Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2016ko urriaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4392

IRAGARKIA, zeinaren bidez xede hau duen kontratuaren formalizazioa jakinarazten baita: «gizarteak txikizkako merkataritzari balioa emateko kanpaina bat garatzeko publizitate-tarteak erostea eta planifikatzea» (DEC 31/09/16).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: DEC 31/09/16.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: gizarteak txikizkako merkataritzari balioa emateko kanpaina bat garatzeko publizitate-tarteak erostea eta planifikatzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkaritan argitaratu den: 2016ko ekainaren 1eko Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala; 2016ko ekainaren 9ko Estatutuko Aldizkari Ofiziala; eta 2016ko ekainaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: esleitzeko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 322.455 euro, BEZa barne.

5.– Esleipena eta formalizazioa.

a) Kontratua noiz esleitu den: 2016ko irailaren 12a.

b) Kontratua noiz formalizatu den: 2016ko urriaren 5a.

c) Kontratista: Mediasal 2000, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 221.844,17 euro, BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 5a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala