Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2016ko urriaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4217

EDIKTUA, 644/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 644/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Asesoria de Fincas Bellido, S.L.

Abokatua: Jorge Jaime Montero Bellido.

Prokuradorea.

Demandatua: Tieco Servicios Integrales, S.L. eta Adil Zaanoun.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-12-01ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut ebazpen honen idazpuruan aipatzen den demanda, eta, beraz, alderdi demandatzaileari honako zenbateko hauek modu solidarioan ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua: 1.615,35 euro gehi demanda aurkeztu zenetiko legezko interesak. Prozesuko kostuak ere alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta adierazi beraren aurka errekurtsorik ezin daitekeela aurkeztu. Egin bedi horren lekukotza autoei gehitzeko eta gorde bedi jatorrizkoa dagokion epaien agiri-sortan.

Horrela agindu eta izenpetzen dut.

Tieco Servicios Integrales, S.L. eta Adil Zaanoun demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko apirilaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala