Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2016ko urriaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4196

IRAGARKIA, «Akarregi-Ergobia tartean, Urumea ibaia uholdeetatik babesteko proiektua idazteko lanak» helburu duen zerbitzuari buruzko lizitazioa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena (Espedientea: URA/010A/2016).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziako Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: URA/010A/2016.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburuaren deskribapena: Akarregi-Ergobia tartean, Urumea ibaia uholdeetatik babesteko proiektua idazteko lanak.

b) Loteak eta kopurua: kontratuaren xedea ez dago loteetan banatuta.

c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulako 10. puntuan zehaztutakoa.

d) Gauzatzeko epea: sei (6) hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta zazpi mila eta laurogeita zortzi (107.088) euro gehi hogeita bi mila laurehun eta laurogeita zortzi euro eta berrogeita zortzi zentimoko BEZa (22.488,48); guztira, ehun eta hogeita bederatzi mila bost ehun eta hirurogeita hamasei euro eta berrogeita zortzi zentimo (129.576,48).

5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak lortzeko.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren egoitza nagusia.

b) Helbidea: Orio kalea, 1-3.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01010.

d) Telefonoa: 945 01 17 00.

e) Faxa: 945 01 17 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko urriaren 19a, 12:00ak baino lehen.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena, hala badagokio (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez dagokio.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: Europar Batasuneko estatu kide bateko enpresa ez-espainiarrentzat: administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulan zehaztutakoa.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko urriaren 19a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula partikularren pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren Erregistro Nagusia.

2) Helbidea: Orio 1-3.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzailea bere eskaintzari eustera behartuta dagoen epea: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzen gutun-azalak irekitzea.

a) Balio-judizioa eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea.

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

2) Helbidea: Orio 1-3.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2016ko urriaren 28a.

5) Ordua: 12:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

2) Helbidea: Orio 1-3.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2016ko azaroaren 11.

5) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako informazioa.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala badagokio).

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko atari informatikoa edo web orria: www.contratacion.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 21a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala