Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2016ko urriaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4390

EDIKTUA, 1102/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1102/2015 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Exclusivas Arteca, SL.

Alderdi demandatua: Saburdi de Larrabea, SL.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:

440/2016 Epaia, 2016-09-07an emana, 1102/2015 hitzezko judizioaren prozedurako autoetan; prozedura hori Exclusivas Arteca, SL sozietateak eskatuta bideratu da Saburdi de Larrabea, SL sozietatearen aurka, auzi-ihesean eta prozesuko ordezkaririk gabe.

Ebazpen hau irmoa da eta haren aurka ezin da apelazio-errekurtsorik aurkeztu, erreklamatutako zenbatekoari dagokionez.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala