Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2016ko urriaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4219

HUTSEN ZUZENKETA, honako iragarki honena: «Iragarkia, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 123/2016 prozedura laburtuan interesa duten pertsonei».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Gisa horretako hutsa atzeman da honako ebazpen honen testuan: «Iragarkia, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 123/2016 prozedura laburtuan interesa duten pertsonei»; iragarki hori 2016ko irailaren 13ko EHAAn argitaratu zen (174. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:

Laburpenean, 2016/174 Laburpena (3/3) orrian,

Hau adierazten den zatian:

«Iragarkia, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 123/2016 prozedura laburtuan interesa duten pertsonei»

Honako hau adierazi behar du:

«Iragarkia, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bideratutako 123/2016 prozedura laburtuan interesa duten pertsonei»

2016/3916 (1/1) orrian, lehenengo paragrafoan,

Hau adierazten den zatian:

«Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:».

Honako hau adierazi behar du:

«Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:».

2016/3916 (1/1) orrian, hirugarren paragrafoan,

Hau adierazten den zatian:

«Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoaren arabera, aipatutako espedientean interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu ahal izateko.»

Honako hau adierazi behar du:

«Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoaren arabera, aipatutako espedientean interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu ahal izateko.»


Azterketa dokumentala