Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2016ko urriaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4570

EBAZPENA, 2016ko urriaren 6koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena. Honen bidez, Mendinet Landaren Garapenaren Aurrerabiderako Elkartea izendatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko ekintza-talde, eta haren parte hartzeko landa-garapenerako estrategia onartzen da.

2016ko urtarrilaren 4an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1. zenbakian, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko abenduaren 30eko Agindua onartu zen. Agindu horren bidez deialdi publikoa onartu zen, parte hartzeko tokiko garapenerako estrategiak onartzeko eta hautatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan bera kudeatzeko ardura izango zuten tokiko ekintza-taldeak, Landaren Garapenaren 2015-2020 Programaren esparruan.

Zazpigarren ebazpenak, 3. zenbakian, tokiko ekintza-taldea hautatzeko irizpideak daude ezarrita, a.2) zenbakian, honako hau zehaztuta: «LGP 2015-2020an onartutako Leader eremuaren azpiko jardun-eremua, 100 puntu ken 5 puntu estalduratik kanpoko udalerri bakoitzeko», baina 5 punturen ordez 0,5 puntu adierazi behar zen.

Aldaketa hori egiteko eman zen 2016ko maiatzaren 25eko Agindua, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena. Agindu horretan ebatzi zenez, abenduaren 30eko Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik izango zuen eragina, atzera eginez, eta hamabost eguneko epe berria zabaltzen zen eskaerak egiteko. Hori dela eta, epe berri horren aurretik aurkeztutako eskaerek baliozkotasun osoa izango zuten.

2015eko abenduaren 30eko Agindua eta 2016ko maiatzaren 25ekoa argitaratu ondoren eskaerak aurkezteko zabaldutako epeak amaituta, zuzendaritza honetan bi eskaera sartu dira deialdian parte hartzeko: bata, Mendinet Landaren Garapenaren Aurrerabiderako Elkartea; bestea, Busturialdeko Garapen Iraunkorrerako Elkartearena.

Kontuan hartu behar da, agindu horren zazpigarren ebazpenak ezartzen duenez, tokiko ekintza-taldeen hautaketa eta haien estrategien onarpena hauek osatutako hautapen-batzordeak gauzatutako prozedura garden, ireki eta zorrotz baten bidez egingo direla: Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zerbitzuaren arduraduna eta zuzendaritza horretako maila teknikoko pertsona bat.

2016ko irailaren 26an bildutako hautapen-batzorde horrek emandako erabakian oinarritua,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Mendinet Landaren Garapenaren Aurrerabiderako Elkartea izendatzen da tokiko ekintza-talde. Hark esku hartzeko eremua Euskal Autonomia Erkidegoko Landaren Garapeneko 2015-2020 Programan (Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko C (2015) 3497 azken Erabakiaren bidez onartua) mugatutako Leader lurralde osoa izango da.

Bigarrena.– Mendinet Landaren Garapenaren Aurrerabiderako Elkarteak aurkeztutako estrategia onartzen da, parte hartzeko landa-garapenerako estrategia.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 6a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

ELENA GUTIÉRREZ PÉREZ DEL NOTARIO.


Azterketa dokumentala