Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2016ko urriaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4190

EBAZPENA, 2016ko irailaren 22koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita jarraian zehazten diren kidegoetako lanpostuak betetzeko bitarteko funtzionarioen lan-poltsak osatuko dituztenen behin betiko zerrenda: Auzitegi Medikuen Kidegoa, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko Kidegoa eta Laguntza Judizialeko Kidegoa.

2016ko martxoaren 1eko Ebazpenaren bidez, Auzitegi Medikuen Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko Kidegoko eta Laguntza Judizialeko Kidegoko lan-poltsak osatzen dituztenen datuak eguneratu eta lan-poltsak ireki ziren, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduak emandako eskumenez baliatuta. Agindu hori aipatutako kidegoetan lanpostuak betetzeko bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatzeari buruzkoa da, eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez aldatu zen.

Justizia Administrazioko zuzendariaren 2016ko ekainaren 3ko Ebazpenaren bidez, aipatutako lan-poltsa horiek osatzen dituztenen behin-behineko zerrenda onartu zen, eta hamar egun natural eman ziren zerrenda horretako edozein daturi buruzko erreklamazioa aurkezteko; Justizia Administrazioko Zuzendaritzan aurkeztu behar zen erreklamazioa, agiri eta guzti.

Behin erreklamazioak ebatzita, eta deitutako lan-poltsak osatzen dituztenen behin betiko zerrenda eginda, 2010eko irailaren 16ko Aginduaren 5. artikuluan eta 2016ko martxoaren 1eko Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritakoa betez, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Onartzea –behin datuak eguneratu ostean– jarraian zehazten diren kidegoetako lanpostuak betetzeko bitarteko funtzionarioen lan-poltsak osatuko dituztenen behin betiko zerrenda: Auzitegi Medikuen Kidegoa, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko Kidegoa eta Laguntza Judizialeko Kidegoa. Agintzea zerrenda hori ikusgai jartzeko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kudeaketa Unitate Teknikoen (KUT-en) iragarki-oholetan, justiziako langileen atarian eta www.justizia.net web-orrian.

2.– Behin betiko lan-poltsetan ezingo da aldaketarik egin; nolanahi ere, salbuespen izango dira 2010eko irailaren 16ko Aginduan jasotako kasuak (2010eko abenduaren 14ko EHAA, 238. zk.).

3.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justiziako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 22a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala