Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2016ko urriaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA
4400

EDIKTUA, 1941-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoaren ondoriozkoa, zeina bideratu baita Euskal Autonomia Erkidegoko ekainaren 30eko 6/2015 Legearen zenbait artikuluren aurka -Hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo «fracking»ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzko legea-.

1941-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko ekainaren 30eko 6/2015 Legearen -Hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo «fracking»ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzkoa- honako hauen aurkakoa: 2. «Itsasoan lurperatuta dauden metano-hidratoak» tartekia), 3., 5. eta 6. artikuluak («bai eta aldatutako egoera jatorrizko egoerara lehengoratzeko ere» tartekia) eta lehenengo eta bigarren xedapen iragankorrak.

Estatuaren abokatuak Gobernuko presidentearen ordez sustatutako 1941-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtso horretan, Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak erabaki du, aurtengo urriaren 6ko autoaren bidez, etendura kentzea Euskal Autonomia Erkidegoko ekainaren 30eko 6/2015 Legearen artikulu hauetan: 2. («Itsasoan lurperatuta dauden metano-hidratoak» tartekia), 3., 5. eta 6. artikuluak («bai eta aldatutako egoera jatorrizko egoerara lehengoratzeko ere» tartekia) eta lehenengo eta bigarren xedapen iragankorrak (Hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo «fracking»ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzko legea). Aipatutako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa onartzearekin batera sortu zen etendura hori, zeina Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen (2016ko maiatzaren 5eko BOE, 109. zk.).

Madril, 2016ko urriaren 6a.

Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria,

HERMINIA PALENCIA GUERRA.


Azterketa dokumentala