
204. zk., 2016ko urriaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 3 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4563
IRAGARKIA, Osasun Saileko Arabako lurralde-ordezkariak 05/2016 zehapen-prozeduran hartutako ebazpena jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da Bar Distrito Zero (Ama Vedruna kalea 18, etxabea, eskuina, Vitoria-Gasteiz) establezimenduaren titular den Miguel Sánchez Hernández jaunari aipatutako ebazpena jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da.
Iragarkiaren bidez jakinarazten da osasun-arloko arau-hauste arin bat (tabakoa) egiteagatik irekitako zehapen-espedientean ebazpena eman dela, 2016ko irailaren 27an, zeinaren bidez 1.001 euroko zehapen ekonomikoa ezarri baitzaio.
Legezko ohartarazpenak:
– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke aipatutako sailburuordearen edo Osasuneko lurralde-ordezkariaren aurrean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasita hilabeteko epean, hala xedatzen baitute Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluak eta hurrengoek, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez emandako idazketa berriarekin bat. Era berean, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkeztu ahal izango du. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango da Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Gasteiz).
Ohartarazten da zehapenaren zenbatekoa honako epe honetan ordaindu beharko dela: ebazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada irmo, egun horretatik hurrengo hilaren 5. egunera bitartean egin beharko da ordainketa, eta, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera bitartean. Ebazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egiten bada irmo, irmo egiten den egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena irmoa izango da gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea igaro eta errekurtsorik jarri ez bada, edo, benetan errekurtsoa jarri bada, interesdunak ezestearen jakinarazpena jasotzen duen egunetik aurrera, hala badagokio.
Ordainketa honako banku-erakundean eta kontu korrontean egingo da, espediente-zenbakia aipatuz:
Caja Laboral-Euskadiko Kutxa – Kontu zk. IBAN ES31/3035/0056/40/0560900123. Arabako Lurralde Ordezkaritza.
Isuna borondatezko epearen barruan, errekurtsoa aurkezteko epea igaro ondoren, ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da, betiere indarrean diren xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriaz, eta dagozkion errekarguak aplikatuko zaizkio.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.
Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo izango ditu ondorioak, epeak zenbatzeko, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 17a.
Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,
ARTURO LÓPEZ RUIZ.
RSS