Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2016ko urriaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4487

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 727/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Enrique Sierra Martinezek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Epaitegi honetan, dibortziatzeko 727/2015 prozedura izapidetu da, zeinaren autoetan ebazpena eman baita; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.

Helbide ezagunik ez duenez, Edna de Fátima Vargas demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen du idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatutako epaiaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko irailaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala