Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2016ko urriaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4484

EBAZPENA, 2016ko irailaren 29koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena. Honen bidez, diru-laguntzak ematen dira Lanbide Heziketaren eremuan ikaskuntzarako KA1 mugikortasun-ekintzak antolatu eta garatzeko, Erasmus + programaren esparruaren barruan.

Europako Batzordeko Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak Europako Erkidegoen 2015eko urriaren 20ko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen Erasmus +-eko Programaren (2015/C347/06) EAC/A04/2015 proposamen-deialdia. Bertan, 2016ko ekitaldirako proposamen-deialdia ezartzen da.

Ebazpen honen bitartez, KA1 ekintzetarako laguntzak emango dira, hau da, erdi-mailako eta goi-mailako lanbide-heziketaren sektoreetan, langileen –irakasle, hezitzaile, zuzendari eta gazte-begiraleena– eta ikasleen mugikortasuna errazteko laguntzak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 9ko Aginduaren bitartez, diru-laguntzetarako deialdia egiten da Lanbide Heziketaren eremuan ikaskuntzarako KA1 mugikortasun-ekintzak antolatu eta garatzeko, Erasmus + programaren esparruaren barruan.

Eskabideak aztertu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

1.– artikulua.– Diru-laguntzak ematea I. eranskinean aipatzen diren erakundeei, bertan adierazten diren proiektuak antolatu eta burutzeko; ondoan, diru-laguntzen zenbatekoak zehazten dira.

2.– artikulua.– Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzako Programa Europarrak atalari dagokio I. eranskineko zerrendan agertzen diren erakundeei emandako diru-laguntzak kudeatzea. Diru-laguntzaren ordainketa zein laguntza eman osteko prozeduraren jarraipena, 2016ko ekainaren 9ko Aginduak ezarritakoa izango da (Agindua, 2016ko ekainaren 9koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko sailburuarena; honen bidez, diru-laguntzetarako deialdia egiten da Lanbide Heziketaren eremuan ikaskuntzarako KA1 mugikortasun-ekintzak antolatu eta garatzeko, Erasmus + programaren esparruaren barruan).

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 29a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala