Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2016ko urriaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4213

EBAZPENA, 2016ko irailaren 23koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria, zeinarekin izendatu egiten baitira nekazaritzako eta jateko produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen Balorazio Batzordeko kideak.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko ekainaren 1eko induaren bitartez, onartu egin dira, 2016. urteari dagokionez, nekazaritzako eta jateko produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak. Eta agindu horren 6.2 horretan zehazten denez, «balorazio-batzorde bat sortuko da eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Hiru pertsonak osatuko dute: batzordekideak izango dira hirurak, zuzendaritza eskudunari atxikiak, horietako bat programa honen arduraduna izango da, eta zuzendaritza horretako teknikarien artean aukeratuko dira beste biak. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak izendatuko ditu horiek guztiak, ebazpen bidez, eta ebazpen horretan adieraziko da nor izango diren batzorde horretako idazkaria eta batzordeburua».

Ikusirik; 190/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, hauxe

EBAZTEN DUT:

Beherago zehaztu pertsonak Balorazio Batzordeko kide izendatzea. Batzorde horrek, batetik, aztertu eta ebaluatuko ditu 2016ko ekainaren 1eko Aginduaz deitutako laguntzetarako eskabideak, eta, bestetik, ebazpen-proposamena egingo du:

Lehendakaria:

– Maria Begoña Benito Ávila, Kalitatea Babesteko eta Iruzurra Kontrolatzeko arduraduna.

Batzordekideak:

– Naiara Miguel Sevilla, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako aholkulari juridikoa, idazkari gisa jardungo duena.

– Jose Angel López de Munain Ruiz de Luzuriaga, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 23a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.


Azterketa dokumentala