Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2016ko urriaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4208

ERABAKIA, 2016ko irailaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez aldatzen baita Ente Publikoaren 2016ko lan-eskaintza publikoa onesten duen 2016ko apirilaren 25eko Erabakia.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2016ko apirilaren 25eko Erabakiaren bidez (2016ko maiatzaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) onetsi zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren 2016ko lan-eskaintza publikoa, zeinetan aurreikusten baita 929 plaza eskaintzea txanda irekian.

Ogasun eta Herri Administrazioko Ministerioak, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 29/1998 Legearen 44.1 artikuluarekin bat, administrazio honi eskatu dio erabaki hori alda dezala eta 2016ko lan-eskaintza publikoko txanda irekiko 929 plaza horiek baino 17 plaza gutxiago eskaintzea txanda irekian.

Eskakizun hori aztertuta, ez dugu bat egiten Estatuko Administrazioak aldebakarrez egiten duen interpretazioan, uste baitugu Estatuko 2016ko Aurrekontu Orokorren urriaren 29ko 48/2015 Legearen 20.1.4 artikuluan ezarritako zenbaketa-irizpideei doitzen zaizkiela 17 plaza horiek, berariaz hau dioenean: «... kontatuko dira bai egoera hauek direla-eta zerbitzu-emateetan gertatzen diren kargu-uzteak: erretreta, erretiroa, heriotza, uko-egitea, lanpostua gorde gabe eszedentzia-egoeran deklaratzea, karrerako funtzionario izaera galtzea edo lan-kontratua amaitzea, eta baita lanpostua gordetzea edo uzten den Administrazioaren kargura ordainsariak jasotzea ez dakarren bestelako ezein administrazio-egoera dela-eta gertatzen diren kargu-uzteak ere». Baina, lehentasunezkoa da interes orokorrentzat –zeinen defentsa administrazio honi baitagokio– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko EPE bere osotasunean babestea, prozesu judizial batek eragin diezaiola saihestuz, ahal den heinean.

Adierazitako horren guztiaren ondorioz, Zuzendaritza Nagusiak hala proposatuta, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ente Publikoaren estatutuen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.5.f) artikuluan xedatuaren arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2016ko irailaren 12ko bileran, erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2016ko apirilaren 25eko Erabakia aldatzea, zeinaren bidez onesten baita Ente Publikoaren 2016ko ekitaldirako lan-eskaintza publikoa.

2016ko lan-eskaintza publiko horretan, 912 lanpostu eskainiko dira, guztira, txanda irekian.

Osakidetzaren Giza Baliabideen Antolamendurako Plana garatzeko, 288 lanpostu betetzeko barne-sustapeneko hautaketa-prozesuak egiteko deialdia onartzen da.

Bigarrena.– Orotara, 1.200 postuko eskaintzari eustea, erabakitako banaketarekin.

Hirugarrena.– 2016ko apirilaren 25eko Erabakiaren gainerako edukiek onartutako baldintzetan eusten diote beren indarraldiari.

Laugarrena.– Honako erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak erabaki honek. Haren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 12a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala