
201. zk., 2016ko urriaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4489
EDIKTUA, 440/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia
Judizioa: 440/2015 prozedura arrunta.
Alderdi demandatzailea: Maria Olatz Renteria Goitia.
Alderdi demandatua: Samir Sayyad Hilario.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:
97/2016 EPAIA
Epailea: Maria Cruz Aparicio Redondo andrea.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamaseiko apirilaren hamabosta.
Alderdi demandatzailea: Maria Olatz Renteria Goitia.
Abokatua: Jose Ramon Garcia Rouco.
Prokuradorea: Veronica Vazquez Fontao.
Alderdi demandatua: Samir Sayyad Hilario.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: kalte-galerengatiko kalte-ordaina.
EPAITZA
Baietsi egiten da Maria Olatz Renteria Goitiaren ordezkariek Sair Sayyad Hilarioren aurka aurkeztutako demanda. Beraz, kondenatu egiten da demandatua auzi-jartzaileari 15.011,37 euro ordaintzera, gehi epai honetako bigarren oinarri juridikoan adierazitako interesak. Demandatuak, halaber, prozesuaren kostuak ordaindu beharko ditu.
Demandatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko irailaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS