Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2016ko urriaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4282

IRAGARKIA, Bilbao Basurto ESI Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako Zuzendaritzan (Kontratazio Administratiboko Antolamendu Unitatea) Administrazio eta Kudeaketako atalburua A OSS - AD lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Bilbao Basurto Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) zuzendari gerenteak deialdia egiten du Bilbao Basurto ESIan Administrazio eta Kudeaketako atalburua A OSS - AD lanpostu bat izendapen askez betetzeko. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren profila web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net

Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraiki aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbo, 2016ko irailaren 15a.

Bilbao-Basurtu ESIko zuzendari gerentea,

MICHOL GONZÁLEZ TORRES.


Azterketa dokumentala