Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2016ko urriaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
4394

IRAGARKIA, Sakoneta 1en tunelaren trenbide berriztapenari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Sakoneta 1en tunelaren trenbide berriztapena.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio-iragarkia argitaratu zen eguna: 2016ko uztailaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 138. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: berrehun eta laurogeita hamabost mila, berrehun eta berrogeita bost euro laurogei zentimorekin (295.245,80), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko irailaren 27an.

b) Esleipenduna: Tecsa Empresa Constructora, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta laurogeita hamasei mila, hirurehun eta hogeita hamazortzi euro eta berrogeita bost zentimo (196.338,45), BEZ aparte.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: bi (2) hilabete.

Bilbao, 2016ko urriaren 3a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala