Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2016ko urriaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4391

EDIKTUA, 628/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza Arloko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 628/2015 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Productos Quimicos Barcelona, S.A.

Alderdi demandatua: Kimia Elaborados Quimicos e Industriales, S.L. eta Jon Mirena Atutxa Sarria.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan epaia eman da, eta bere idazpuruak eta epaitzak honela diote, hitzez hitz:

EPAITZA

Baiesten dut Basterreche prokuradoreak Productos Químicos Barcelona, S.A.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Kimia Elaborados Químicos e Industriales, S.L.ren eta Jon Mirena Atutxa Sarria jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, solidarioki kondenatzen ditut demandatuak auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 20.388,02 euro eta abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako interesak (lege horren bidez, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dira). Kostuak ere demandatuei ezartzen zaizkie.

Inpugnatzeko modua: apelazio errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0000000. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenean salbuetsi deklaratzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatuen gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko irailaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala