Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2016ko urriaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ERRENTERIAKO UDALA
4276

IRAGARKIA, Errenteria udalerriko zarata-maparen jendaurreko informazioa emateko izapideari buruzkoa.

«Errenteria udalerriko zarata mapa»-ri dagokionez, alkatetzaren 2016ko irailaren 16ko ebazpenaren (906 zk.) bidez eta 2016ko irailaren 23an egindako zuzenketaren (936 zk.) ostean, hau ebatzi da:

Hilabetez jendaurrean jartzea «Errenteria udalerriko zarata-mapa», AAC Centro de Acústica Aplicada, S.L. enpresak 2016ko uztailean idatzia.

Jendaurrean jartzeko, iragarki bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, edozein pertsona fisiko edo juridikok aukera izan dezan dokumentazioa eta prozedura aztertzeko eta alegazioak egiteko.

Epe horretan, «Errenteria udalerriko zarata-mapa» aztertu ahal izango da Errenteriako Udaleko Hirigintza Sailean (3. solairua), 08:00etatik 14:00etara, eta Errenteriako Udaleko Ingurumen Saileko web-orrian: www.ingurumena.errenteria.eus

Errenteria, 2016ko irailaren 26a.

Alkateordea,

JAIONE KARRIKIRI GARAÑO.


Azterketa dokumentala