Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2016ko irailaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4137

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratutako 29/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: adostasunik gabeko 29/2015 dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Livia Lunca.

Alderdi demandatua: Cosmin Lunca.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta epaitzak honela dio hitzez hitz:

EPAITZA

1.– Livia Lunca y Cosmin Lunca ezkontideek osatutako ezkontzaren dibortzioa agintzen da.

2.– Azaroaren 16ko 106/2015 Autoaren bitartez behin behineko neurriei buruzko 4/15 pieza berezian hartutako neurriak behin betiko egiten dira; eta honako hauek dira:

Lehenengoa.– XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza amari ematea.

Bigarrena.– Guraso-ahalaren titulartasuna eta horretaz baliatzea bi gurasoen artean partekatuko dira.

Baimena ematen zaio Livia Luca-ri guraso-ahala modu esklusiboan erabiltzeko XXXXX alaba adingabearen pasaportea eskatzeko eta lortzeko, Cosmin Lunca aitaren baimena behar izan gabe; alabarekin lurralde nazionaletik kanpo bidaiatu ahal izango du.

Hirugarrena.– jagoletza ez duen gurasoari honako bisita-araubide hau ezartzen zaio:

Gaua berarekin igaro gabe, aita adingabearekin egon ahal izango da, gutxienez 5 egun lehenago auzi-jartzaileari jakinarazita eskubide hori erabili nahi duela. Egunean 3 orduz egon ahal izango da alabarekin, gehienez ere 3 arratsaldez astean, alderdiek akordio hoberik lortzen ez badute. Amaren etxean batu eta utzi beharko du alaba. Amak, egokitzat jotzen badu, bisitak gainbegiratu ahal izango ditu, amak berak edo izendatzen duen beste pertsona batek, bisiten garapen normalizatuko lehenengo sei hilabeteetan, aitak adingabearekiko harremana berriro hasi eta gero.

Bisitak egiteko, adingabearen eskola-, aisialdi- eta atseden-orduak errespetatuko dira.

Aita edozein bide erabilita komunikatu ahal izango da adingabearekin, aipatutako ordutegi-muga horiek errespetatuta. Egunero komunikatu ahal izango da adingabearekin, aitak horrela nahi badu.

Hori guztia malgutasun-irizpideen barruan egingo da, eta lehentasuna emango zaio adingabearen interesari.

Hori guztia gurasoek akordio hoberik lortzen ez badute, adingabearen onerako.

Edonola ere, aita ezin izango da Espainiako lurralde nazionaletik atera XXXXX adingabearekin, amak horretarako idatzizko baimenik eman ez badu, edo baimen judizialik ez badauka.

Laugarrena.– familia-kargetarako ekarpen gisa, Livia Lunca-ri, XXXXXX alabaren elikadurarako, hilean 150 euro ordainduko dizkio, urtean 12 aldiz, hilabete bakoitzaren lehenengo 5 egunen barruan, hark adierazten duen banku-kontuan; kontua honako da: Kutxabank ES68 2095 5055 54 1074464206. Hileko kopuru hori urtero berrikusiko da, urte bakoitzeko urtarrilaren batetik aurrerako ondorioekin, eta Estatistikako Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratzen duen KPI Kontsumorako Prezioen Indizean izandako aldakuntzen arabera eguneratuko da; horretarako, erreferentziatzat hartuko da eguneratzearen aurreko urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldia.

Era berean, gurasoek erdibana ordainduko dituzte alabaren ezohiko gastuak. Ondorio horietarako, hauek hartuko dira ezohiko gastutzat:

1.– Mediku-jarduerak, medikazioa, baldin eta Gizarte Segurantzak edo mediku-aseguruak estaltzen ez badu eta gurasoek ordaindu behar badute.

2.– Hezkuntza-jarduerak; gainerako ezohiko gastu ludikoei dagokienez, gurasoen aldez aurreko akordioa behar izango da.

Bosgarrena.– ez da hartzen kostuak ezartzeko erabakirik.

Epaia irmoa denean, ezkontzako ondasunei dagokienez ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratuko da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-taulan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, jakinarazpen-eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.

Bergara (Gipuzkoa), 2016ko irailaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala