Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2016ko urriaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4543

EBAZPENA, 2016ko irailaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena; honen bidez, ehiza-trofeoak homologatzeko epaileak izendatzen dira.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko abuztuaren 24ko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza-trofeoak homologatzeari buruzkoak, honako hau xedatzen du 4.2 artikuluan: «Homologazio-epailearen izaera ehizaren alorrean eskumena duen zuzendaritzak baimenduta lortzen da, Ehiza Trofeoak Homologatzeko Batzordeak proposatuta.»

Batzorde horrek hiru eskabide jaso ditu, eta curriculum horiek aztertu ondoren, zuzendaritza honi proposatu dio honako homologazio-epaile hauek onartzea: Juan Antonio Sarasketa Legina, Florencio Markina Lamonja eta Zigor de Juan Martínez.

Bestetik, irailaren 10ean eta 11n burututako trofeoak homologatzeko ikastaroaren emaitzak jaso dira, eta gainditu dutenak epaile homologatzaile izendatzea ebatzi da.

Horren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ehiza-trofeoak homologatzeko epaile izendatzea ebazpen honen eranskinean zerrendatzen diren pertsonak.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 29a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala