Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2016ko urriaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4378

EBAZPENA, 2016ko urriaren 4koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Felix Olasagasti Arsuaga jaunak gainditu egin duela 2016ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bitartez (2016ko apirilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) deitutako hautapen-prozesua, «Biokimika eta Biologia Molekularra» jakintza-arloan irakasle agregatuaren plaza betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Felix Olasagasti Arsuaga jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: 44142470L. Kodea: AGC8L1 – D00042-5. Jakintza-arloa: «Biokimika eta Biologia Molekularra». Saila: Biokimika eta Biologia Molekularra. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Biokimika Klinikoa», «Kirolaren eta Garapenaren Biokimika eta Fisiologia», «Biologia Molekularra».

Proposatutako hautagaiak 20 egun balioduneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, dagokion lan-kontratua formalizatzeko.

Leioa, 2016ko urriaren 4a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.


Azterketa dokumentala