Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2016ko urriaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4555

EDIKTUA, 1102/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian 1102/2015 hitzezko judizioa bideratu da,LDF65 SARL sozietateak eskatuta, Jesus Bombin Cerdanen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

207/16 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamaseiko irailaren seia.

Alderdi demandatzailea: LDF65 SARL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Jesus Bombin Cerdan.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: hitzezko gainerakoak (13).

Diru-zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizio arruntaren 1102/2015 autoak ikusi ditut (aldez aurretik prozedura zk. berarekin bideratutako judizio monitorioan izandako aurka egitearen ondoren); epaitegi honetan bideratu dira LDF65 SARL merkataritza-sozietateak eskatuta, Yves Flypok ordezkaturik, Jesus Bombin Cerdanen aurka.

Baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko LDF65 SARL merkataritza-sozietateak, Yves Flypok ordezkaturik, aurkeztutako demanda, Jesus Bombin Cerdanen aurkakoa. Horrenbestez,

Jesus Bombin Cerdan kondenatzen dut 1.281,19 euro ordaintzera LDF65 SARL merkataritza-sozietateari.

Zenbateko horrek PZLko 576. artikuluan aurreikusitako interesa sortuko du, epaia betearaztea beharrezkoa balitz.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot formalki.

Honen aurka, ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455. artikuluaren 1. paragrafoan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Jakinaraz bekie alderdiei.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen (Araba), bi mila eta hamaseiko irailaren seian.

Eta Jesus Bombin Cerdan demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaseiko irailaren hogeita hiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala