Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2016ko urriaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
4421

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Arasoko tailerraren hondarrezko siloaren teilatuaren eraikuntzari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Arasoko tailerraren hondarrezko siloaren teilatuaren eraikuntza.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2016ko uztailaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 138. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurehun eta hamar mila, hirurehun eta berrogeita hamahiru euro eta hogei zentimo (310.353,20), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko irailaren 27an.

b) Esleipenduna: TECSA Empresa Constructora, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta hirurogeita hamabi mila, laurehun eta laurogeita sei euro eta hirurogeita hiru zentimo (272.486,63), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: hiru (3) hilabete.

Bilbao, 2016ko urriaren 4a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala