Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2016ko urriaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4398

IRAGARKIA, Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legearen prozeduraren bidez irekitako zehapen-espedienteen gainean Garraioetako sailburuordeak emandako ebazpenak jakinaraztekoa.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.

Hilabeteko epea izango du interesdunak Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari jarraituz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Zehapena Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiak Euskadiko Kutxan duen 3035-0012-76-0120081734 zenbakiko kontuan sartu beharko da, eta izen-deiturak eta espedientearen zenbakia adierazi beharko dira.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea bukatu eta hamabost eguneko epean zehapena ordaintzen ez bada, premiamenduzko bidera joko da, Dirubilketaren Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz (abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretua).

Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):

L: Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legea.

R: Trenbideen Sektoreari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 4a.

Garraioetako sailburuordea,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala