Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2016ko urriaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4184

IRAGARKIA, interesdunak epatzeko dena, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian, 241/2016 prozedura laburtuaren bitartez izapidetzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ager daitezen. Errekurtso hori, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizial kategorian sartzeko hautaketa prozedurari (2016ko urtarrilaren 18ko EHAA, 10. zk.) dagozkion berraztertzeko errekurtsoak ezesten dituen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2016ko maiatzaren 2ko Ebazpenen kontra jarri da.

Espediente-zenbakia: PA 138/2016/AD.

Iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatzen duena betetzeko; lege hori Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu du. Iragarki hau argitaratzen da, interesdun horiek aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko aukera izan dezaten, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Arkauti, 2016ko irailaren 19a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala