Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2016ko urriaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4565

IRAGARKIA, zeinaren bidez Garraioetako sailburuordearen zenbait ebazpen jakinarazten baitira. Ebazpen horien bitartez, hasiera ematen zaie zehapen-espediente batzuei, Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozeduran.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Hamabost egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusteko (Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, Lakua 1eko 7. solairuan, 01010), bere burua defendatzeko komenigarritzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko, bai eta frogaldia eskatu eta jardunbidean zehar erabiliko dituen frogak proposatzeko ere.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):

L: Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 10a.

Garraioetako sailburuordea,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala