Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2016ko urriaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4189

AGINDUA, 2016ko irailaren 19koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Onkologikoa Fundazioaren estatutuetako zenbait artikulutan egindako aldaketak eta estatutuen testu bategina onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. Honako hauek dira aldatu diren artikuluak: 10. artikulua (agintaldia); 11.a (osaera, patronoak izendatzea eta postu hutsak betetzea); 15.a (idazkaritza eta idazkariordetza); 19.a (eskuordetzeak, ahalordetzeak, batzorde delegatuak eta ohorezko patronoa); 23.a (barne-jardunbidea); 27a. (fundazio-ondarearen zaintza); 32.a (kontu-auditoretza) eta 35a. (azkentzea).

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko abuztuaren 3an sartu zen, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistro Orokorrean, Onkologikoa Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketen eskritura publikoa, bide telematikoz. Eskritura hori Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoko Guadalupe María Inmaculada Adánez García notarioaren aurrean egiletsi zen 2016ko abuztuaren 1ean (protokolo-zenbakia: 1349).

Eskritura publiko horrekin batera, Fundazioaren Patronatuko idazkari Natalia García de Albizu Garate andreak patronatuko lehendakariaren oniritziarekin 2016ko uztailaren 4an emandako ziurtagiria aurkeztu zen, Patronatuak 2016ko ekainaren 29an egindako bilerarena, non aho batez onartu baitzen, besteak beste, fundazioaren estatutuetako zenbait artikulutan egindako aldaketak eta estatutuen testu bategina onartzea. Honako hauek dira aldatu diren artikuluak: 10. artikulua (agintaldia); 11.a (osaera, patronoak izendatzea eta postu hutsak betetzea); 15.a (idazkaritza eta idazkariordetza); 19.a (eskuordetzeak, ahalordetzeak, batzorde delegatuak eta ohorezko patronoa); 23.a (barne-jardunbidea); 27a. (fundazio-ondarearen zaintza); 32.a (kontu-auditoretza) eta 35a. (azkentzea).

Eskrituran, fundazioaren estatutuen idazketa berria jasotzen da, osorik.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren zerbitzu teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartutakoa. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Donostiako Onkologikoa Fundazioaren estatutuetako zenbait artikulutan egindako aldaketak eta estatutuen testu bategina onartzea, fundazioaren patronatuak 2016ko ekainaren 29an erabakitakoaren arabera, agindu honen data duela, eta estatutuak aldatzeko 2016ko abuztuaren 1ean Donostiako notario Guadalupe María Inmaculada Adánez García andrearen aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 1349). Honako artikulu hauek aldatu dira: 10. artikulua (agintaldia); 11.a (osaera, patronoak izendatzea eta postu hutsak betetzea); 15.a (idazkaritza eta idazkariordetza); 19.a (eskuordetzeak, ahalordetzeak, batzorde delegatuak eta ohorezko patronoa); 23.a (barne-jardunbidea); 27a. (fundazio-ondarearen zaintza); 32.a (kontu-auditoretza) eta 35a. (azkentzea).

Bigarrrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 19a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala