Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2016ko urriaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4214

HUTSEN ZUZENKETA, honako Agindu honena «Agindua, 2016ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntzen deialdia egiteko dena, 2016-2017 ikasturtean Lanbide Heziketako IV. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak gara ditzaten.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Gisa horretako hutsa atzeman da honako agindu honen testuan: "Agindua 2016ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntzen deialdia egiteko dena, 2016-2017 ikasturtean Lanbide Heziketako IV. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak gara ditzaten; agindu hori 2016ko irailaren 9ko EHAAn argitaratu zen (172. zenbakia). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:

2016/3868 (43/26) orrialdean, berariazko baldintzak, honela dioen lekuan:

«- Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak lanbide-arloan 2016-2017 ikasturtean gutxienez ziklo bat baimenduta edukitzea eta ematea.»

Honela esan behar du:

«- Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak edo Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloan 2016-2017 ikasturtean gutxienez ziklo bat baimenduta edukitzea eta ematea.»

2016/3868 (43/26) orrialdean, baloratu beharreko alderdiak eta irizpideak, honela dioen lekuan:

«1.– Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin itundutako eta 2016-2017 ikasturtean Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak lanbide-arloaren barruan eman beharreko ziklo bakoitzeko puntu 1 emango da.

2.– Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak lanbide-arloko heziketa-zikloetan 2016-2017 ikasturtean matrikulatutako ikasleengatik (pertsona kopurua) puntu 1 emango da.»

Honela esan behar du:

«1.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin itundutako eta 2016-2017 ikasturtean Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak eta Elektrizitatea edo Elektronika lanbide-arloen barruan eman beharreko ziklo bakoitzeko puntu 1 emango da.

2.– Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak edo Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloetako heziketa-zikloetan 2016-2017 ikasturtean matrikulatutako ikasleengatik (pertsona kopurua) puntu 1 emango da.»


Azterketa dokumentala