Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2016ko irailaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4127

EBAZPENA, 2016ko irailaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, behean adierazitako toki-erakundeei laguntzak esleitzen dizkiena, erakunde horietan zerbitzuan diharduten enplegatuen prestakuntza finantzatu dezaten.

2016ko maiatzaren 11an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpen bat, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egin zuena.

Prestakuntza-planetarako nahiz 2016an sortutako eta ordaindutako matrikuletarako laguntza zehatzak arautzen dituzten ebazpenak zein hurrenkeratan argitaratuko diren zehazten du ebazpen horren zortzigarren oinarriak.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2016ko irailaren 6ko Ebazpenaren bitartez, euren enplegatuentzako prestakuntza-plan edo -programak aurkeztu zituzten erakundeei dagozkien laguntzak esleitu dira.

2016an sortu eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari prestakuntza-jarduerengatik ordaindutako matrikulen zati bat itzultzeko diren laguntzei dagokienez, berriz, bidezko da horiei buruzko ebazpena ere ematea.

Deialdiaren zortzigarren klausulak dioenez ordaindutako matrikulengatiko laguntzei buruz, bi ebazpen eman beharko dira: lehenengoak ekainaren 30era arte ordaindutako matrikulei dagokien esleipena egingo du; eta bigarrenak abenduaren 31ra arte ordaindutakoei dagokiena. Beraz, 2016an sortu eta aurtengo ekainaren 30era arte ordaindutako matrikulei dagozkien laguntzak esleituko dira lehenengo ebazpen honetan.

Esleitu beharreko kopuruak ikusita, hauxe egiaztatu dugu: 2016ko ekainaren 30era arte ordaindutako matrikulengatiko laguntzek ez duela inongo eraginik hartzaileek jaso beharreko zenbatekoetan.

Deialdiaren laugarren klausulak dioenez, lehenengo oinarriaren b) idatzi-zatian aurreikusitako laguntzetarako diru-kopurua 50.000 eurotakoa da. Lehenengo oinarriaren a) idatzi-zatian aurreikusitako aurrekontu baliabideak agortu direnez, ez dago 50.000 euroko dotazioa handitzerik. Hori dela eta, bigarren esleipen-ebazpenean erakundeei dagokien gehieneko zenbatekoa esleitzeko diru-kopuru nahikorik ez balego, kopuru horiek modu zuzenki proportzionalean murriztuko lirateke.

Horiek horrela, eta aipatu ebazpenak, 2016ko maiatzaren 11n argitaratu zenak, dioena betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Behean aipatzen diren zenbatekoak ordaintzea honako zerrenda honetan ageri diren erakundeei, prestakuntza finantzatzeko erabil ditzaten.

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Zerrendan ageri diren erakundeei esleitutako kopuruak ordaintzeko tramitazioa has dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da jakinarazten den biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.

Hala ere, aldez aurretik, Erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio, idazki arrazoitu baten bidez. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 16a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala