Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2016ko urriaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4383

EBAZPENA, 2016ko irailaren 9koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuaren babespean 2015eko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzak eman ziren.

Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzko maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuaren 7.7 artikuluak dioenez, laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, eta, horretaz gainera, publizitatea egiteko, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuaren ebazpen baten bidez, dekretu honetako laguntzen onuradun gertatu diren pertsonen zerrenda eta laguntzen zenbatekoa abeltzaintza arloko organo eskudunaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 29ko Aginduaren bidez, 2015eko ekitaldirako, esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzak emateko deialdia egin zen. Laguntzak esleitu eta ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta hala xedatzen duenez azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. idatzi-zatiko bigarren atalak (dekretu horren bidez, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zen) eta urtarrilaren 26ko 30/2010 Dekretuaren 25.4 artikuluak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzko maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuaren babespean 2015eko ekitaldian emandako diru-laguntzak jaso zituztenen zerrenda. Abeltzaintzaren eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan emango da argitara, interneteko helbide honetan: www.nasdap.ejgv.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 9a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala