Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2016ko urriaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4408

AGINDUA, 2016ko irailaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Irungo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen «Kunsthal» Arte Plastiko eta Diseinuko Ikastetxe Baimenduaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena.

Irungo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen «Kunsthal» Arte Plastiko eta Diseinuko Ikastetxe Baimenduaren jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatuz ikastetxe horren titularrak hasarazitako espedientea ikusi da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua, arte-irakaskuntzak irakasteko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 6ko BOE); otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari bere jarduerak bertan behera uzteko baimena ematen zaio:

Kode zenbakia: 20009159.

Izen generikoa: Arte Plastiko eta Diseinuko Ikastetxe Baimendua.

Izen espezifikoa: «Kunsthal».

Titularra: Kunsthal, Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Colon pasealekua 101 - Txanaleta Plaza.

Udalerria: Irun.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

2. artikulua.– Jarduerak eteteko baimenak 2016-2017 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja eman beharko zaio Ikastetxeen Erregistroan daukan inskripzioari.

3. artikulua.– Ikastetxe hori berriro irekitzea eskatzen bada, nahitaezkoa izango da ikastetxeei baimenak emateari dagokionez indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak betetzea.

4. artikulua.– Otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretuko 15.1 artikuluan (apirilaren 6ko BOE) xedatutakoari jarraikiz, «Kunsthal» Arte Plastiko eta Diseinuko Ikastetxe Baimenduaren jarduerak bertan behera uzteko emandako baimenak gutxika izango ditu ondorioak, ikastetxean matrikulatutako ikasleen hezkuntza-ibilbidean aldaketarik izan ez dadin

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 28a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala