Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2016ko urriaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
4419

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 8274/2015 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargupeko epaitegi honetan, gizartearentzat lan egiteko 8274/2015 zigor-espedientea bideratua da. Zigorra 806-14-s betearazpenean ezarri dio Bilboko Zigor-arloko 7 zenbakiko Epaitegiak Octaviano Cesar Augusto Lopes Cardoso jaunari. Bissaun jaioa da zigortua, 1965-07-04an (NAN-zk: 44509) Daniel eta Sabadoren semea, eta azken helbidea Etxebarriko Bernar Etxepare kaleko 17 2 A-n izan du. Egun, helbide ezezaguna du. Espedientea 2016-09-12an eman zen, eta xedapen-zatiak honela dio hitzez hitz: «Deklaratzen dut Octaviano Cesar Augusto Lopes Cardosok ez duela bete gizartearentzat lanak egiteko hogeita hamasei eguneko zigorra, Bilboko Zigor-arloko 7 zenbakiko Epaitegiak 806-14-S betearazpenean ezarria.

Egin bedi lekukotza Bilboko guardiako epaitegian, oinarri bakarrean ezarritakoaren ondorioetarako.

Jakinaraz bedi ebazpen hau epaia eman duen epaitegian, behar diren ondorioetarako.

Eginbideak behin betiko artxibatuko dira.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak eta Neurri Alternatiboak Kudeatzeko Bizkaiko Zerbitzuari eta zigortuari, EHAAren bidez, eta, halaber, azken horri ohartarazi bekio haren aurka erreforma-errekurtsoa aurkez dezakeela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.»

Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardona andreak, Bilboko (Bilbao) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratuak; eta horren fede ematen dut:

Octaviano Cesar Augusto Lopes Cardoso zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia), 2016ko irailaren 12an; halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean.

MAGISTRATUA JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala