Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2016ko urriaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4206

EBAZPENA, 2016ko irailaren 20koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita Maria Jesus Aranzabe Urruzola andreak gainditu egin duela 2016ko martxoaren 17ko ebazpenak (2016ko apirilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Euskal Filologia» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Maria Jesus Aranzabe Urruzola andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: 72437201N. Kodea: AGC8L1 – D00113-8. Jakintza arloa: «Euskal Filologia». Saila: Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa. Ikastegia: Kimika Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Euskararen Arauak eta Erabilerak», «Komunikazioa Euskaraz: Zientzia eta Teknologia».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2016ko irailaren 20a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.


Azterketa dokumentala