
204. zk., 2016ko urriaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4552
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 298/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Enrique Sierra Martinezek, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik:
Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, dibortzioari buruzko 298/15-B prozedura bideratu da, zeinaren autoetan ebazpena eman baita; interesdunak eskuragarri izango du epaia bulego judizial honetan.
Konstantinos Symeonidis demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen du idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko irailaren 15a.
IDAZKARIA.
RSS