Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2016ko urriaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4379

AGINDUA, 2014ko urtarrilaren 13koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena; horren bidez, «Arrietane Fundazioa»ren ondasun-ematea eta zuzkiduraren gehikuntza onartzen dira eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen dira.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2013ko irailaren 26an, Juan Ignacio Gomez Villa notario jaunaren idazki bat sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean. Idazki horren bidez, «Arrietane Fundazioa»rentzako ondasun-ematea eta zuzkiduraren gehikuntza jakinarazi zituen. Eskariarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu dira:

1.– Jaraunsle den fundazioaren aldeko ondasun-ematearen eta zuzkidura-gehikuntzaren eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua. Eskritura hori James Ferdinand Raphael John Alexander Kirkland Vázquez jaunak eta Juan Ramón Belausteguigoitia Abando jaunak (albazeak diren aldetik) eta Edurne Arrieta Mendizabal andreak (Fundazioaren izenean eta haren ordezkari gisa) 2013ko uztailaren 04an egiletsi zuten, Bilboko notario Elias Moral Velascoren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.145, Juan Ignacio Gomez Villaren ordez eta haren protokolorako).

Aipatu den eskritura publikoan, besteak beste agiri hau agertzen da:

– Juan Ignacio Gomez Villa jaunak, Juan Antonio Arrieta Mendizabal jaunaren jarauntsiaren Albazeen eta Kontadore Banatzaileen Kontseiluko Idazkariak Kontseiluko buruaren onespenarekin Bilbon 2013ko uztailaren 4an egindako ziurtagiria, Bilbon 2013ko uztailaren 2an egindako bilerari buruzkoa. Bilera horretan, bada, ziurtagirian bertan ageri diren erabakiak aho batez hartu ziren.

– Juan Ramón Belausteguigoitia Abando jaunak Fundazioaren Patronatuko idazkaria den aldetik Patronatuko buruaren onespenarekin Bilbon 2013ko uztailaren 4an egindako ziurtagiria. 2013ko uztailaren 2an eginiko bilera hartan, aho batez, beste batzuen artean erabaki hau hartu zen: Juan Antonio Arrieta Mendizabal jaunaren jarauntsitik geratzen den ondarea entregatzea eta ondasun horiek Fundazioaren zuzkidura handitzeko erabiltzea.

Bigarrena.– Eusko Jaurlaritzako Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzako Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu dute, eta hori egin ostean, honako ebazpen-proposamen hau igorri dute.

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak eman behar du estatutuak aldatzeko espediente honen ebazpena, agindu bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan aurreikusita dagoenaren arabera.

Bigarrena.– Aurkeztutako agiriekin honako hauek betetzen dira: 12/1994 Legea, ekainaren 17koa, Fundazioei buruzkoa, 101/2007 Dekretua, ekainaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena, 100/2007 Dekretua, ekainaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena.

Oinarria: Aztertu dira manu horiek eta orokorrean aplikatu beharreko gainerako arauak; horrenbestez, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, Arrietane Fundazioari irekitako orrian honako hau inskribatzea, James Ferdinand Raphael John Alexander Kirkland Vázquez jaunak eta Juan Ramón Belausteguigoitia Abando jaunak (albazeak diren aldetik) eta Edurne Arrieta Mendizabal andreak (Fundazioaren izenean eta haren ordezkari gisa) 2013ko uztailaren 4an Bilboko notario Elias Moral Velascoren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.145, Juan Ignacio Gomez Villaren ordez eta haren protokolorako) egiletsitako eskritura publikoaren arabera:

1.– Juan Antonio Arrieta Mendizabal jaunaren jarauntsitik geratzen den ondarea entregatu izana onartzea, oinordetzaren Albazeen eta Kontadore Banatzaileen Kontseiluak 2013ko uztailaren 1ean egindako inbentarioaren arabera. Ondasunen balorazioa, orotara, hau da: zortziehun eta hogeita zazpi mila zazpiehun eta hogeita bost euro eta hirurogeita bederatzi zentimo (827.725,69 euro).

2.– Zuzkidura handitzea (handitu beharreko zenbatekoa: zortziehun eta hogeita zazpi mila zazpiehun eta hogeita bost euro eta hirurogeita bederatzi zentimo (827.725,69 euro); handitu ostean, fundazioaren zuzkidura lau milioi ehun eta laurogei mila zazpiehun eta berrogeita hamazortzi euro eta lau zentimokoa (4.180.758,04 euro) izango da. Zenbateko horren ekarpena, balorazioa eta ordainketa agiri bidez egiaztatzen dira, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 37.1.c) artikuluan xedatuta dagoenaren arabera.

Bigarrena.– Agindu hau Arrietane Fundazioari jakinaraztea.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 13a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala