Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2016ko urriaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4289

IRAGARKIA, Merkataritza Banaketaren Behatokiko idazkaritza teknikoaren garapena kontratatzea helburu duen kontratua lizitatu dela argitara ematen duena. (DEC 31/14/16).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: DEC 31/14/16.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Merkataritza Banaketaren Behatokiko idazkaritza teknikoaren garapena kontratatzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik hasita (2017ko urtarrilaren 1ean hasiko dela kalkulatzen da), 2017ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: esleitzeko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehieneko aurrekontua berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000,00) eurokoa da, BEZa barne.

5.– Bermea.

a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

b) Behin betikoa: esleipen-prezioaren % 5, BEZa kanpo.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 99 91 / 945 01 99 21.

e) Telefaxa: 945 01 82 52.

f) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko azaroaren 8a, 11:00ak arte.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen halakorik.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausulen pleguko karatulako 29.2 puntuan zehaztutako moduan.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko azaroaren 9a, 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan eskatutakoak.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren idazkaritza.

1) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).

2) Helbidea: Donostia kalea, 1.

3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez dago.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (gehienez eta gutxienez): ez gaude kasu horretan.

9.– Esleitzeko irizpideak.

– Eskaintza ekonomikoa: % 51.

– Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren irizpideak: % 49:

a) Oinarri teknikoen pleguan egin beharrekotzat jotzen diren azterlanak eta txostenak, bildutako informazioaren analisitik eratorriak zein norberak eginak. Kontuan hartuko dira hautatutako gaiak, horien edukia eta horiek egiteko erabilitako metodologia (gehienez 25 puntu).

b) Merkataritza-banaketaren sektorearekin lotutako azterlanak, berriak, joerak eta abar biltzea; kontuan hartuko dira kontsultatutako iturrien egokitasuna eta ezagutza hori bilatu eta aurkitzeko erabilitako modua (gehienez 12 puntu).

c) Eginiko azterlanak eta txostenak eta bildutako bestelako informazioa (sektorerako garrantzitsutzat jotzen dena) zabaltzeko burutuko diren ekintzak, eta ekintza horiek burutzeko denbora-programazioa (gehienez 12 puntu).

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Tokia: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

e) Ordua: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

11.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri dira.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

13.– Iragarkia noiz bidali den Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera (hala badagokio): 2016ko irailaren 26a.

14.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.contratacion.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 26a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala