Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2016ko urriaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4357

AGINDUA, 2016ko irailaren 19koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko 2016ko edizioko Gure Artea Sariak direla-eta modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinarazten duena.

2016ko ekainaren 14an argitaratu zen EHAAn 2016ko ekainaren 8ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko 2016ko edizioko Gure Artea sarien deialdia egiten duena.

Aipatutako ekainaren 8ko Aginduaren 7.3 artikuluak jasotzen du modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.

Hori horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko 2016ko edizioko Gure Artea Sariak direla-eta, modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinaraztea:

– Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: Jose Antonio Sistiaga Mosso.

– Sorkuntza-lana aitortzeko saria: M.ª Victoria Revuelta Sierra.

– Ikusizko arteen arloan agente ezberdinek egindako lana aitortzeko saria: Maite Martinez de Arenaza (La Taller).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 19a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala