Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2016ko irailaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4135

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 953/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 953/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: A T O.

Abokatua: Izaskun Santin de Miguel.

Prokuradorea: Vanessa Diaz Manzano.

Demandatua: Manuel De Jesus Denis Ferreira.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-09-08an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Manuel De Jesús Denis Ferreira jaunaren aurka, A T O andreak aurkeztutako demanda partez baiesten dudanez gero, alderdiek euren XXXXX alaba adingabekoarekiko izango dituzten harremanak arautzeko neurriak onartzen ditut:

A) Manuel De Jesús Denis Ferreira jaunak XXXXX alaba komunarekiko zuen guraso-ahala bertan behera uztea; izan ere, ahal hori aurrerantzean amak baliatuko du esklusiboki, eta zaintza eta jagoletza ere amari esleitzen zaizkio, eta zaintza ez duen gurasoak bisita- eta egonaldi-erregimena izatea ez da bidezkotzat jotzen.

B) Alabaren alde eta zaintza ez duen gurasoaren kargura, kontzeptu guztiak kontuan izanik, haark dituen sarrera likidoen % 25ekoa euroko mantenu-pentsioa ezartzea, betiere hileko 120 eurotik beherako izango ez dena, hilabeteko bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko dena, eta urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak Estatu osoarentzat argitaratutako KPIren arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da kontuan.

C) Adingabeko alabaren aparteko gastuak –ebazpen honetako oinarri juridikoan zehaztu bezala–, gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte. Guztiarekin ere, presazko ez diren aparteko gastuak guraso biek baimendu beharko dituzte. Dena dela, gastua beste parteari behar bezala jakinarazten zaionetik –gastuaren berri emanez, beharrezkoa dela adieraziz, zenbatekoa adieraziz eta dagozkion agiriekin batera– 10 egun igaro eta objekzio berariazkorik egiten ez bada, ulertuko da onartzen duela. Era berean, auzialdi honetan sortutako kostuen gaineko berariazko erabakirik ez da hartzen.

Manuel De Jesus DENIS Ferreira demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri dauka interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko irailaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala