Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2016ko urriaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4264

EBAZPENA, 2016ko irailaren 20koa, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko abenduaren 1eko Aginduan jasotako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deia egin zuen agindu horrek.

Deialdia egin zuen agindu horren 12.7 artikuluan ezartzen denez, aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onuradunen zerrenda eta emandako laguntzak.

Horren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko abenduaren 1eko Aginduaren babesean eman dira laguntzak. Laguntzen onuradunak eta zenbatekoak ebazpen honen eranskinean adierazten dira.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 20a.

Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala