimen bateratua aldatzeko, berrikusteko eta gauzatzeko dena.

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez, Arcelormittal Zumárraga SAri Zumarragan, Urretxun eta Legazpin hotzean ijezteko eta forjatzeko jarduerak egiteko ingurumen-baimen bateratua eman zitzaion.

2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren hirugarren atalak hau xedatzen du:

«Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren atalaren puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: A (Fidantza); B (erantzukizun zibileko asegurua); D.1.2.4 (euri-uren sarea birmoldatzeko plana); D.1.2.5 (euri-uren emariak isurien kontrol-kanona kalkulatzeko); D.1.3.1.f eta D.1.3.2.c (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak); D.1.3.1.p eta D.1.3.2.e (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua); D.1.4 (lurzorua babesteko baldintzak eta zabortegia itxi eta zigilatzeko plana); E.1 (isuri atmosferikoen kontrola eta isuri atmosferikoen erregistro-eredua); E.2 (jarduerak ingurunean duen erasanaren jarraipen-proposamena eta immisio-kabinaren kokapenari buruzko azterlana); E.5 (zaratak neurtzeko proposamena); E.6 (zabortegia itxi ondorengo kontrol-proposamena); E.8 (ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); F.1 (mantentze-lanetako isuri eta hondakinen balioespena); F.3.a (prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); F.3.h (produktu kimikoak biltegiratzeko egiaztagiriak); F.3.i (larrialdi-egoeretarako materialen zerrenda); F.3.j (kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokoloa) eta F.3.p (suteen kontrako babeseko ziurtagiriak).

Halaber, baimen hau eraginkorra izan dadin, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek egina.

Sei hilabeteko epea ezarri da goiko baldintza horiek guztiak betetzeko, jakinarazpen honen berri eman eta hurrengo egunetik hasita, eta Ingurumen Sailburuordetzak ebazpena eman beharko du ingurumen-baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da, eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.»

2008ko ekainaren 13an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Arcelormittal Zumárraga SAk 2008ko apirilaren 30eko Ebazpen horren aurka.

2009ko martxoaren 9an, Arcelormittal Zumárraga SAk 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duen agindua eman zuen ingurumen-organoak. Agindu horretan, partzialki onartzen da gora jotzeko errekurtsoa, eta aldatu egiten da ebazpenaren bigarren atala (D.1.1.2, D.1.1.3, D.1.2.4 E.3 eta F.3 azpiatalak).

2011ko urriaren 14an, ingurumen-organoak Ingurumen Sailburuordetzaren Ebazpena eman zuen; horren bidez, aldatu egiten da Arcelormittal Zumárraga SAri Zumarragan, Urretxun eta Legazpin (Gipuzkoa) hotzean ijezteko eta forjatzeko jarduerak egiteko emandako ingurumen-baimen bateratua.

2012ko maiatzaren 3an, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak Agindua eman zuen; horren bidez, Zumarragako Udalak 2011ko urriaren 14ko Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zen.

2009ko otsailaren 11n, Arcelormittal Zumárraga SAk 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren eraginkortasuna deklaratzeko eskatu zion ingurumen-organoari, eta, horretarako, hainbat agiri ere aurkeztu zituen.

Organo honetako zerbitzu teknikoek aztertu egin dituzte Arcelormittal Zumárraga SAk aurkeztutako agiriak, eta horren ostean, informazio gehigarriaren eskaerak egin dira 2010eko urtarrilaren 25ean eta 2010eko maiatzaren 4an, 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren eraginkortasuna erabakitzearren.

2010eko otsailaren 26an, 2010eko martxoaren 17an, 2010eko ekainaren 15ean, 2011ko irailaren 19an, 2012ko urtarrilaren 2an, 2012ko irailaren 18an, 2013ko martxoaren 4an, 2014ko urtarrilaren 24an, 2014ko azaroaren 6an, 2015eko urtarrilaren 28an, 2015eko irailaren 17an, 2015eko azaroaren 4an, 2015eko abenduaren 4an, 2016ko urtarrilaren 14an, 2016ko urtarrilaren 26an eta 2016ko otsailaren 22an, Arcelormittal Zumárraga SAk agiri gehigarriak bidali zituen 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenean ezarritako baldintzak eta eskakizunak betetzen zirela egiaztatzearren. Agiri horiek bidaltzearekin batera, instalazioan sortzen diren hondakinen zerrendan bi hondakin ez-arriskutsu berri eta hondakin arriskutsu berri bat sartzea eskatu zuen Arcelormittal Zumárraga SAk, eta instalazioko euri-uren sarea egokitzeko proiektua egingo zuela jakinarazi zuen. Gainera, eraitsi den 6. fokuari baja ematea eta 4 foku ez-sistematiko berriri alta ematea eskatu zuen, bai eta zarata-mailak murrizteko unera arte hartutako zuzenketa-neurrien berri eman ere. Horrez gain, zabortegia ixtearen obra-amaieraren txostena aurkeztu zuen, obra-amaieraren 2013ko abenduaren 4ko ziurtagiria barne, bai eta zabortegia itxi ondorengo zaintza- eta kontrol-planaren proposamena ere. Azkenik, hauek ere eskatu zituen: Olaberriko instalazioko zepak sartzea; zepak onartzeko parametro mugatzaileak kentzea zepak balorizatzeko baimenean; bi urtera handitzea zaratari buruzko txostenak egiteko aldizkakotasuna; eta HEZ kode berri bat gehitzea txatar-hondakinak kudeatzeko baimenean.

2010eko maiatzaren 19an, Ingurumen Sailburuordetzari atxikitako zerbitzu teknikoek ikuskaritza-bisita bat egin zuten Arcelormittal Zumárraga SAren Zumarragako, Urretxuko eta Legazpiko instalazioetan, 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen diren egiaztatzeko, eta AAI00091/1 zenbakidun akta egin zuten, bisitaren nondik norakoak jasotzeko.

2011ko apirilaren 8an, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauari jarraikiz txatar-mota batzuk hondakin izateari noiz uzten dioten zehazteko irizpideak xedatzen dituen 2011ko martxoaren 31ko Kontseiluaren 333/2011 Erregelamendua (EB) argitaratu zen Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean.

2012ko martxoaren 8an Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakia –siderurgia-produkzioko teknologia erabilgarri onenak ezartzen dituena– argitaratu zen.

2012ko abenduaren 4an, Ingurumen Sailburuordetzako zerbitzu teknikoek ikuskapen-bisita egin zuten Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) Zumarragan, Urretxun eta Legazpin dituen instalazioetan, indarreko legedia betetzen dutela egiaztatzeko, zehazki 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez emandako ingurumen-baimen bateratuaren baldintzak. Halaber, AAI00091/1S zenbakidun akta ere egin zuten, bisitaren nondik norakoak jasotzeko.

2013ko ekainaren 12an, 5/2013 Legea argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (5/2013 Legea, ekainaren 11koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituena).

2013ko urriaren 19an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duena eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legea (uztailaren 1eko 16/2002) garatzen duena.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan, ingurumen-baimen bateratua berrikusteko prozedura ezartzen da teknologia erabilgarri onenei buruzko ondoriok argitaratzen diren kasurako.

2014ko urtarrilaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen abenduaren 23ko 468/2013 Dekretua, zeinaren bidez aldi baterako eten baitzen 183/2012 Dekretua (183/2012 Dekretua, irailaren 25ekoa, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzekoa eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzekoa).

2014ko maiatzaren 21ean, Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) aldaketa-formulario bat igorri zuen, azpiestazio elektrikoko berrikuntzaren berri emateko.

2015eko otsailaren 17an, Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) idazki bat igorri zuen, proposatutako aldaketa instalazioaren funtsezko aldaketatzat jotzen ez dela jakinarazteko.

2014ko urriaren 15ean eta 2015eko azaroaren 3an, Ingurumen Sailburuordetzako zerbitzu teknikoek ikuskapen-bisita egin zuten Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) Zumarragan, Urretxun eta Legazpin dituen instalazioetan, indarreko legedia betetzen dutela egiaztatzeko, zehazki 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez emandako ingurumen-baimen bateratuaren baldintzak. Halaber, AAI00091/2S eta AAI00091/3S zenbakidun aktak ere egin zituzten, bisitaren nondik norakoak jasotzeko.

2014ko abenduaren 18an, Batzordearen 1357/2014 Erregelamendua onartu zen, zeinaren bidez 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordeztu zen; onartu zen, orobat, Batzordearen 2014/955/EB Zuzentaraua (Hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzekoa), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat etorriz.

2015eko martxoan Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Plana onartu zen.

2015eko martxoaren 13an 180/2015 Errege Dekretua (Hondakinen lekualdaketa Estatuko lurraldean zeharreko hondakin-garraioa arautzekoa) onartu zen.

2015eko ekainaren 25ean Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko Legea (ekainaren 25eko 4/2015) onartu zen.

2015eko azaroaren 9an, ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, honako hauek igortzeko eskatu zion Arcelormittal Gipuzkoa SLUri (Zumarragako fabrika): alderaketa bat, hau da, ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenak aintzat hartuz gero, instalazioaren funtzionamendua nolakoa litzatekeen adieraztea, lurzoruei buruzko informazio eguneratua eta oinarrizko txostena egiteko aurreikuspena.

2015eko abenduaren 3an, Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) ingurumen-baimen bateratua berrikusteko eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Arcelormittal Gipuzkoa SLUren (Zumarragako fabrika) ingurumen-baimen bateratuaren berrikuspena, nahi beste alegazio aurkeztu ahal izateko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2015eko abenduaren 14an.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Zumarragako, Urretxuko eta Legazpiko udalei eta Osasun Sailari 2016ko urtarrilaren 28an.

2016ko otsailaren 15ean eta 2016ko martxoaren 8an, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Zumarragako Udalak txostena egin zuten, eta espedientean jaso da txosten horien emaitza.

Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) aurkeztutako agiriak aztertuta eta Zumarragako, Urretxuko eta Legazpiko instalazioetara egindako ikuskapen-bisitaren ondoren, ondorioztatu beharra dago enpresak, oro har, bete dituela ingurumen-baimen bateratua eraginkorra izan zedin 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren hirugarren atalean adierazitako baldintzak (2008ko apirilaren 30eko Ebazpena, Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren 2009ko martxoaren 9ko Agindu bidez aldatua). Dena dela, antzemandako gabeziak egokitu direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu sustatzaileak.

Ingurumen-baimen bateratuaren izapideak egitean egiaztatu dugu, halaber, enpresan dauden instalazioetan ezberdintasunak daudela 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenean jasotakoen aldean.

Gainera, ikuskaritza-bisitan egiaztatu dugu lixibiatuetatik datozen prezipitatuak daudela zabortegiaren ezkerraldeko perimetro-kanalean, bai eta akatsak ere zabortegiaren azken zigilatzearen lur-geruzan; beraz, konpondu egin beharko dira, gehienez ere bederatzi hilabeteko epean.

Ingurumen-baimen bateratua aldatzeari dagokionez, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan ezarritakoa, eta 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren D.3.1, D.3.2, D.3.3 eta D.3.4 ataletan ezarritakoa kontuan hartuz, baimen hori egokitu egin behar da airearen kalitatearen babesari, isurketarako baldintzei zein hondakinen sorrerari buruzko atalen testua eguneratzeko, bai eta instalazioen sortutako hondakinen zerrenda eguneratzeko, lurzoruaren babesari buruzko atala eguneratzeko eta ontziak merkaturatzeari buruzko atal berri bat txertatzeko ere.

Ingurumen-baimen bateratuaren berrikuspenari dagokionez jendaurreko informazioaren izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.

Siderurgia-produkzioko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dituen dokumentuak altzairugintzaren sektoreko arku elektrikoko labeetarako isurpenaren muga-balioak ezartzen dituenez, ingurumen-baimen bateratuaren berrikuspena egin behar da, baimena ondorio horietara egokitzeko.

Ingurumen-baimen bateratuaren berrikuspena izapidetzeko aldian beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu dutenez, 2012ko maiatzaren 3ko Aginduaren bigarren atalaren D.3.1 eta E.1 azpiatalak aldatu behar dira, aipatutako ondorioetara egokitzeko.

Arcelormittal Gipuzkoa SLUren (Zumarragako fabrika) jardueraren ondorioz garrantzizko substantzia arriskutsuen emisioa gertatzen da; beraz, lurzorua eta lurpeko urak kutsatzea eragin daitekeela kontuan hartuta, sei hileko epean, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko txosten bat egiteko eskatzea dagokio, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.

Egokia da Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) egindako eskaera; hain zuzen ere, HEZ 191202 kodea burdin hondakinak balorizatzeko prozesuan onartzen diren hondakinen zerrendan sartzea. Beraz, aldatu egin behar da 2012ko maiatzaren 3ko Aginduaren D.1 atala.

Egokiak dira, halaber, Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) egindako beste eskaerak; hain zuzen ere, batetik Arcelormittal Gipuzkoa SLUren altzairu-fabrikako zepa beltzen hondakin guztiak kudeatu ahal izatea eta, bestetik, zepak balorizatzeko instalazioan onartzeko parametro mugatzaileak ezabatzea. Beraz, sartu egin behar da aukera hori 2012ko maiatzaren 3ko Aginduaren D.2 atalean.

Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) 6. fokuari baja emateko eta beste lau foku ez-sistematiko berriri alta emateko behar den dokumentazioa aurkeztu du. Beraz, sartu egin behar da 2012ko maiatzaren 3ko Aginduaren D.3.1.2 atalean.

Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika), altzairu-fabrikako, ijezketa-eremuko eta txatar-parkeko euri-urak biltzeari eta tratatzeari dagokionez, Ebazpenean eskatzen zitzaizkion jarduera guztiak egin dituela egiaztatu du. Beraz, eguneratu egin behar da 2012ko maiatzaren 3ko Aginduaren bigarren atalaren D.3.2.4 azpiatala.

Ingurumen-organo honek uste du zarata-kontrolak egin behar direla urtero hargailu kaltetuenetan, beren bilakaera ikusteko. Beraz, urteko baliotan adierazi behar da aipatu kontrolak egiteko maiztasuna 2012ko maiatzaren 3ko Aginduaren E.5 atalean.

Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) zabortegia zigilatzeko lanak amaitu dituela egiaztatu du, eta 2013ko abenduaren 4ko obra-amaieraren ziurtagiria aurkeztu du. Beraz, egun horretatik aurrera hasi behar da hondakin ez-arriskutsuen zabortegi zigilatua itxi ondorengo aldia.

Egokia da Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) aurkeztutako zabortegia itxi ondorengo zaintza- eta kontrol-planaren proposamena, baina ingurumen-organo honek uste du lixibiatuak eta lurpeko urak sei hilez behin kontrolatu behar direla, gutxienez lehendabiziko bi urteetan, eta, lortutako emaitzen arabera, kontrola urtean behin egiteko aukera baloratu ahal izango dela. Beraz, sartu egin behar da aipatu plana 2012ko maiatzaren 3ko Aginduaren E.6 atalean.

Halaber, aurretik aipatutako aldaketen ostean, Arcelormittal Gipuzkoa SLUri (Zumarragako fabrika) epe nahikoa eman behar zaio ingurumen-baimen bateratuaren eremuan jasotako ingurumena zaintzeko programa egunera dezan, aldaketa horiei egokiturik.

Ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 19. artikuluak uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikulua ezabatzen du (ingurumen-baimen bateratua berritzeari buruzkoa); hori dela eta, 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren laugarren atala ezabatu behar da.

Aipatutako ekainaren 11ko 5/2013 Legearen lehen artikuluaren 20. zenbakia kontuan hartuta, 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bosgarren atala aldatu behar da (ingurumen-baimen bateratua aldatzeko kasuei buruzkoa).

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak 13. artikuluan xedatzen du uztailaren 1eko 16/2002 Legearen eraginpeko enpresek jarduera aldi baterako uzteko aukera dutela; hori aintzat hartuta, berariazko atal bat erantsi behar da utzialdiak dirauen denboran ingurumen-baimen bateratua betetzen dutela bermatzeko baldintzak ezartzearren.

Aipatutako abenduaren 23ko 468/2013 Dekretuak aldi baterako eteten du I. eranskinean jasotako prozedurak IKS-eeM tresnaren bitartez bakarrik izapidetzea. Prozedura horien artean ingurumena zaintzeko programaren igorpena dago. Hori dela eta, 2012ko maiatzaren 3ko Aginduaren bigarren atalaren E.7 azpiatala aldatu behar da.

Arcelormittal Gipuzkoa SLUri (Zumarragako fabrika) emandako ingurumen-baimen bateratua aldatu egin behar da, baimenean aipatutako aldaketak txertatzeko.

Ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorrean (otsailaren 27ko 3/1998) eta apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan (Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) aurreikusitakoari jarraikiz.

Eta honako arau hauek guztiak aztertu ondoren: Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, ekainaren 11ko 5/2013 Legea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituena, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena, ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta aplikazio orokorreko gainerako arauak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arcelormittal Gipuzkoa SLUri (Zumarragako fabrika) emandako ingurumen-baimen bateratua berrikustea, baimenaren baldintzak Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Betearazpen Erabakiari egokitzeko (erabaki horrek ekoizpen siderurgikoan eskura dauden teknologia onenak zehazten ditu).

Bigarrena.– Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia itxi ondorengo 30 urteko aldia abiaraztea, 2013ko abenduaren 4tik aurrerako ondorioekin –egun horretan egiaztatu zen zigilatu zela, obra-amaieraren ziurtagiriaren bidez–, eta aldi horretarako baldintzak zehaztea –Ebazpen honetan adierazten dira–.

Hirugarrena.– Arcelormittal Zumárraga SLUri (Zumarragako fabrika) Zumarragan, Urretxun eta Legazpin (Gipuzkoa) hotzean ijezteko, forjatzeko eta zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko jarduerak egiteko 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez emandako ingurumen-baimen bateratua aldatzea. Ildo horretatik, aipatu 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren eta 2012ko maiatzaren 3ko Aginduaren lehen, bigarren, laugarren, bosgarren, seigarren eta zazpigarren atalak honela idatzita geldituko dira:

«Lehenengoa.– Arcelormittal Zumarraga SAri (helbide soziala Zumarragan (Gipuzkoa) du, Artiz auzoko z.g.an eta bere IFK B-20435301 da) Urretxun, Zumarragan eta Legazpin hotzean ijezteko, forjatzeko eta zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko jarduerak egiteko ingurumen-baimen bateratua ematea, Ebazpen honen bigarren atalean ezarritako baldintzei jarraituz.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean ageri dira. Hain zuzen ere, 2.2 kategorian, «Galdaragintza edo altzairu gordinen instalazioak (lehen edo bigarren mailako galdaketa), orduko 2,5 tona baino gehiago ekoizten dituzten galdaketa jarraituko instalazioak barne», eta 2.3.a) kategorian, «Orduko 20 tona altzairu gordin baino gehiago beroan ijezteko ahalmena dutenak».

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren I. eranskinean jasota dago zepak balorizatzeko jarduera, 5.4.c kategorian zehazki, «Hondakin ez-arriskutsuak balorizatzeko edo balorizatu eta ezabatzeko instalazioak eguneko 75 tonatik gorako gaitasunarekin – Zepen eta errautsen tratamendua» (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako isurpenen erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).

Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Zumarragako fabrika) Zumarragako (Gipuzkoa) Artiz auzoko z.g.an dago. Lursailaren neurri orokorra 357.289 m2-koa da; horietatik 317.741 m2 Zumarragakoak dira, 30.695 m2 Urretxukoak, eta 8.853 m2 Legazpikoak. Proiektuko jarduketa guztiak aipatutako lur zatian gauzatuko dira.

Jarduera trefilaketa, hotzeko ijezketa eta forjarako alanbroia eta altzairuzko barra fabrikatzea da. Instalazioaren ekoizte-gaitasuna 561.492 t/urte alanbroi, barra eta garret da.

120 t-ko edukiera eta 4. zuloa dituen labean txatarra sartu ondoren, txatarra beste lehengai batzuekin galdatu eta altzairu likidoa eta zepa lortzen dira. Bainuan nahi ez diren elementuen oxidazioa oxigeno-injekzio bidez errazten da. Ondoren, altzairua zalira pasatzen da.

Fintzea oxigeno-eduki baxuko metala lortu eta S2 gehiena ezabatzea da. Likido galdatua fintzeko labera pasatzen da, eta hor gehigarriak eta ferroaleazioak gehitzen dira eskatutako propietateak eta kalitateak lortzeko. Labeko zalira iraultzeko eremuan manpara bat jarri da, galdaren transferentzian gertatzen diren isuriak biltzeko.

Konposizioa eta tenperatura doitu ondoren, totxo bihurtzen da sei lerroko galda jarraituko unitate batean. Altzairua solidotzea kobrezko lingote-ontzietan hasten da, urez hoztuta. Xurgatze-sistema bat eta canopy bat daude prozesuan sortutako isuriak biltzeko eta mahuka-iragazki batera eramateko.

Prozesuak ebaketa-lerroan segitzen du (oxiebaketa-lantza), eta ezarritako neurria duten totxoak sortzen dira. Jarraian ijezte-prozesu bat izaten dute, eta totxoak tenperatura egokian berotzen dira (1.100.ş C) gas naturaleko labe batean. Ondoren totxoa arbastatu eta ijezten da, sekzio-murrizketa batzuk aplikatuz.

Azkenik, produktu bukatua akabatu, enbalatu eta bidali egiten da.

Labe elektrikoko zepak balorizatzeko instalazio bat dago zepa-zabortegi zigilatuaren goiko plataformaren gainean.

Tokiak 30.000 m2 ditu; zatirik handiena prozesatzeko materialaren stockak eta dagoeneko prozesatuta dagoen materialarenak hartzen dute. Prozesuen eremuak, hots, tratamendu-instalazioak, 7.455 m2-ko azalera du.

Instalazioaren jarduera-eremua azpieremu hauetan banatzen da: Prozesuen eremua, metalezko hondakinak biltzeko eremua, materia gordinaren eremua, materia prozesatuaren eremua, instalazioen eremua, bideak eta bulegoen eremua eta berdeguneak.

Zepak balorizatzeko instalazioak urtean 400.000 tona inguru tratatzeko gaitasuna du, eta zepen batez besteko dentsitatea 4 T/m3 dela aintzat hartuta, honako bolumetria hau dakar: 100.000 m3/urte. Hori horrela, eguneko ekoizpena 1.600 tonakoa litzateke (400 m3 eguneko).

Instalazio misto bat da, eta zepak balorizatzeko, sailkatze-, birrintze-, bereizte- eta nahaste-prozesuak ezartzen dira.

Produktua jaso eta harrera-langileek adierazitako gunean deskargatu ondoren, honako fase hauetako bat egiten da, zer kudeaketa-eragiketa egin behar zaizkion:

A fasea: Zepa jasotzea eta jaulkitzea.

Eremu jakin eta kotatu batean jasoko dira zepak, langile espezializatu batek gainbegiratuta.

B fasea: Bereizketa primarioa.

Zepa gordina biltegiratzeko eremuan, zati eta elementu balorizaezinak bereizi egiten dira kargatik. Metalezko hondarrez osatuta daude zatiok, eta hondarrok metalezko hondakinak biltegiratzeko eremuan pilatzen dira, altzairua lortzeko lehengai gisa berrerabiltzeko.

Eskuz eta mekanikoki egiten da bereizketa, eta zeregin horretara bideratutako langileek egiten dute. Pala misto baten laguntzaz, eskuz sailkatzeko zailak diren –pisuagatik edo bolumenagatik– elementuak bereizten eta kargatzen dira.

C fasea: Bereizketa mekanikoa eta birrinketa primarioa.

Birrinduko den materiala ekoizpen-prozesuaren xehatzeko eta bahetzeko fasera sartuko da; ondorioz, agregakin siderurgikoa lortuko da. Lehenik eta behin, zepa gordina prozesamendu-instalazioaren harrera-toberan sartzen da; jarraian, bahe dardarkor batera eramaten da materiala uhal garraiatzaile baten bidez eta, bertan, lehen bereizketa mekanikoa egiten da. Batetik, 45 mm baino txikiagoak diren zatiak bereizten dira eta, bestetik 45 mm baino handiagoak, xehagailu batera pasako direnak zuzenean uhal garraiatzaile baten bidez (birrinketa primarioa). 45 mm baino handiagoak diren materialak bereizketa primariora birbideratzen dira berriro, harik eta nahi den neurria lortu arte.

D fasea: Baheketa eta birrinketa sekundarioa.

Granulometria homogeneoa (0-45 mm) lortu ondoren, produktuaren zati bat merkaturatzeko prest dagoen balorizatua da eta beste zati bat hiru granulometriatan bahetzen da (0-4 mm, 4-8 mm, 8-11 mm); zati lodiak (11-45 mm) errota batean birrintzen da eta berriro bahetzen da, harik eta behar den produktua lortu arte.

E fasea: Lortutako produktuaren stockajea.

Granulometria egokiak lortu ondoren, merkaturatzeko amaierako produkturako gordetako eremu batean biltegiratzen dira. Eremu horretan, bada, stockak bereizten dira, eta korridoreak zabalak dira, makinariak arazorik gabe igaro ahal izateko, eta estrategikoki jartzen dira inguruan izan daitezkeen eraginak gutxitzeko.

Instalazioetan, drainatze-sare bat dago, eta horrek iragazitako euri-urak bildu eta birbideratze-depositura bideratzen ditu. Ondoren, zepa itzaltzera bideratutako sarean erabiltzen dira. Hornidura-deposituan, urek gainezka egiteko sistemak daude; hartara, deposituetako gehiegizko ura zorroten perimetralera bidera dadin, eta, handik, dekantagailura joan dadin –euri-uren saneamendu-sarearen berezko elementua da–.

Birbideratutako ura biltegiratzeko deposituetatik, ur-hargunera bultzatzen da ura, zepak hozteko, bai eta lorategi-guneetako ur-harguneetara ere. Drainatutako urez betetzen dira deposituak, solidoak kutxatila batean dekantatu ondoren; zepak ureztatu ahal izateko mailetan mantentzeko, betetze-kontroleko zunda batzuk dituzte; horrela, maila jaisten denean, hornidura-sarearen termino-muturrean dagoen balbula irekiko da Zumarragatik, eta sareko urez birkargatu dira. Drainatze-ur infiltratuak erabiltzearen osagarria da konponbide hori.

Sare bereizi bat dago, ur sanitarioak Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren kolektorera, eta industria-urak, euri-urak eta neutralizazioko urak Urola ibaiaren ibilgura eramateko.

Proiektuak, besteak beste, teknika erabilgarri onenak (TEO) izan daitezkeen ondorengo neurriak hartzen ditu barne: isuriak biltzeko sistema, 4. zuloaren eta canopyaren bidez; bi mahuka-iragazki partikula solidoetarako fintzeko eta galdatzeko zirkuituetan; errekuntza ondorengo ganbera; olio- eta koipe-bereizgailua araztegi orokorrean; birsortzeko sistema duten erregailuak; urezko piten eraztun bateko instalazioa, 150 kg-ko presiokoa, desugertu beharreko materialaren neurriak kontrolatzeko automatikoki erregulatua, eta hozteko instalazioa akabera-trenean, ur-espraien bidezkoa.

Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakian adierazitako aplikazio orokorreko teknologia erabilgarri onenak ditu instalazioak. Aipatutako erabakiaren bidez produkzio siderurgikoko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren industria-isuriei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauarekin bat etorriz.

Gainera, arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzeko prozesuetan aplikatu beharreko teknologia erabilgarri onenak ere baditu instalazioak Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko erabaki horren 1.7 atalean adierazitako kutsatzaileen isuriak murrizteko.»

«Bigarrena.– Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) Zumarragan, Urretxun eta Legazpin (Gipuzkoa) sustatutako hotzean ijezteko, forjatzeko eta zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko instalaziorako ondorengo baldintzak eta eskakizunak jartzea:

A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da seiehun mila (600.000) euroko zenbatekoaz, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

Arcelormittal Gipuzkoa SLUk erantzukizun zibileko asegurua eguneratu izanaren ziurtagiria igorri behar dio urtero ingurumen-organoari, eta polizan edozein aldaketa gertatu bada, ingurumen-organoari jakinarazi beharko dio. Gainera, kontratatutako aseguru berria osatzen duten baldintza orokor, berezi eta berariazkoen kopia ere igorriko da.

B) Ehun eta laurogeita hemezortzi mila hirurehun eta hogeita hamahiru euro eta laurogeita hemeretzi zentimoko (198.333,99) fidantza jartzea, hondakinak zabortegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren 14. artikuluari jarraituz.

Fidantzaren zenbatekoa eguneratzeko, finantzen azterketa aurkeztu beharko da sei hileko epean, eta, agiri horretan adierazi beharko dira A puntuan (erantzukizun zibileko asegurua) ezarritako bermeetatik eratorritako gastuak, itxieraren ondorengo 30 urteko epean egin beharko diren mantentze-lanetarako zenbatetsitako kostuak, eta baimena honetako babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa betetzeko kostu guztiak. Partiden eta urteen arabera banakatuko dira gastuak aipatu finantzen azterketan.

Aurrerantzean, hamabost egunean behin eguneratuko da finantzen azterketa, eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko da.

Gainera, azterketa egiteko, finantzen azterketa egiteko irizpideei buruzko argibide teknikoetan zehaztutako jarraibideak jarraitu beharko dira, ingurumen-organoak zehaztutakoak.

Aipatu finantzen azterketa oinarri hartuta, beste fidantza bat jarriko da, eta horren zenbatekoa aipatu azterketan proposatu beharko da. Ingurumen-organoak berretsiko du fidantzaren behin betiko zenbatekoa.

Fidantza horren zenbatekoa itxi ondoren 30 urtean mantentze-lanak egiteko eta lixibiatuak kudeatzeko kostuen arabera zehaztuko da. Fidantzaren funtzioa da jarduera uzteagatik sor litezkeen betebehar guztiengatik Administrazioaren aurrean erantzutea.

Fidantzaren zenbatekoa urtean behin eguneratu beharko da; aurreko 12 hilabeteetako kontsumorako prezioen indizearen (KPI) arabera areagotu edo egindako gastuen arabera murriztu ahal izango da.

C) Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunari buruz emandako edozein daturen aldaketen berri emango dio Ingurumen Sailburuordetzari.

D) Neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira:

D.1.– Metalezko hondakinak onartu, hartu, manipulatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

Honetan datza Arcelormittal Gipuzkoa SLUren (Zumarragako fabrika) instalazioetako hondakin ez-arriskutsuak balorizatzeko jarduera:

● Metalezko hondakin ferrosoak bildu, hartu, sailkatu, hautatu, manipulatu eta biltegiratzea (R4 kudeaketa-eragiketa).

Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) jardueran hondakinak balorizatuko ditu, hondakinen zenbait tipologia lehengaiaren ordezko partzial gisa erabiliz. Biltegiratze-parkeak hormigoiztatuta eta estalita daude.

40.000 tona metalezko hondakin ferroso biltegira daitezke gehienez.

Halaber, honako hau bete beharko dute:

a) Hondakin ez-arriskutsuak baino ezin dituzte kudeatu, betiere Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko erabakiaren bidez argitaratutako hondakinen zerrendan jasota eta taula honetan zehaztuta badaude:

(Ikus .PDF)

Instalazioan inolaz ere ez dira onartuko Ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edo hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.

Hartutako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.

Hondakinak beste autonomia erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.

b) Baimenaren helburu diren hondakin ez-arriskutsuak onartu aurretik, hondakin horiek onartzen dituztela frogatzen duen agiria igorriko zaio hondakinen titularrari. Agiri horretan onarpena zein baldintzetan egiten den zehaztuko dute. Agiri horren kopia bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari.

Partida bakoitza jaso aurretik baldintza horiek bete direla egiaztatu beharko da.

c) Instalaziora balorizatzera iristen diren hondakin ez-arriskutsuen kontrol bat eraman beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzekin fabrikan onartuko direla bermatzeko.

Kontrol hori Ingurumen Sailburuordetza honek onetsitako onarpen-agirian ezarritako egiaztapena izango da. Agiri horretan, muga-parametroak eta onartzeko baldintzak ezarriko dira. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.

d) Zamalanetan ibilgailuak geratzeko guneak atondutako lurzoruetan egingo dira, eta beharrezkoak diren maldak nahiz gerta daitezkeen isurketak biltzeko sareak izango dituzte, ondoren saneamendu-sarera bideratzeko.

Plantan hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko emisiorik edo emisio lausorik ez egoteko, edo, bestela, emisio horiek ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, ekipoen estankotasuna ziurtatzea ere garrantzitsua izango da.

e) Balorizatu beharreko hondakin ez-arriskutsuak biltegiratzeko gehieneko denbora bi urtekoa izango da.

f) Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko eta manipulatzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihes edo isuriei eusteko gai direnak, eta biltegiratze-eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

Haizeak herrestatzea eragozteko moduan biltegiratu beharko dira instalazioan onartutako hondakinak.

Hautsezko hondakinak eta soltean hartutakoak siloetan eta pabiloiaren barruan biltegiratuko dira, tratatu arte.

Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin-mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahastuz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakarten hondakinetarako.

Hondakinak desagertu edo galdu egingo balira, edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko zaio gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzari eta Zumarragako, Urretxuko eta Legazpiko udalei.

g) Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) fitxategi kronologikoa izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Fitxategian, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertutako hondakina sortzen duen enpresa, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.

Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko dituzte eta urtero bidaliko diote Ingurumen Sailburuordetzari dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 41. artikuluarekin bat etorriz.

h) Hondakin ez-arriskutsuen kudeaketaren jarduera, baimen honen xede dena, zabaltzea edo eraldatzea ingurumen organoari jakinarazi behar zaio, eta dagokionean, ingurumen-organoak baimendu beharko du.

D.2.– Altzairugintzako zepa beltzak balorizatzeko prozesurako baldintzak eta kontrolak.

Jarduera hau egiten da instalazioan: Arcelormittal Gipuzkoa SLUk Zumarragan, Olaberrian eta Bergaran dituen instalazioetako arku elektrikoko labeetan altzairua ekoiztetik datozen zepa beltzen hondakinak hartu, biltegiratu, sailkatu, eho eta bahetzea.

a) Arcelormittal Gipuzkoa SLUk Zumarragan, Olaberrian eta Bergaran dituen instalazioetatik datozen hondakin ez-arriskutsuak baino ezin dituzte kudeatu, betiere, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratutako hondakinen zerrendaren epigrafeetan jasota eta taula honetan zehaztuta badaude:

(Ikus .PDF)

Instalazioan inolaz ere ez dira onartuko Ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edo hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.

Hartutako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.

b) Zepek hain tenperatura handia dutela aintzat hartuta eta geokonposatuak zepa-masak eragindako deformazio termikoetatik babesteko, bai eta gehiegizko tenperatura dela eta horiek fusionatzea saihesteko ere, horiek itzaltzeko eremua ezingo da itxitako zabortegiaren gainean kokatu; aitzitik, horren azaleratik kanpo kokatu beharko da.

c) Zepak deskargatzeko, itzaltzeko eta kargatzeko jardueretan partikulak isurtzen direnez, isurpena gutxitzeko sistema bat izan beharko du zepak itzaltzeko eremuak. Alegia, edo antzemate- eta arazte-sistemak edo ureztatzeko sistemak.

d) Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) zabortegia eraginkortasunez zigilatzea bermatuko duten neurri guztiak hartuko ditu, horren gainean baitago zepak balorizatzeko instalazioa.

e) Ibilgailuen gurpilak garbitzeko sistema bat egon beharko da, hauts-isurpen ez-konfinatuak gutxitzeko.

f) Drainatze-sistema bat eduki beharko du, euri-ur infiltratuak biltzeko, eta zoladura eta diseinu egokiak izan behar ditu (eta aldapa nahikoak) zepak biltegiratzeko eta tratatzeko guneetan, balorizatzeko instalazioetan, eta zirkulazio-bide, maniobren gune eta parkingean; hartara, euri-urak eta gurpilak garbitzeko instalazioetatik datozenak, dekantatu ondoren, birbideratze-depositura eramateko, ondoren, zepak itzaltzera bideratutako banaketa-sarean erabili ahal izateko. Hornidura-deposituan, urek gainezka egiteko sistemak egongo dira; hartara, deposituetako gehiegizko ura zorroten perimetralera bidera dadin, eta, handik, dekantagailura joan dadin –euri-uren saneamendu-sarearen berezko elementua da–.

g) Drainatutako urez beteko dira deposituak, solidoak kutxatila batean dekantatu ondoren; zepak ureztatu ahal izateko mailetan mantentzeko, betetze-kontroleko zunda batzuk izango dituzte; horrela, maila jaisten denean, hornidura-sarearen termino-muturrean dagoen balbula irekiko da Zumarragatik, eta sareko urez birkargatu dira. Drainatze-ur infiltratuak erabiltzearen osagarria da konponbide hori.

h) Zaratak eta hauts-isurpen ez-konfinatuak gutxitzeko, neurri hauek hartuko dira, gutxienez, tratamendu-instalazioan:

● Errotak, uhal garraiatzaileak eta baheak karenatzea, bai eta hautsa edo zarata igor dezakeen instalazioko beste edozer elementu ere.

● Ureztatzeko sistemak, dela zepak biltzeko guneetan, dela tratatutako materiala mugitzeko, tratatzeko eta biltzegiratzeko guneetan; hartara, hezea egongo da materiala uneoro, eta ez da partikularik isuriko.

i) 34/2003 Dekretuan jasotako erabileraren batean zepa balorizatuak erabili aurretik, balorizatutako zepen erabiltzaileak eta balorizatzaileak erabilera-agiri bat egin beharko dute, aipatutako dekretu horren IV. eranskinean ezarritako gutxieneko edukiarekin bat etorriz (34/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa balorizatzea eta gerora erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duena). Erabilera-agiri horren kopia Ingurumen Sailburuordetzari igorri beharko diote dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan.

j) Zepa balorizatuen erabilera berri edo erabiltzeko kokagune berri bakoitzeko, otsailaren 18ko 34/2003 Dekretuaren III. eranskinean jasotako parametroen lixibiazio-froga bat egin beharko da, UNE-EN 12457 (3. zatia) arauaren arabera eta aplikagarri den araudi espezifikoaren arabera (34/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa balorizatzea eta gerora erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duena).

k) Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) fitxategi kronologikoa izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Fitxategian, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.

Halaber, balorizatutako zepa beltzen erregistroa ere edukiko dute (haien kantitatea eta helmuga, azken erabiltzailea berariaz adierazita), baita zehaztapenetik kanpoko produktuaren kantitatea eta helmuga ere.

Bi agiri horiek (artxibo kronologikoa eta erregistroa), gutxienez hiru urtez gordeko dituzte eta urtero bidaliko diote Ingurumen Sailburuordetzari dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 41. artikuluarekin bat etorriz.

l) Hondakin ez-arriskutsuen kudeaketaren jarduera, baimen honen xede dena, zabaltzea edo eraldatzea ingurumen organoari jakinarazi behar zaio, eta dagokionean, ingurumen-organoak baimendu beharko du.

D.3.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

D.3.1.– Baldintza orokorrak.

Arcelormittal Gipuzkoa SLUren (Zumarragako fabrika) instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko. Eraikinek zehaztugabeko isuriak saihestuko dituzte.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko emisioen probabilitatea murrizteko eta horien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien laburtuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Atmosferako kutsadurari aurre egiteko neurriak daude jasota proiektuan, eta beti beteko dituzte neurriok. Bereziki, hautsa isurtzea ekiditeko neurriak hartuko dira: hala nola, agregakin-pilak ureztatzea eta bideak garbitzea.

Abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren (Instalazioaren titularrek atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzekoa) 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte.

Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: atala, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo horrek foku berri baterako baimena ematen ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako IKE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, Ingurumen Sailburuordetzari epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

D.3.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Hotzean ijezteko, forjatzeko eta zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko Arcelormittal Gipuzkoa SLUren (Zumarragako fabrika) instalazioak urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren katalogoan bildutako 03 03 02 01 eta 04 02 07 01 jarduerei lotutako foku konfinatu hauek ditu (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzekoa eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzekoa):

(Ikus .PDF)

Foku ez sistematiko horietako bat, bataz beste, urtean hamabi aldiz baino gehiagotan funtzionatzera pasatzen bada, ordubete baino gehiagoko iraupen indibiduala duela, edo maiztasuna edozein dela ere, isurpenen iraupena orokorrean hartuta instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino gehiagokoa bada, isurpen sistematikoko foku gisa araupetu beharko da.

Fokuk sistematiko baterako funtzionamendu-baldintzarik ez dagoenean urte jakin batean, ez da beharrezkoa izango foku horren gaineko kontrolik egitea urte horretan. Hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek jarraitzen ez badute. Inguruabar hori ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da.

Gainera, altzairutegi-pabiloiaren barrualdera isurtzen diren isuri barreiatuak sortzen dira (urtzeko labea, fintzea eta zaliak berotzea). Pabilioiaren sabaian dagoen xurgatze-sistema batek (canopy) biltzen ditu isuri horietako gehienak, eta, ondoren, keak arazteko instalaziora eramaten dira.

D.3.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Planta ustiatzean, atmosferara egiten diren isurietan, ez dira gaindituko isurien mugako balio hauek:

(Ikus .PDF)

Emisioen muga-balioak baldintza hauei dagozkie: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.

● Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuko 9 artikuluak ezartzen duena beteko da.

● Jarraian neurtutako parametroen neurketei dagokienez (1. eta 2. fokuak) (guztizko partikulak) aurreko emisioko muga-balioak betetzen direla jotzen da baliozkotutako eguneko batez besteko balioek ez badute emisioko muga-balioa gainditzen. Baliozkotutako batez besteko eguneko balioak ustiaketa eraginkorraren epean zehaztuko dira (martxan jartzeko eta gelditzeko epeak salbuetsita), neurtutako erdiordutegiko batez besteko balio baliodunak oinarritzat hartuta eta betiere, ondoren zehaztutako konfiantza-tartearen balioa kendu ostean:

Isurtzeko gehienezko balioetan zehaztutako % 95eko konfiantza-tartearen balioak ez ditu ondorengo isurtzeko muga-balioen ehunekoak gaindituko: guztizko partikulen % 30.

● Erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira neurketa-ekipoen mantentze-lanak, matxurak edo funtzionamendu okerra.

Mugako emisio-balioren bat betetzen ez dela ikusten bada, beharrezko neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta berehala ingurumen-arloko eskumena duen sailari ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio.

D.3.4.– Gasak hartu eta kanporatzeko sistema.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo D.3.2 atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta laginketa-puntuek argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienean, Ingurumen Sailburuordetzako jarraibide teknikoak bete beharko dira.

Aurretik adierazi bezala, xurgatze-sistema bat (canopy) dago altzairutegi-pabiloiaren sabaian, zehaztugabeko isuriak gutxitzeko. Ondoren, keak arazteko instalaziora eramaten dira.

Gainera, isuriak antzemateko eta arazteko sistemak daude zepak ekoizteko eta manipulatzeko puntuan.

Zepa zuria manipulatzerakoan altzairutegi-pabiloitik kanpo partikulak barreiatzea murrizteko, palaz jasotzen da pabilioiaren barruan, eta kanpora eraman; kanpoan, bada, lurrean utzi eta busti egiten da, hidratatzeko. Horrela, ez da partikularik barreiatzen kamioia kargatzeko prozesuan.

Halaber, industria-barrutitik datozen zehaztugabeko isuriak saihesteko, ekintza hauek egin eta erregistratu beharko dira aldizka:

● Ateak jartzea sarrera guztietan (txatar-parkean izan ezik).

● Fatxadetako irekidurak berrikusi eta ixtea.

● Zeharrargi narriatuak konpontzea.

● Isuriak sor daitezkeen eremuetan (esaterako, zalietako zepak kentzekoetan), leihoak ixtea.

● Gailurreko irekidurak ixtea.

● Gailur eta fatxada arteko loturak zigilatzea.

●Gailur eta canopy arteko loturak zigilatzea.

D.4.– Ibilgura isurketak egiteko baldintzak.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Burdinazko, altzairuzko eta ferroaleaziozko oinarrizko produktuak egitea.

Jarduera-taldea: Metala.

Mota-taldea-EJSN: 1. mota-2.taldea-EJSN 27.10.

D.4.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

(Ikus .PDF)

F6 (4. isuri-puntua), F8 (5. isuri-puntua) eta F9 (6. isuri-puntua) fluxuak ijezketa-guneko euri-ur garbiei dagozkie.

Instalaziotik igarotzen diren udal euri-urei dagozkien fluxuak ez dira baimen honetan jaso.

D.4.2.– Gehienez isuri daitezkeen emariak eta bolumenak.

● F1 fluxua (1. isuri-puntua) (Kaminpe altzairutegi-pabiloian bildutako euri-urak).

Urteko gehieneko bolumena: 16.350 m3.

● F2 fluxua (2. isuri-puntua) (Zumarraga alde altzairutegi-pabiloian bildutako euri-urak).

Urteko gehieneko bolumena: 15.264 m3.

● F3 fluxua (3. isuri-puntua) (hondakin-zabortegiko lixibiatuak).

Urteko gehieneko bolumena: 25.021 m3.

● F4 fluxua (3. isuri-puntua).

● (sobran dauden euri-ur zikinak, txatar-parke eta errepide orokorrekoak, keak arazteko gunekoak, altzairutegi-pabilioiko zepen zuloko gunekoak eta DRI siloen gunekoak).

Urteko gehieneko bolumena: 16.083 m3.

● (zabortegiko eta zepak tratatzeko instalazioko perimetralak eta jariatzea biltzea).

Urteko gehieneko bolumena: 4.298 m3.

● F5 fluxua (3. isuri-puntua) (altzairugintzako hozte-uren depositua hustea).

(Ikus .PDF)

● F7 fluxua (4. isuri-puntua) (ijezketako hozte-uren depositua hustea).

(Ikus .PDF)

D.4.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Ibilgura egiten den isurketaren ohiko kutsadura-parametroak honako hauek izango dira soil-soilik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:

Industria-erabilerako urak.

a) F5 eta F7 fluxuak: Altzairugintzako eta ijezketako hozte-uren depositua hustea (3. isuri-puntua eta 4. isuri-puntua).

(Ikus .PDF)

Tenperatura: ubideko tenperatura 1,5.ş C baino gutxiago areagotzea.

b) F3 fluxua: Hondakin-zabortegiko lixibiatuak (3. isuri-puntua).

(Ikus .PDF)

c) F1, F2 eta F4 isuri-fluxuak: Euri-ur zikinak (1. isuri-puntua, 2. isuri-puntua eta 3. isuri-puntua).

(Ikus .PDF)

Metalen kontzentrazioak elementu horien «guztizko» edukiari dagozkie.

Ur sanitarioak.

a) F10 fluxua: Zerbitzu higienikoak (7. isuri-puntua).

Gipuzkoako Ur Partzuergoko kolektorera doazen isurpenei buruzko araudian agertzen diren mugak eta baldintzak bete behar izango ditu azken isurpenak, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa eta salbuespenekin.

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, isurpenaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen honek ez du babesten baldintza honetan esplizituki adierazi ez den beste gairik isurtzea, bereziki gai arriskutsurik (maiatzaren 23ko 606/2003 EDaren Hirugarren Xedapen Gehigarria).

Ijezketako euri-ur «garbien» fluxuek ezingo dute arraste kutsatzaile nabarmenik sortu. Horrela ez bada, behar diren zuzenketa-neurriak ezarri beharko dira nahitaez.

Hozte-zirkuituak husteko protokoloa, zeina arauketa egoki baten bitartez zehaztu eta bermatu behar baita, hauxe izango da:

● Husteko gutxieneko denbora: 72 ordu.

● Hondar-kloro askea, erreaktiboak gehituz edo beharrezko denboran pausagune bidez, etab. ezabatzea, eta zuzeneko in situ analisi-kontrola, isuri aurretik klororik ez dagoela bermatzeko.

● Putzuaren hondoan metatutako lohiak kendu eta hustea, hori isurtzea nahitaez saihestu behar baita.

D.4.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Industria-instalazio guztietarako arazteko instalazioak edo hondakin-uren neurri zuzentzaileak enpresa eskatzaileak aurkeztutako agiri teknikoetara egokituko dira, eta elementu eta jarduera hauek izango dituzte funtsean:

● Altzairugintzako hozte-zirkuituaren uren arazketa.

● Ijezketako hozte-zirkuituaren uren arazketa.

● Eremua egokitzea, eta Kaminpe altzairutegi-pabilioiaren euri-urak biltzea eta DEK-1 dekantagailuan dekantatzea 1.453 m3/h-ko tratamendu-ahalmenarekin.

● Eremua egokitzea, eta Zumarraga alde altzairutegi-pabilioiaren euri-urak biltzea eta DEK-2 dekantagailuan dekantatzea 816 m3/h-ko tratamendu-ahalmenarekin.

● Zabortegiko lixibiatuen urak dekantatzea DEK-3 dekantagailuan 883 m3/h-ko tratamendu-ahalmenarekin.

● Eremua egokitzea, eta txatar-parkeko eta errepide orokorreko, keak arazteko guneko, altzairutegi-pabilioiko zepen zuloen guneko eta DRI siloen guneko euri-urak biltzea eta DEK-4 dekantagailuan dekantatzea, 200 m3/h-ko tratamendu-ahalmenarekin, gero DEK-5 dekantagailura ponpatzeko.

● Zabortegiko eta zepak tratatzeko instalazioko ia jariatze-ur guztia usteko –lurzoruan infiltratu gabe– perimetro-kanalak eraikitzea. % 10eko baino gehiagoko maldak daudenean perimetro-kanalean, aurrez ekoitzitako piezen ordez zorroten mailakatuak jarriko dira. Sistemak bideko areketara ateratzen du ura eta, horietatik, zorroten mailakatura, hain zuzen ere, DEK-5 dekantagailura eramaten duena (1.458 m3/h-ko tratamendu-ahalmena du).

● DEK-4 dekantagailuan dekantatutako urak DEK-5 dekantagailura ponpatzea.

● pH-a automatikoki neutralizatzea, pHmetro bidez erregulatutako azido-dosifikazioarekin, zabortegiko lixibiatuen uretarako eta DEK-5 dekantagailutik datozen uretarako. Instalazio honetan, ibaira doan uren pH mailak murrizten ditu.

● Txatar-parkeko euri-uren isuria ezabatzea, jarduera hauekin:

● Euri horiek biltzea ponpatze-putzu batean, errepidearen azpiko igarobidean, eta hodi bidez bultzatzea ijezketako uren zirkuituko arazte-sistemetaraino, hoztean erabiltzeko.

● Puntu horretatik DEK-4 dekantagailura doan kutxatila-puntura ponpatzea eta eramatea.

DEK-1 eta DEK-2 dekantagailuek plaka deflektoreak dituzte, flotatzaileak (koipeak, hidrokarburoak) errazago jaulki eta atxikitzeko.

Zerbitzu-airearen konpresoreek lurrun-andelaren purgaketaren olioak ezabatzeko berariazko ekipamendu bat izan behar dute nahitaez, ondoren, saneamendu-kolektorera husteko edo, bestela, biltegiratzeko eta kanpoko kudeatzaile baimendu batek biltzeko.

Hartutako zuzenketa-neurriak nahikoak ez direla ikusiz gero, baimenaren baldintzak betetzearen arduradun izanik, Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik eta behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Kontrol-kutxeta bat jarriko da fluxu bakoitzerako, eta kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak sarbide zuzena duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio, ingurumen-organoak ikuskatu ahal izan ditzan.

Kasu honetan, zabortegiko lixibiatuen efluentea kontrolatzeko honako elementuak izango dituzte:

●Isuritako urak modu jarraituan neurtzeko emari-neurgailua eta pHmetroa izatea nahitaezkoa izango da. Neurketarako tokiko adierazlea, alarmak bi kontsigna-puntuetan eta ingurumen-organoaren esku egongo diren datu historikoen biltegiratze- eta kudeaketa-sistema izan beharko dute.

D.4.5.– Isurketa-kanona.

Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 291. artikulua (606/2003 Errege Dekretua) aplikatuz, eta Estatuaren 2014rako Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 95. artikulua aplikatuz egindako oinarrizko prezioen ondorengo eguneratzea aintzat hartuta, hau da isurketa-kanonaren zenbatekoa:

(IK): Isurketa-kanona = V x Pu.

Pu = Pb x Cm.

Cm = C2 x C3 x C4.

Osagaiak ondokoak izanik:

V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3 urtean).

Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.

Pb = Oinarrizkoa prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.

Cm = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

C3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren VI. eranskineko (*****) oharrean adierazten diren definizioen arabera, eta aintzat hartuta, hura aplikatzeko, Ekialdeko Kantauriko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoak, 2016ko urtarrilaren 8koak, arautzen dituen helburuak.

a) F5 eta F7 fluxuak: Altzairugintzako eta ijezketako hozte-uren depositua hustea (3. isuri-puntua eta 4. isuri-puntua).

(Ikus .PDF)

Cm =1,0 x 0,5 x 1,0 = 0,5000.

Pu = 0,04207 x 0,5000 = 0,021035 euro/m3.

F3 fluxua: Zabortegiko lixibiatuak (3. isuri-puntua).

(Ikus .PDF)

Cm =1,0 x 0,5 x 1,0 = 0,5000.

Pu = 0,04207 x 0,5000 = 0,021035 euro/m3.

F1, F2 eta F4 fluxuak: Euri-urak zabortegiko arraste eta ur perimetralekin (1. isuri-puntua, 2. isuri-puntua eta 3. isuri-puntua).

(Ikus .PDF)

Cm =1,0 x 0,5 x 1,0 = 0,5000.

Pu = 0,04207 x 0,5000 = 0,021035 euro/m3.

Isurketa-kanona = 14.500 x 0,021035 + 25.021 x 0,021035 + 51.995 x 0,021035 = 1.925,04 euro/urte.

Uraren Legearen 113.4 artikuluak xedatzen duenez, IKren zergaldia urte natural bakoitzarekin dator bat. Urteko zenbatekoa ebazpen honetan ezarrita gelditu da, eta ez da aldatuko isuria baimentzeko baldintzak edo kalkuluan parte hartzen duten faktoreren bat aldatzen ez diren bitartean.

Hori dela eta, urtero bidaliko zaio titularrari aurreko ekitaldiari dagokion tasa, lehen ezarritako zenbateko eta guzti, baldin eta ez badira kitatutako aldian oinarrizko prezio eguneratuak aplikatu behar aurrekoen ordez –BOEn argitaratutakoak–. Tasa horretan, kitatu den isurketa-kanonaren (IK) zenbatekoa, epea, lekua eta ordaintzeko modua adieraziko dira.

Nolanahi ere, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 294.2a) eta 294.3 artikuluetan aurreikusitako kasuetan, dena delako urteko ekitaldiko IKren likidazioa dagokion ebazpenean zehaztuko da, baimena indarrean egondako egun kopuruaren arabera, urteko egun kopuru osoarekin alderatuta.

Isurketa-kanona ez da lotuta egongo saneamendu- eta arazte-lanak finantzatzeko autonomia-erkidegoek edo udalek ezar ditzaketen kanonekin edo zergekin (ULTBren 113.7 artikulua).

D.5.– Plantan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzeko gune baimendu batera eraman behar dira. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira, balioa emateko beste modu material edo energetikoen aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken norakoa zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartu behar dira. Datu horiek jardueraren adierazletan ageri dira. 5/2013 Legearen 10. artikuluan (4.d atala) ezarritakoaren kalterik gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak desagertu edo galdu egingo balira, edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko zaio gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzari eta Zumarragako, Urretxuko eta Legazpiko udalei.

Sortutako hondakinak beste erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badituzte, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren, 2006ko ekainaren 14koaren, 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko dute.

D.5.1.– Hondakin arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak adierazitako ekoizpen-prozesuko hondakin arriskutsuak:

1. prozesua: «Altzairugintza».

Prozesu honetan sortzen diren hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetako izen bereko beste batzuekin kudeatzen dira; batera kodetuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak eta/edo Hondakinak Multzokatzea prozesuan.

2. prozesua: «Ijezketa».

Prozesu honetan sortzen diren hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetako izen bereko beste batzuekin kudeatzen dira; batera kodetuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak eta/edo Hondakinak Multzokatzea prozesuan.

3. prozesua: «Gas efluenteak araztea».

1. hondakina: «Altzairugintzako hautsa».

Identifikazioa: B20435301/20000219921/3/1.

Helburu-eragiketaren kodea: R4.

Osagai arriskutsuak: C7/11/18.

Arrisku-ezaugarria(k): H14.

EHK: 100207.

Urtean sortutako kantitatea: 12.633 tona.

Altzairugintzako gasak iragazita sortzen da; konposaketan metal hauek dituzten hautsak dira: burdina, zinka, beruna eta kadmioa.

Hondakina mekanikoki ateratzen da, eta silo batzuetara garraiatu; bertan, baztertu egiten da kudeatzaile baimendu bati emateko.

4. prozesua: «hondakin-urak tratatzea».

1. hondakina: «Emultsio oliotsua»

Identifikazioa: B20435301/2000021992/4/1.

Helburu-eragiketaren kodea: R9.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHK: 130506.

Urtean sortutako kantitatea: Unean unekoa.

Araztegiko olio-bereizgailuan eta konpresoreen purgaketan sortzen da.

Aipatu hondakinarentzat identifikatutako deposituan gordetzen da, baimendutako kudeatzaileari entregatzeko.

5. prozesua «Zerbitzu orokorrak».

1. hondakina: «Hondar-olioa».

Identifikazioa: B20435301/2000021992/5/1.

Helburu-eragiketaren kodea: R9.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5/6.

EHK: 130205.

Urtean sortutako kantitatea: 15 tona.

Makina eta instalazioetan olioa birjartzeko eragiketetan sortzen dira, Mantentze-lan Orokorrak azpiprozesuan; olio mekaniko eta hidrauliko erabiliak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

2. hondakina: «Botoi-pilak».

Identifikazioa: B20435301/2000021992/5/2.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C16.

Arrisku-ezaugarria(k): H6.

EHK: 160603.

Urtean sortutako kantitatea: 122 kilogramo.

Pila agortuak biltzeko eragiketetan sortzen da, Mantentze-lan Orokorrak azpiprozesuan; merkurioa duten pila erabiliak dira.

Hondakin hori identifikatzeko edukiontzian jasotzen da, eta hondakin-biltegian uzten da.

3. hondakina: «Fluoreszenteak».

Identifikazioa: B20435301/2000021992/5/3.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C16.

Arrisku-ezaugarria(k): H14.

EHK: 200121.

Urtean sortutako kantitatea: 138 kilogramo.

Lanparak birjartzeko eragiketetan sortzen da, Mantentze-lan Orokorren azpiprozesuan; merkurioa duten lanpara erabiliak dira.

Hondakina sortzen den lanpostuen inguruan hondakin horretarako identifikatutako kutxan jasotzen da; zuzenean kentzen da hortik, baimendutako kudeatzaileari entregatzeko.

4. hondakina: «PCBak dituzten kondentsadoreak eta transformadoreak».

Identifikazioa: B20435301/2000021992/5/4.

Helburu-eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C32.

Arrisku-ezaugarria(k): H6/7.

EHK: 160209.

Urtean sortutako kantitatea: 11 ale.

Mantentze-lan Orokorrak azpiprozesuko hondakin gisa sortzen da; zuzenean kentzen dira, baimendutako kudeatzaileari entregatzeko.

5. hondakina: «PKBak dituen olioa».

Identifikazioa: B20435301/2000021992/5/5.

Helburu-eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C32.

Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.

EHK: 130301.

Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Mantentze-lan Orokorrak azpiprozesuko hondakin gisa sortzen da, PCB duen olioa ekipo elektrikoetatik kentzean.

Hondakinerako identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan, eta hondakinen biltegira eramaten da.

6. hondakina: «metalei azidoarekin eragitearen hondakin likidoa».

Identifikazioa: B20435301/2000021992/5/6.

Helburu-eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C23.

Arrisku-ezaugarria(k): H8.

EHK: 060102.

Urtean sortutako kantitatea: 25 kilogramo.

Laborategiko entseguen hondakin gisa sortzen da. Azido klorhidrikoaren disoluzio bat da.

Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen eta biltegiratzen da, sortzen den postuaren edo postuen ondoan.

7. hondakina: «metalei oinarrizko eragina egitearen hondakin likidoa».

Identifikazioa: B20435301/2000021992/5/7.

Helburu-eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C24.

Arrisku-ezaugarria(k): H8.

EHK: 060205.

Urtean sortutako kantitatea: 25 kilogramo.

Laborategiko entseguen hondakin gisa sortzen da. Sodio karbonatoaren disoluzio bat da.

Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen eta biltegiratzen da, sortzen den postuaren edo postuen ondoan.

8. hondakina: «hondakin biosanitarioak».

Identifikazioa: B20435301/2000021992/5/8.

Helburu-eragiketaren kodea: D9/10.

Osagai arriskutsuak: C35.

Arrisku-ezaugarria(k): H9.

EHK: 180103.

Urtean sortutako kantitatea: 173 kilogramo.

Zerbitzu Medikoa azpiprozesuan sortzen da; hondakin ebakitzaileak eta zorrotzak dira.

Edukiontzi hermetiko batean gordetzen da, botikinean; edukiontzi horretatik atera eta zuzenean ematen zaio kudeatzaile baimenduari.

9. hondakina: «ekipo elektrikoak eta elektronikoak».

Identifikazioa: B20435301/2000021992/5/9.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C6/18.

Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.

EHK: 160213.

Urtean sortutako kantitatea: 921 kg.

Bulegoetako ekipo informatikoen eta telefonikoen mantentze- eta ordezkatze-lanetan sortzen da.

10. hondakina: «Berunezko bateriak».

Identifikazioa: B20435301/2000021992/5/10.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C18/23.

Arrisku-ezaugarria(k): H8.

EHK: 160601.

Urtean sortutako kantitatea: unean uneko hondakina.

Beruna eta disoluzio azidoa duten bateria erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen da; bidoia leku berezi batean kokatuta dago.

11. hondakina: «Disolbatzaile erabili ez-halogenatua».

Identifikazioa: B20435301/2000021992/5/11.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C41.

Arrisku-ezaugarria(k): H3b/5.

EHK: 140603.

Urtean sortutako kantitatea: 660 kg

Instalazioen eta piezen garbiketan sortzen da. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den lekuan, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

12. hondakina: «Erabiltzen ez diren laborategiko produktu eta erreaktiboak».

Identifikazioa: B20435301/2000021992/5/12.

Helburu-eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C23/24/41.

Arrisku-ezaugarria(k): H3b/6.

EHK: 160506.

Urtean sortutako kantitatea: unean uneko hondakina.

Laborategiko produktuen propietateak galtzearen ondorioz edo produktuak iraungitzearen ondorioz sortzen dira. Hondakinerako identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuan, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

13. hondakina: «ijezketako hautsa».

Identifikazioa: B20435301/2000021992/5/13.

Helburu-eragiketaren kodea: R4.

Osagai arriskutsuak: C7/11/18.

Arrisku-ezaugarria(k): H14.

EHK: 100207.

Urtean sortutako kantitatea: 1.800 kilogramo.

Ijezketa-prozesuan sortzen da, totxoa arbasterakoan. Hauts-itxurako hondakin bat da, iragazki bidezko xurgatze-sisteman jasotzen dena. Iragazkiaren azpian dauden big-bagetan biltzen da.

6. prozesua «Hondakinak taldekatzea»

1. hondakina: «substantzia arriskutsuekin kutsatutako xurgatzaileak, iragazkiak, trapuak eta babes-arropak».

Identifikazioa: B20435301/2000021992/6/1.

Helburu-eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C41/51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHK: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: 608 kg.

Altzairugintzako eta ijezketako instalazioetako, parke mugikorreko eta laborategiko mantentze- eta garbiketa-lanetan sortzen da. Disolbatzaile organiko ez-halogenatu eta hidrokarburoekin bustitako xurgatzaileak, iragazkiak, trapuak eta babes-arropak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

2. hondakina: «Metalezko bidoiak»

Identifikazioa: B20435301/2000021992/6/2.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHK: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 149 kilogramo.

Ontzi hutsak biltzean eta taldekatzean sortzen dira; olioak eduki dituzten metalezko ontziak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako lekuan jasotzen da, hondakinen biltegian.

3. hondakina: «Plastikozko ontzi kutsatuak».

Identifikazioa: B20435301/2000021992/6/3.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHK: 150110.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 248 kilogramo.

Ontzi hutsak biltzean eta taldekatzean sortzen dira; pinturak eduki dituzten plastikozko ontziak dira.

Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen dira sortzen diren gune inguruan, eta, bidoia bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

4. hondakina: «aerosol tekniko agortua».

Identifikazioa: B20435301/2000021 992/6/4.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C41/51.

Arrisku-ezaugarria(k): H3a/5.

EHK: 160504.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 283 kilogramo.

Ontzi hutsak biltzean eta taldekatzean sortzen dira; pinturak eta desblokeatzaileak eduki dituzten aerosolak dira.

Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen dira sortzen diren gune inguruan, eta, bidoia bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

7. prozesua «Mahuka-iragazkiaren autokudeaketa».

1. hondakina: «Mahuka-iragazki erabiliak».

Identifikazioa: B20435301/20000219921/7/1.

Helburu-eragiketaren kodea: D9.

Osagai arriskutsuak: C7/18.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 150202.

Gasak arazteko sistemaren iragazkietako mahukak aldatzean sortzen da. Edukiontzi batean bilduko da mahukak aldatzen direnean, eta autokudeatu egingo dira, labe elektrikoan sartuta. Gehieneko kargak ez du inoiz gaindituko karga guztiaren pisuaren % 0,5.

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran. Hauek zehazten dituztenak dira: hondakinaren mota eta osagai arriskutsuak, ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehe-xehe jasota. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten edukigailu edo ontziek indarreko araudian ezarritako segurtasun-arauak bete behar dituzte, eta argi nahiz irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan etiketatu beharko dira.

d) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura ondoren garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

e) Hondakin arriskutsuek ezin izango dute 6 hilabete baino gehiago biltegiratuta egon.

f) Instalazioan kudea daitezke instalazioan bertan erabilitako mahuka-iragazkiak. Edozein kasutan, ez da inoiz gaindituko instalazioaren urteko tratamendu-gaitasun maximoa (karga maximoak ez du gaindituko karga guztiaren pisuaren % 0,5). «Mahuka-iragazki erabiliak» hondakin arriskutsuaren zer kopuru sortzen den urtean adierazi beharko da.

g) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

h) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena eginda dagoela, erregelamenduan zehaztutako aurretiaz, kontrolerako eta segimendurako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta hark zamarekin batera eraman beharko du jatorritik helmugaraino. Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) onarpen-agirien eta kontrol- eta segimendu-agirien edo haien baliokidea den agiri ofizialaren artxiboa gutxienez hiru urtez erregistratu eta gorde behar du.

i) Egiaztatu egin beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak honako betekizunak betetzen dituela: halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutakoak.

j) Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

k) Ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko Errege Dekretuan (otsailaren 20ko 110/2015 ) xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuak (pilen eta metagailuen hondakinek pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa) xedatutakoa bete beharko dute. Baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izateko, eraman aurretiazko jakinarazpena egiteko eta kontrolaren eta jarraipenaren agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, baita toki-erakundeei ematen zaizkienak gaika bildutako udal-hondakinekin eta horien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

l) Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

m) Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009 (EE) Erregelamenduan zehazturiko substantzia erabiliak bere esku dituen heinean, berreskuratu egingo dira aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez deuseztatzeko, edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz, edota birziklatzeko edo birsortzeko xedez, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan nahiz desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

n) Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko da.

o) Instalazioan mahuka-iragazkien dosifikazio- eta tratamendu-eragiketak jasoko dituen erregistroa eguneratuta edukiko dute, eta gutxienez datu hauek agertuko dira bertan:

a) Kudeatutako hondakinen kopuruak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

b) Hondakin horien aldizkakotasuna eta dosifikatze-maila.

c) Tratamendu-eragiketak eta kontrolerako parametroak.

d) Tratamenduaren ondoren lortutako hondakinen kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

e) Hondakin horiekin jarraitutako kudeaketa, helmuga identifikatzeko datuak eta datak.

Erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa bidali beharko dituzte Ingurumen Sailburuordetzara.

p) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) prebentzioko neurriak aplikatuz hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, lau urtetik behin, Hondakin eta Zoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere, aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Arcelormittal Sestao SLU hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

q) Baldin eta Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Zumarragako fabrika) Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da; beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

r) Aurreko g) eta h) (kudeatzaileak EAEn daudenean) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistema erabilita.

s) Amiantoa duten hondakinak hautemanez gero, Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura prebenitu eta gutxitzeko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak amiantoarekin lan egitean segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak ezartzen dituen martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira.

D.5.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio –hornitzaileari–, erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati emango zaizkio.

b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua balorizatzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Agiri horren kopia bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) fitxategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien baliokideak diren agiri ofizialak, nahitaezkoak direnean, hiru urtez gutxienez.

d) Halaber, hondakinak zabortegietan utzita eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da.

e) Baldin eta Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Zumarragako fabrika) Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da; beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

f) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

g) Aurreko c) eta d) (kudeatzaileak EAEn daudenean) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistema erabilita.

D.5.3.– Ontziak merkaturatzea.

Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika), bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko da.

Era berean, Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du derrigorrez (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Baldin eta Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika), urte natural batean zehar, ondoren zehazten diren kantitateak baino gehiagoko hondakinak sortu ahalko dituen ontziratutako produktuak edota industria- edo merkataritza-ontziak merkaturatzen baditu:

● 250 tona, beira soilik bada.

● 50 tona, altzairua soilik bada.

● 30 tona, aluminioa soilik bada.

● 21 tona, plastikoa soilik bada.

● 16 tona, egurra soilik bada.

● 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

● 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.

Ontzien hondakinak prebenitzeko enpresa-plana egin beharko du. Plan horrek hiru urteko iraunaldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, martxoaren 31 baino lehen. Bi agiriok dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da.

D.6.– Lurzoruari buruzko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko Legean (ekainaren 25eko 4/2015) ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) lurzorua babesteko beharrezko neurriak hartu beharko ditu, erabilitako materialen eta identifikatutako arrisku-eremuen arabera.

Bost urtez behin, ebazpen hau jasotzen denetik hasita, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena, instalazio guztiei dagokion kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiz. Txosten hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da.

Nolanahi ere, ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen denean, sustatzaileak dagokion lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio ingurumen-organoari.

Lur-mugimenduak egitea biltzen duten obrak egin behar direnean (baita produkzio-jarduerarik gabeko eremuetan ere), jardueraren sustatzaileak hondeatu behar dituen materialen (lurrak, obra-hondakinak, etab.) karakterizazioa egin beharko du, jardun kutsatzaileen ondorioz kalterik jaso ote duten egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, haiek kudeatzeko modu egokiena zehaztearren.

Alabaina, obrak aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan egin behar badira, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, betiere jarduerarik eza hori behar bezala justifikatzen bada.

Ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzarentzat proposatutako kudeaketa-modua egokia dela, organoak onartu aurretik; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da eta egindako azterketen kopia bat erantsi:

1.– Soberakinak zabortegian biltegiratuta hustu nahi izanez gero, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori espero daitekeen kutsaduraren heterogenotasunaren eta homogeneotasunaren arabera aldatu ahal izango da. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen handiagoa duten unitateez osatutako lagin konposatua hartu ahal izango da eta, aldiz, afekzio heterogeneoaren kasuan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen txikiagoa duten unitateekin.

2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, ekainaren 25eko 4/2015 Legean –Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoan– ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpiko balioa eduki beharko dute material horiek, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, laginketa eta azterketa erakunde egiaztatu batek egin beharko du honen arabera: urriaren 10eko 199/2006 Dekretua, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

3.– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

4.– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluko 2. atalaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari horren berri eman beharko zaie, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, betiere aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e atalari jarraikiz.

Sei hilabeteko epean, substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazten duen oinarrizko txosten bat aurkeztu beharko da, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.

Halaber, epe berean, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da; proposamen horrek gutxienez honako hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren jarraipena egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen den lurzatiak eraginik baduen Interes Hidrogeologikoko lekuetan, Jabari Publiko Hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan.

D.7.– Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia itxi ondorengo baldintzak.

Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia itxi ondorengo kontrola eta zainketa-aldia 30 urtekoa izango da, 2013ko abenduaren 4tik kontatzen hasita. Ingurumen-organoak hala irizten badio, data hori aldatu ahal izango da, itxi ondorengo kontroletan barrena lortutako emaitzen arabera. Itxi ondorengo aldiari dagokionez, sustatzaileak horrela eskatuta, ingurumen-organoak emandako ebazpenaren bidez ezarriko dira itxi ondorengo aldiaren bukaera eta horren inguruan ezarritako betebeharren epe-betetzea. Aldez aurretik atal honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko da.

D.7.1.– Lixibiatuen eta lurpeko uren kontrola.

Zabortegiaren inguruko uren kalitatearen jarraipena egiteko, bai eta lixibiatuena ere, Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) honako kontrol hauek egingo ditu:

(Ikus .PDF)

* Lixibiatuak kontrolatzeko maiztasuna eta piezometroak bi urteren buruan berrikusiko dira. Horretarako, Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika), epe hori igaro ondoren, gutxienez lau kanpainatako emaitzen datuak biltzen dituen txosten bat aurkeztu beharko du, bai eta datuon balorazioa ere. Ingurumen-organo honek ez badio Arcelormittal Gipuzkoa SLUri (Zumarragako fabrika) berariazko onarpenik ematen txostena entregatu eta lau hilabeteko epean, Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) parametroak sei hilez behin kontrolatzen jarraitu beharko du.

D.7.2.– Kontrol topografikoa.

Isuri-ontziaren kontrol topografikoa egingo da, Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) 2015eko irailaren 17an ingurumen-organo honi aurkeztu zion proposamenaren arabera, egiaztatzeko, batetik, zabortegiak jasan ditzakeen jalkitzeak eta, bestetik, lotutako deformazioek zigilatzearen segurtasuna edo horren gainean eraikitako azpiegiturak kalte ote ditzaketen.

Kontrol topografiko horren emaitzek hauek jasoko dituzte: neurtzeko bitarteko eta materialak, gertatutako gorabeherak, aldi bateko bilakaeraren grafikoak, erregistratutako datuak euskarri elektronikoan (kalkulu-orria), eta horien interpretazioa. Aipatutako txostena dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da.

D.7.3.– Zabortegiaren balantze hidrikoa.

Kanpoko erakunde batek zabortegiaren balantze hidrikoa egin beharko du urtero eta, horretarako, lixibiatuen emariaren datu erregistratuak eta datu meteorologiko erregistratuak erabiliko ditu.

Itxi ondorengo aldiko lehen balantzeak zabortegiaren portaera hidrodinamikoaren analisia barne izango du, erregistratutako emariaren eta eroankortasun elektrikoaren datuetatik eta itxi aurreko eta ondorengo balantze hidrikoaren alderaketatik abiatuta.

Aipatutako balantzea dagokion urteko ingurumena zaintzeko programari atxikiko zaio.

Gainera, balantze hidrikoa egiteko, ingurumen-organoak ezarritako jarraibide teknikoak jarraitu beharko dira.

D.7.4.– Itxi ondorengo baldintza orokorrak.

Zabortegia itxi ondorengo kontrolari buruz orain arte esandakoaz gain, honako baldintza hauek bete beharko dira aldi honetan:

a) Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Zumarragako fabrika) izango da zabortegia itxi ondorengo mantentze-lanen eta kontrolaren arduraduna, eta ingurumen-organoari jakinaraziko dio lan horretaz arduratuko den pertsonaren izena.

b) Posta-helbidea, telefonoa, faxa, posta elektronikoa edo edozein komunikabide eta kontaktu, edo itxi ondorengo kontrolaz arduratuko den pertsona aldatzen badira, zabortegiaren titularrak jakinarazi egin beharko du.

c) Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) itxi ondorengo zainketak betetzeaz arduratuko den enpresa arduraduna izendatuko du. Enpresa hori zabortegiaren titularra ez baldin bada, titularrak enpresa hori gutxienez urtebeteko aldirako izendatuko du. Izendapen horren berri eman beharko zaio ingurumen-organoari, izendapena egin eta 15 eguneko epean, eta zabortegiaren titularraren ordezkariaren onarpen-sinadura, itxi ondorengo zainketaz arduratuko den enpresako ordezkariaren onarpen-sinadura eta titularrak emandako agirien zerrenda xehatua barne izango ditu. Zerrendak aipatu zabortegiari dagozkion administrazio-eskakizun guztiak eta ordura arteko itxi ondorengo zainketan zehar sortutako agiri tekniko guztiak jaso beharko ditu.

d) Itxi ondorengo aldian zehar kokapenean jarduerak egin nahi izanez gero, aldez aurretik ingurumen-organoaren baimena izan beharko da. Nolanahi ere, jarduera horiek zigilatze osoa, perimetro-kanalen funtzionamendua, egonkortasuna edo itxi ondorengo kontrol-sistemaren elementuetan eraginik ez dutela, eta garatu nahi den jardueraren erabilerarako edo jarduerarako arrisku onartezina eragingo ez duela ziurtatu beharko zaio ingurumen-organoari. Horrela eginez gero, horiek birjartzeko nahikoa neurri zuzentzaile aurreikusi dela ziurtatu beharko da.

e) Inolaz ere ez da baimenduko zabortegia itxi ondorengo fasean zabortegiaren zigilatzea bizilekurako erabiltzea. Halaber, ez da baimenduko inolako jarduketarik zigilatze-segidako ur garbien drainatze-geruzaren gainazaletik 50 cm baino gutxiagora hurbil dadin.

f) Zigilatzean sortzen den zuhaitz- edo zuhaixka-landaredia ezabatu egingo da. Ereiteen mantentze-lanak egin beharko dira, hala nola, ebakitzeak, ongarritzeak eta ureztatzeak.

Zigilatzearen gainean landare-espezie inbaditzaileak jartzea zaindu beharko da; hala badagokio, horiek ugaltzea kontrolatu eta errotik kentzeko neurriak hartu beharko dira.

Zigilatzearen azaleran izandako jaulkitzeak, irristatzeak eta higadurak konponduko dira.

g) Baldintza optimoetan edukiko dira zabortegiko eremu guztiak, dela zabortegia ezartzeko partzelakoak, instalazio osagarrietakoak eta sartzeko bideetakoak, dela zerbitzu-sareak gauzatzeko eta lixibiatuak husteko beharrezkoak direnak. Besteak beste, lurrazaleko urak biltzeko kanalizazioak, lixibiatuen drainatzeak eta eroapenak, galeriaren barrualdea eta itxi ondorengo zaintza-planean zehaztutako kontrol-puntuak, bai eta instalatutako elementu osagarriak ere, tartean, lixibiatuen emari-neurgailua edo dagozkion kontrol-kutxatilak. Aipatutako elementuren bat narriatu dela antzemanez gero, ahalik eta azkarren konpondu beharko da.

Lixibiatuak drainatzeko hodiak aldizka garbitu beharko dira, jaulki ahal izan diren sedimentuak edo prezipitatu kimikoak kentzeko, instalazioaren eraginkortasunean eragin baitezakete. Horren erregistro bat edukiko da, ingurumen-organoari igorrizko zaizkion aldizkako txostenetan sartuko direnak.

D.8.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

1. taula: Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran bete beharreko zarata-mailak.

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu gaindituko 1. taulan 5 dB-tan finkatutako balioak.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

D.9.– Txatarra produktu gisa onartzeko baldintzak.

Produktu gisa jasotako burdin eta altzairuzko txatarrei dagokienez, adostasun-deklarazio egokiak eduki beharko dituzte Kontseiluaren martxoaren 31ko 333/2011 (EB) Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Erregelamendu horrek irizpideak ezartzen ditu txatar mota jakin batzuek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren arabera noiz uzten diote hondakin izateari zehazteko.

E) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

E.1.– Isuri atmosferikoak kontrolatzea.

E.1.1.– Kanpo-kontrolak.

a) Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) botatzen dituen kutsatzaileak kontrolatu beharko ditu, ondorengoaren arabera:

(Ikus .PDF)

b) Kontrol hauek Administrazioko Lankidetza Erakunde batek egin beharko ditu, Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa betez, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa-kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

c) Halaber, a) letran azaldutako emisio-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta emisioaren iraupen globala plantaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gora bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan justifikatu beharko da.

d) Neurketa jarraitua.

Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) partikulen neurketa jarraitua egin beharko du «FE 01-Altzairutegiko hautsa xurgatzea» eta «FE 02-Altzairutegiko hautsa xurgatzea» fokuetan.

Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu isuriak neurtzeko sistema jarraituak.

Emisioak modu jarraituan neurtzeko sistema Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera konektatu beharko da.

Neurtzeko sistema jarraituaren instalazioa, kalibrazioa, kontrola, mantentze-lanak eta jakinarazpenak, eta ekipamenduen, neurketa-sekzio eta -tokien ezaugarriak ingurumen-arloko eskumenak dituen Sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako baldintzen araberakoak izan beharko dute.

Instalazioen titularrek izango dute neurtzeko sistema jarraituaren datuak eskuratzeko, tratatzeko eta jakinarazteko ardura, eta neurtzeko kontrol jarraituaren bidez erregistratutako datuak gutxienez 10 urtez gorde beharko dira.

Neurgailu jarraituak dituzten emisio-fokuentzat, neurketarako ekipamenduen erabilgarritasuna, hau da, baliozko datuak lortzeko aldien ehunekoa, gutxienez urteko benetako jardunaren 100eko 90ekoa izango da, Ingurumen Sailburuordetza honek bestelako baimenik ematen ez badu behintzat.

Segidako 15 egunetik gora neurtzeko sistema jarraitua konektatu gabe badago edo gaizki badabil, Ingurumen Lankidetzarako Erakundearen bidez modu jarraituan neurtu behar liratekeen parametroen aldizkako autokontrolak egin beharko dira, 15 eguneko maiztasunaz, gorabehera hasten den egunetik kontatzen hasita, eta neurtzeko sistema jarraituak zuzen jardun arte.

Neurtzeko sistema jarraituaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin eta Sailburuordetza honetara igorri beharko da urtero, ingurumenaren arloko eskumenak esleitu dituen sailak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakoaren arabera.

d) Txostenak.

Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera Ingurumen Sailaren jarraibide teknikoetan ezarritako txosten guztiak igorri beharko dira.

E.1.2.– Txostenak eta kontrolen erregistroa.

E.1.1 puntuan eskatutako parametro guztien neurketen txostenak bidali beharko dira. Kanpoko kontrolen txostenetan jarraibide teknikoetan ezarritako gutxieneko edukia jaso beharko da. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Emisio atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, eta betiere, urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren –atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duenaren eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituenaren– 8. artikuluan ezarritakoari eta abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren –atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituenaren– III. eranskinean ezarritako edukiari jarraikiz.

Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

E.1.3.– Immisio atmosferikoak kontrolatzea.

Kutsatzaile atmosferikoen hondoko mailak egiaztatzearren, partikulen aire-kalitatea zaintzeko estazioa instalatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaintzeko eta Kontrolatzeko Sareari konektatuta.

Ingurumen Sailburuordetzak zehaztuko du immisio-kabinaren kokapena, gero, konektatzeko.

Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako prozedurak ezarri beharko ditu immisio-kabinak, neurtzeko tresnen zehaztasuna etengabe bermatzearren.

Gainera, titularrak txosten bat igorriko du dagokion urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera; txosten horretan, bada, aurreko urte zibilean ikusitako legezko immisio-mugen gainditze guztiak jasoko ditu, bai bere jabetzako ekipoetan, bai atal honetan adierazitako neurketa-kanpainetan.

Txosten horretan, halaber, mugak gainditzeko arrazoi probableenak zehaztu beharko dira, behar bezala justifikatuta. Arrazoi probableen artean instalazioko jardueraren bat egongo balitz eta ekarpen estimatua esanguratsua izango balitz, airearen kalitatea hobetzeko enpresa mailako ekintza-plan bat aurkeztu beharko da. Ekintza-planean, bada, egin beharreko ekintzak adieraziko dira, bai eta ekintza bakoitzerako aurreikusitako epeak ere. Aurreikusitako ekintzak gauzatzeko epeek ezingo dute 12 hilabete gainditu, Ingurumen Sailburuordetzak berariazko baimena eman ezean.

E.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) «Erakunde laguntzaile» batek kontrolatu eta egiaztatuko du (Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudiaren 255. art.) aurreko ataletan aipatutako parametro bakoitza. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabeteko epean.

c) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, D.4.3 atalean agertzen diren parametro guztien ezarritako mugak betetzen baditu.

d) Titularrak urtero aurkeztu beharko du lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarriak barne hartutako substantzia arriskutsuak dituzten isurketak daudela aitortzen duen agiria. Adierazpen horretan, produkzio-prozesuan manipulatu diren gai guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurian ez hauteman.

E.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

Adierazle horiek urtero kalkulatu eta kontrolatuko dira, eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztu beharko dituzte.

E.4.– Zarataren kontrola.

a) Ebaluazioa indize akustiko hauek kalkulatzeko metodoen bidez egin beharko da, instalazioen multzorako: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo.

b) Zarata transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean neurketak eginez, LAeq, Ti indize akustikoaren ebaluazioa egingo da urtero.

c) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

d) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

E.5.– Emaitzak kontrolatu eta igortzea.

Ingurumen-zaintzako programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira, eta Ingurumen Sailburuordetza honetara igorriko dituzte Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen IZP Gidaliburuarekin bat etorriz. Webgune honetan dago eskuragarri gidaliburu hori:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/eu/

Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgu eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik (horrelakoen igorpena uren atalean zehaztuta dago), ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean baino ez dute berehala jakinarazi beharko, eta ingurumen-baimen bateratuan ezarritako mugak betetzea lortzeko neurriak ere aurkeztu beharko dituzte horrelakoetan. Kontrola egiten duten urteari dagokion programaren barruan baino ez dituzte igorriko, gainera, urtebete baino periodikotasun handiagoko kontrolak.

Ingurumena zaintzeko programa urtero bidaliko da, martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak, eta, halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

E.6.– Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua izan beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

F) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

F.1.– Planta gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.

Geldiarazteko eta abiarazteko prozesuetan, mantentze-lanetan eta egoera anomaloetan sortutako hondakinak bigarren atalaren D.5 azpiatalean «Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak» zehaztutakoaren arabera kudeatu beharko dira, baina hondakinok ez dute zertan baimendutako hondakinen zerrendaren barruan egon.

F.2.– Jarduera uztea.

Jarduera, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen aplikazio-eremuan (27.100 epigrafea «Burdinazko, altzairuzko eta ferroaleaziozko oinarrizko produktuak fabrikatzea») eta lurzorua kutsatu dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatu izendatzeko irizpide eta estandarrak ezartzen duen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan dagoenez, Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari ekin beharko dio jarduera amaitu eta gehienez ere bi hilabeteko epean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Jarduera utzi baino lehen, Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu ebazpen honen bigarren atalaren D.5 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.

F.3.– Jarduera aldi baterako uztea.

Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen Errege Dekretuaren (urriaren 18ko 815/2013) 13. artikuluan arautu bezala, Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika), aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen bateratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, instalazioa berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

F.4.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden segurtasun-neurriei dagokienez. Jarioak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (irazgaitzak), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), egon daitezkeen jarioei antzemateko neurriak edo gehiegi bete direneko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoru gaineko isurpenak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurre hartzeko.

c) Lehen aipatutako prebentziozko mantentze-lanetarako eskuliburuan atmosferaren kutsadura saihesteko eta zuzentzeko sistemak egoera onean daudela bermatzeko neurriak sartuko dira (arazketa, minimizazioa, eta abar).

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta, han, jasoko dira aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gertaerak.

e) Olioak, gehigarriak, zepak eta hondakinak, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezakeenez, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Hauts-itxurako produktuak biltegiratzeko, silo itxiak erabiliko dira, proiektuan aurreikusten den moduan.

h) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

i) Isuriak eta ihesak gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak; eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

j) Tangen hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura edukiko dute. Bertan, lantegiaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak lantegira joatea saihestu beharko da.

k) Larrialdi-egoeretan babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.

l) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.

m) Gorabehera gertatuz gero agintariei jakinaraztea

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean honako alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

● Gertakari mota.

● Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehatz daitezkeenak).

● Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

● Izandako ondorioak.

● Epe laburrera aurreikusitako jardunak, hala egokituz gero.

Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Zumarragako, Urretxuko eta Legazpiko udalak jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

● Gertakari mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Gertakariaren iraupena.

● Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

● Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioztapena.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

● Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kaltetu badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta, horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

n) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ondorengo gertaeraren bat jazo dela:

1.– Ekipoek 24 ordu baino gehiagotan datu fidagarririk ez ematea ekartzen duen edozein matxura edo akatsa gertatzea. Gorabehera gertatu eta gehieneko 24 orduko epean egingo da jakinarazpena, lan egunak direnean, edo lan egunak ez direnean, gorabehera gertatu den egunaren osteko lehen lanegunean jakinaraziko da.

2.– Instalazioaren prozesu jarraitu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako prebentzioko mantentze-lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dira.

3.– 1. eta 2. fokuetan, analizagailuan modu jarraituan neurtutako datu balidatu baten kontzentrazioak muga-balioa % 100 gainditzen badu, jakinarazpena gehienez hori gertatu eta 24 orduko epean egingo dute, lanegunetan, edo hori gertatu ondorengo lehen lanegunean, lanegunetatik kanpo.

Edozelan ere, enpresak fax bidez (aplikatu beharreko jarraibide teknikoak bestelako biderik adierazi ezean) jakinarazpena berehala bidaliko dio Ingurumen Sailburuordetzari, datu hauek zehaztuta:

● Gertakari mota.

● Jatorria eta arrazoiak.

● Izandako ondorioak.

● Eusteko hartutako neurriak.

● Epeak.

G) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

H) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehen, Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Zumarragako fabrika) enpresak aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuak bidaliko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta ingurumena zaintzeko programarekin bat etorriz.

Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeetarako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.

Ingurumen Deklarazioa agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan (abenduaren 13ko 15/1999) ezarritakoa betetzen dela.

l) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko dute:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

Horrez gain, organo honen baimena ere eskatu beharko dute uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak (industriako isurpenen Erregelamendua onartzeaz gainera, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena) aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu.

Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretu horren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, betiere Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen (uztailaren 1eko 16/2002) 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektuaren aldaketa kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legearen (abenduaren 9ko 21/2013) 7.1.c eta 7.2.c artikuluan xedatua.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko dute, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.»

«Laugarrena.– Ingurumen-baimen bateratuaren berrikuspena ofizioz egingo da honako kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, komeni denean mugako emisio-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.

b) Isurketak nabarmen murritz daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan eginiko aldaketa handien ondoriozko gehiegizko kosturik izan gabe.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta beharrezkoa denean beste teknika batzuk erabiltzea.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, Ingurumen Baimen Bateratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela uste duenean, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurpenei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du Ingurumen Baimen Bateratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean hasteko berrikuste-prozesua.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen duenean, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22.3 artikuluari (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatuta) jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean.

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.

g) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten denean, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen denean.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharpenen arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileak nahikoak ez direla egiaztatzen denean.

i) Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen (uztailaren 1eko 16/2002) 25. artikuluaren 1., 2. eta 3. puntuetan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu beharra dagoela ondorioztatzen denean.

Ingurumen-baimen bateratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango,Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen (uztailaren 1eko 16/2002) 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.»

«Bosgarrena.– Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) ebazpen honen xede diren hotzean ijezteko, forjatzeko eta zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko jarduerei dagokionez titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.»

«Seigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:

– Arcelormittal Gipuzkoa SLUren (Zumarragako fabrika) nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

Horrez gain, ibilgura isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduko 263. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzetan.»

Laugarrena.– 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez Arcelormittal Zumárraga SLUri (Zumarragako fabrika) Zumarragan, Urretxun eta Legazpin (Gipuzkoa) hotzean ijezteko, forjatzeko eta zepak birrindu, sailkatu eta bahetzeko jarduerak egiteko emandako ingurumen-baimen bateratua gauzatzea, eta 16-I-01-000000000091 instalazio-kodea esleitzea.

Bosgarrena.– Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) sei hilabeteko epea izango du, ebazpen honen jakinarazpenetik zenbatzen hasita, Ingurumen Sailburuordetzan hauek aurkezteko:

● Baimendutako kudeatzaileari ematen zaizkion sortutako hondakinen behar bezalako identifikazioa eta sailkapena justifikatu beharko ditu, bereziki hondakin arriskutsua izateari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Hondakin Zerrenda Europarra, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez Europako Parlamentuak eta Kontseiluak hondakinei buruz eman zuten eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituzten 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten baita. Hori egiaztatu ondoren, baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena eguneratu egingo dira.

● «Araztegiko lohiak» hondakinaren sailkapen zuzena justifikatu beharko da.

● Substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazten duen oinarrizko txosten bat, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.

● Lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat, ebazpen honen D.6 atalean adierazten den moduan.

● Azterketa ekonomikoa, Ebazpen honen B atalean jasotzen den moduan.

Seigarrena.– Arcelormittal Gipuzkoa SLUk (Zumarragako fabrika) bederatzi hilabeteko epea izango du, ebazpen honen jakinarazpenetik zenbatzen hasita, Ingurumen Sailburuordetzan hauek aurkezteko:

● Ingurumen-organo honek adierazitako fidantza jartzea.

● Zabortegiaren ezkerreko perimetro-kanalean dauden eta lixibiatuetatik datozen prezipitatuak kendu dituela eta zabortegiaren azken zigilatzearen lur-geruzako akatsak konpondu dituela egiaztatzea.

Zazpigarrena.– Arcelormittal Gipuzkoa SLUri (Zumarragako fabrika) eskatzea Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri beharreko ingurumena zaintzeko datorren urteko programan ebazpen honetan jasotako ingurumen-baimen bateratuaren aldaketak gehitzeko.

Zortzigarrena.– Ingurumen-baimen bateratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen (uztailaren 1eko 16/2002) 30. artikuluan, eta aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Arcelormittal Gipuzkoa SLUri (Zumarragako fabrika) eta Zumarragako, Urretxuko eta Legazpiko udalei, ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen (azaroaren 26ko 30/1992) 114. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 8a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IOSU MADARIAGA GARAMENDI.


Azterketa dokumentala