Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2016ko urriaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4389

EDIKTUA, 476/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 476/2016 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Intrum Justitia Debt Finance, AG.

Alderdi demandatua: Cristian Leonel Gendra Palavecino.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

198/2016 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamaseiko uztailaren hogeia.

Alderdi demandatzailea: Intrum Justitia Debt Finance, AG.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Cristian Leonel Gendra Palavecino.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: hitzezko gainerakoak (13).

Diru-zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizio arruntaren autoak ikusi ditut (aldez aurretik prozedura zk. berarekin bideratutako judizio monitorioan izandako aurka egitearen ondoren); epaitegi honetan bideratu dira Cindy teixeira Ghys andreak eskatuta, «Intum Justitia Debt Finance, AG» erakundearen ordezkari gisa, Cristian Lemoel Gendra Paalavecinoren aurka.

EPAITZA

Baietsi egiten dut diru-zenbatekoaren erreklamazioa, Cindy teixeira Ghys andreak «Intum Justitia Debt Finance, AG» erakundearen ordezkari gisa Cristian Lemoel Gendra Paalavecinoren aurka aurkeztutakoa, eta, ondorioz,

Cristian Lemoel Gendra Paalavecino jauna kondenatzen dut «Intum Justitia Debt Finance, AG»ri 74,49 euro ordaintzera.

Zenbateko horrek PZLko 576. artikuluan aurreikusitako interesa sortuko du, epaia betearaztea beharrezkoa balitz.

Beren-beregi kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455. artikuluaren 1. paragrafoan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Jakinaraz bekie alderdiei.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala