Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2016ko irailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4099

AGINDUA, 2016ko uztailaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen «Egibide» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko «Egibide» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifiko batzuk arautzen dituena, hamalau oinarrizko lanbide-titulu onartzen dituena, haien oinarrizko curriculumak finkatzen dituena eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagozkien titulu akademiko eta lanbide-tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 5eko BOE); ekainaren 9ko 86/2015 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan Oinarrizko Lanbide Heziketaren araubideari eta ezarpenari buruzkoa (ekainaren 12ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2016-2017 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode-zenbakia: 01001531.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Egibide».

Titularra: Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa.

Helbidea: Frantzia kalea, 32 eta Nieves Cano kalea, 10.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde Historikoa: Araba.

Baimena:

– «Informatika eta Komunikazioak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1.

Ikastetxearen osaera:

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 44 unitate, 1.320 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia:

● Hezkuntza Bereziko 8 gela ireki.

● Zereginen ikaskuntzako 2 gela.

– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 26 unitate eta 910 ikaspostu.

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:

○ «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.

○ «Administrazio eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.

○ «Zuzendaritzari laguntza ematea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:

○ «Merkataritza-zerbitzuak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Garraioa eta logistika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Eraikuntza eta Obra Zibila:

○ «Eraikuntza-proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

○ «Elektrizitatea eta elektronika» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Instalazio elektriko eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Mantentze-lan elektronikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Sistema elektrotekniko eta automatizatuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

○ «Elementu metalikoen fabrikazioa» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 6 ziklo.

○ «Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.

● Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa:

○ «Okintzako eta pastelgintzako jarduerak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Sukaldaritza eta gastronomia» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Jatetxe arloko zerbitzuak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Sukalde-zuzendaritza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Irudi pertsonala:

○ «Estetika eta edergintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Ile-apainketa eta -kosmetika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Estetika integrala eta ongizatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elikagaien industriak:

○ «Okintza, gozogintza eta konfiteria» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:

○ «Informatika eta komunikazioak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukira: ziklo 1.

○ «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak:

○ «Mantentze-lan elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ «Mekatronika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ «Arrisku profesionalaren prebentzioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Kimika:

○ «Laborategi-operazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Ingurumen-kimika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Osasungintza:

○ «Erizaintzako zaintza osagarriak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ «Laborategi kliniko eta biomedikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena:

○ «Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak:

○ «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Animazio soziokulturala eta turistikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:

○ «Ibilgailu automobilen elektromekanika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Automozioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen bidez ematen den baimenak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 28a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala