Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2016ko urriaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4388

EDIKTUA, 136/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, 136/2016 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Setalde Suministros Integrales, S.A.k eskatuta, Patricia Tesla Martinez Perez andrearen eta Reformas Alitesak, S.L.ren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Ruiz de Arbulo prokuradoreak Setalde Suministros Integrales, S.A.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Reformas Alitesak, S.L.ren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut hauek ordaintzera: 3.263,91 euro eta ebazpen honetako zuzenbideko bigarren oinarrian ezarritako interesak. Kostuak demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 18450000030136/16. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Reformas Alitesak, S.L. demandatuari legez jarritako moduan jakinarazteko, egin eta izenpetzen dut ediktu hau, Donostian, bi mila eta hamaseiko irailaren zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala