Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2016ko irailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GETXOKO UDALA
4105

IRAGARKIA, Getxo udalerriko zarata mapa eta zonakatze akustikoa hasiera batean onesteari buruzkoa.

Alkatetzaren 2016ko abuztuaren 11ko 3063/2016 zenbakidun Dekretuaren bidez ondokoa xedatu zen:

Lehenengoa.– Getxoko udalerriko zarataren mapa eta zonakatze akustikoa hasiera batean onestea.

Bigarrena.– Jendaurrean erakusteko izapidea betetzea, azken argitalpenetik hilabetez. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Aldizkarian argitaratuko da, edozein pertsona fisiko edo juridikok dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezan eta aipatutako hilabeteko epean alegazioak egin ahal izan ditzan.

Dokumentazioa paperezko euskarrian kontsultatu ahal izango da, Algortako Foru kaleko 8. zenbakian kokatuta dauden Ingurumen Saileko bulegoetan, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta baita udalerriko web orrian ere. (ingurugiroa@getxo.eus).

Hirugarrena.– Berariaz adieraztea, alegazioak aurkeztuko balira, alegazio horiek aztertu eta ebatzi eta gero, udal honek zarataren maparen behin betiko onespena egingo duela, araudiak zehazten dituen argitalpen eta komunikazioekin.

Getxo, 2016ko irailaren 13a.

Alkatea,

IMANOL LANDA JAUREGI.


Azterketa dokumentala