Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2016ko urriaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4558

IRAGARKIA, helburu hau duen hornidura-kontratu administratiboa lizitatzeko dena: Bilboko Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko anatomia patologikoaren laborategian porta-muntatzaile bat eta konexio-modulu bat hornitzea, tindaketa- eta muntaketa-lanak automatizatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 018 496.

5) Telefaxa: 945 019 029.

6) Posta elektronikoa: b-ortiz@euskadi.eus

7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016-11-09.

d) Espedientearen zenbakia: S-019-DAPJ-2016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: hornidurak.

b) Helburua: Bilboko Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko anatomia patologikoaren laborategian porta-muntatzaile bat eta konexio-modulu bat hornitzea, tindaketa- eta muntaketa-lanak automatizatzeko.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Bilboko Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen Auzitegiko Laborategia.

e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: bi hilabete.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 33950000-4.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra prezioa izango da, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan xedatutakoaren arabera.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 47.000 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

a) Zenbateko garbia: 47.000 euro. Zenbatekoa, guztira: 56.870 euro.

6.– Eskatutako bermeak:

● Behin-behinekoa: ez.

● Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa. Betekizunak: enpresa lizitatzaileek egiaztatu beharko dute urteko negozio-bolumena gutxieneko 47.000 eurokoa (BEZik gabe) izan dela azken hiru urteetan. Gaitasun teknikoa eta profesionala. Betekizunak: kontratu honetako antzeko eta berdinak diren zerbitzuetan, azken bost urteetarik exekuzio handienekoan 47.000 euro hornitu izana, gutxienez; halako horniduratzat jotzen dira ekipamendu eta artikulu medikoak, farmazeutikoak eta higiene pertsonalekoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko azaroaren 14a, 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako edukia dutela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, erdiko eraikina, M gunea, 2. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hamabost egun, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategineko 161. artikuluaren arabera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) «B» gutun-azalak irekitzea: formulak aplikatuz ebalua daitezkeen irizpideak:

Erakundea: Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.

– Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua IIko 1. bilera-gela.

– Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.

– Eguna eta ordua: B gutun-azala: 2016-11-22ko 10:00ak.

10.– Publizitate-gastuak. esleipendunak ordaindu beharko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da behar.

12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala