Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2016ko urriaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4538

52/2016 EBAZPENA, urriaren 13koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, Aldaiako Mendiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak argitaratzea xedatzen duena.

1/2014 Legegintzako Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartu zen. Dekretu horretako 22.5 artikuluan ezartzen denez, kontserbazio bereziko eremuak (KBE) eta hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE) deklaratzeko dekretuek aintzat hartu behar dituzte Eusko Jaurlaritzak halako eremuak kontserbatzeko onartutako arauak. Eusko Jaurlaritzak, halaber, aginduko du eranskin gisa argitaratzeko eremuok kudeatzeko jarraibideak, lurralde historikoetako foru-organoek onartutakoak.

Ildo horretatik, Aldaiako Mendiak kontserbazio bereziko eremu izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak, azaroaren 3koa 205/2015 Dekretuaren bitartez. Dekretu horretako 3.2 artikuluan eta azken xedapenetatik bigarrenean xedatzen denez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren eskumena da argitara ematea, dekretuaren eranskin gisa, Arabako Foru Aldundiak onartutako kudeaketa-jarraibideak eta -neurriak.

Horrenbestez, aintzat hartuta Arabako Foru Aldundiak Diputatuen Kontseiluetan maiatzaren 17ko Erabakien bidez onartu zituela Aldaiako Mendiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak biltzen dituen dokumentua eranstea, eta argitara ematea Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 3koa 205/2015 Dekretuaren eranskin gisa,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, azaroaren 3koa 205/2015 Dekretuaren III. eranskin gisa, 2016ko maiatzaren 17an Arabako Foru Aldundien Diputatuen Kontseiluetan onartutako Aldaiako Mendiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 13a.

Erakunde Harremanetarako sailburuordea,

PEDRO LUIS BAZACO ATUCHA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala