Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2016ko irailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4084

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 8koa, Ingurumeneko sailburuordearena; honen bidez, Productos Tubulares SAUri Sestao udalerrian (Bizkaia) altzairugintzako eta zepak balorizatzeko jarduerarako eman zitzaion ingurumen-baimen integratua aldatu eta berrikusi egiten da.

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez, Productos Tubulares SAUri Bizkaiko Sestaoko udalerrian altzairugintzako jarduerarako ingurumen-baimen integratua eman zitzaion.

2008ko ekainaren 12an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Productos Tubulares SAUk 2008ko apirilaren 30eko Ebazpen horren aurka.

2008ko urriaren 20an, Productos Tubulares SAUk 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duen agindua eman zuen ingurumen-organoak. Agindu horretan, partzialki onartzen da gora jotzeko errekurtsoa, eta aldatu egiten da ebazpenaren bigarren atala (C.1.1.3 azpiatala).

Ingurumeneko sailburuordearen 2012ko maiatzaren 3ko Ebazpenaren bidez, Productos Tubulares SAUri Bizkaiko Sestaoko udalerrian altzairugintzako jarduerarako emanda zitzaion ingurumen-baimen integratuaren bigarren ataleko C.1.3 azpiatala aldatu zen.

Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko otsailaren 10eko Ebazpenaren bidez Productos Tubulares SAUri Bizkaiko Sestaoko udalerrian altzairugintzako jarduerarako eman zitzaion ingurumen-baimen integratua aldatu eta eraginkorra bihurtu zen, eta 16-I-01-0000000000069 baimen-zenbakia esleitu zitzaion.

2012ko martxoaren 8an Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakia –siderurgia-produkzioko teknologia erabilgarri onenak ezartzen dituena– argitaratu zen.

2013ko urriaren 19an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duena eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legea (uztailaren 1eko 16/2002) garatzen duena.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan, ingurumen-baimen integratua berrikusteko prozedura ezartzen da teknologia erabilgarri onenei buruzko ondoriok argitaratzen diren kasurako.

2014ko abenduaren 18an Batzordearen 1357/2014 Erregelamendua onartu zen, zeinaren bidez 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordeztu zen; onartu zen, orobat, Batzordearen 2014/955/EB Zuzentaraua (Hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzekoa), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat etorriz.

2015eko martxoan Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Plana onartu zen.

2015eko martxoaren 13an 180/2015 Errege Dekretua (Hondakinen lekualdaketa Estatuko lurraldean zeharreko hondakin-garraioa arautzekoa) onartu zen.

2015eko ekainaren 12an, Productos Tubulares SAUk aldatzeko formularioa igorri zuen; horren bidez lingoteak egokitzeko instalazioa ezartzearen berri eman zuen, eta instalazio horretan, gainera, baimenean jasota ez dagoen beste hondakin bat ere sortu behar dutela.

2015eko ekainaren 24an, Productos Tubulares SAUk euri-uren tratamendurako proposamena igorri zuen. Proposamen horren bidez epe gehigarria eskatu zuen txatartegiko euri-uren fluxuaren tratamendua egiteko.

2015eko ekainaren 25ean Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko Legea (ekainaren 25eko 4/2015) onartu zen.

2015eko azaroaren 9an Ingurumen Organoak Productos Tubulares SAUri eskatu zion baimenaren berrikuspena egin ahal izateko, honako hauek bidaltzeko: instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko konparazioa, lurzoruei buruzko informazio eguneratua eta oinarrizko txostena egiteko aurreikuspena.

2015eko abenduaren 1ean Productos Tubulares SAUk ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatutako agiriak aurkeztu zituen.

2015eko abenduaren 14an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Productos Tubulares SAUren ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena 30 egun baliodunen epean jendaurrean jartzea onartzen zuen Ingurumeneko sailburuordearen ebazpena, betiere egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.

2015eko abenduaren 18an, Productos Tubulares SAUk «lingoteak egokitzeko jardueraren kean iragazitako hautsa» hondakinaren karakterizazio-txostena igorri zuen. Txosten horretan hondakina ez dela arriskutsua zehaztu zuten, eta, ondorioz, hondakin hori instalazioan sortutako hondakin ez-arriskutsuen zerrendan jasotzea eskatu zuen.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Sestaoko Udalari eta Osasun Sailari 2016ko urtarrilaren 28an.

2016ko otsailaren 12an, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak txostena egin zuen, eta espedientean jaso da txosten horren emaitza.

2016ko martxoaren 7an, Productos Tubulares SAUk lingote-parkeko euri-uren fluxua isuri aurretik tratatzeko proposatutako jarduketak 2015eko abuztuan zehar egin zituela jakinarazi zuen, eta tratamendu hori arazteko instalazioen atalean jasotzeko eskatu zuen.

Productos Tubulares SAUk lingoteak egokitzeko instalazioari dagokionez jakinarazitako aldaketekin lotuta aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, hain ondorioztatu beharra dago:

1.– Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10 artikuluan ezarritako irizpideen arabera, proiektatutako aldaketek ez dute eragin kaltegarririk edo garrantzitsurik izango segurtasunean, pertsonen osasunean edo ingurumenean. Horregatik, funtsezko aldaketak ez direla jo da, Lege horretan xedatutakoaren ondorioetarako.

2.– Era berean, proiektatutako aldaketak ez daude sartuta ez Euskadiko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeko IB eranskinean ez ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eta II. eranskinetan. Horregatik, bada, ez da hizpide ditugun aldaketen gaineko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedurarik egingo.

Siderurgia-produkzioko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dituen dokumentuak altzairugintzaren sektoreko arku elektrikoko labeetarako isurpenaren muga-balioak ezartzen dituenez, ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena egin behar da, baimena ondorio horietara egokitzeko.

Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena izapidetzeko aldian beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu dutenez, 2015eko otsailaren 10eko Ebazpenaren bigarren atalaren C.2.1. eta D.1. azpiatalak aldatu behar dira, aipatutako ondorioetara egokitzeko.

Productos Tubulares SAUk lingote-parkeko euri-uren tratamendu-sistemaren deskribapena jasotzeko zein lingoteak egokitzeko instalazioan sortutako hondakin ez-arriskutsu berria gehitzeko egindako eskaerak aintzat hartuta, egokia da 2015eko otsailaren 10eko Ebazpenaren bigarren ataleko C.2.2.4 eta C.2.3.2 azpiatalak aldatzea.

Nolanahi ere, Productos Tubulares SAUk ez ditu oraindik egiaztatu ingurumen-organo honek eskatutako gainerako egokitze-neurriak; horregatik, gehienez hiru hilabeteko epean horiek gauzatu eta egiaztatzeko eskatu behar dugu.

Productos Tubulares SAUren jardueraren ondorioz garrantzizko substantzia arriskutsuen emisioa gertatzen da; beraz, lurzorua eta lurpeko urak kutsatzea eragin daitekeela kontuan hartuta, sei hileko epean, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko txosten bat egiteko eskatzea dagokio, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.

Ingurumen-baimen integratua aldatzeari dagokionez, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen (uztailaren 1eko 16/2002) 25. artikuluan ezarritakoa, eta 2015eko otsailaren 10eko Ebazpenaren C.2.3 eta C.2.5 ataletan ezarritakoa kontuan hartuz, baimen hori egokitu egin behar da, hondakinen sorrerari zein lurzoruaren babesari buruzko atalen testua eguneratzeko, eta altzairugintzako zepak balorizatzeko baldintzak zehazten dituen atal berria gehitzeko.

Ingurumen-organo honen ustez egokia da Productos Tubulares SAUren instalazioetan immisio-kabina bat edukitzeko betekizuna kentzea, izan ere, kabina horretan eskuratutako immisio-datuak ez dira adierazgarriak, ezta jarduerari guztiz egotzi modukoak ere, instalaziokoak ez diren bestelako azpiegiturak gertu dituelako. Hori dela eta, 2015eko otsailaren 10eko Ebazpenaren bigarren ataleko D.1.2 azpiatala ezabatu behar da.

Productos Tubulares SAUri emandako ingurumen-baimen integratua aldatu beharra dago, bertan adierazitako aldaketak gehitzeko.

Ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorrean (otsailaren 27ko 3/1998) eta apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan (Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) aurreikusitakoari jarraikiz.

Eta honako arau hauek guztiak aztertu ondoren: Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, ekainaren 11ko 5/2013 Legea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituena, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena, ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta aplikazio orokorreko gainerako arauak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legean (uztailaren 1eko 16/2002) xedatutakoaren arabera, ez-funtsezkotzat jotzea Productos Tubulares SAUk sustatutako instalazioetan lingoteak egokitzeko instalazioa ezartzeko egindako aldaketak. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko Lege Orokorrean (otsailaren 27ko 3/1998), ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedurari aplika dakiokeen araubide juridikoari dagokionez ezartzen dena eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legean (abenduaren 9ko 21/2013) ezartzen dena kontuan hartuta, ez da beharrezkoa hizpide ditugun aldaketen gaineko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura egitea.

Bigarrena.– Productos Tubulares SAUri emandako ingurumen-baimen integratua aldatu eta berrikustea, baimenaren baldintzak Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko erabakira egokitzeko. Erabaki horren bidez siderurgia-produkzioko teknologia erabilgarri onenak ezartzen dira. Horrenbestez, 2015eko otsailaren 10eko Ebazpenaren bidez emandako baimenaren lehen, bigarren, laugarren, seigarren eta zazpigarren atalak honela geldituko dira idatzita:

«Lehenengoa.– Productos Tubulares SAU enpresari (egoitza soziala: Trapagako (Bizkaia) Ugarte-Galindoko errepidea z.g. eta IFK: A-48529358) ingurumen-baimen integratua ematea altzairugintzako eta zepak balorizatzeko jarduera egiteko Sestaoko udalerrian (Bizkaia), ebazpen honen bigarren atalean ezarritako baldintzekin.

Jarduera, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 2.2 kategorian jasota dago, «Galdaragintza edo altzairu gordinak ekoizteko instalazioak (lehen edo bigarren mailako galdatzea), orduko 2,5 tona baino gehiago ekoizten dituzten galdaketa jarraikiko instalazioak barne» izenburupean.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren (Industriako isurpenen erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena) I. eranskinean jasota dago zepak balorizatzeko jarduera, 5.4.c kategorian zehazki, «Hondakin ez-arriskutsuak balioztatzeko edo balioztatu eta ezabatzeko instalazioak eguneko 75 tonatik gorako gaitasunarekin – Zepen eta errautsen tratamendua».

Productos Tubulares SAU enpresa Ibarzarra kalean dago, Sestaoko udalerrian (Bizkaia) eta 90.710 m2-ko lurzatia hartzen du.

Karbono-altzairuak eta aleatuak ekoizten ditu, lingote poligonaletan. Txatarretik abiatuta, txatarra galdatu, findu eta isuri egiten da (prozesu gehiago garatzen dira halaber) eta 350-765 mm arteko diametroko lingote poligonalak/biribilak lortzen dira. Instalazioak 300.000 tona pieza inguru fabrikatzen ditu urtean.

Lehengaia (txatarra) 120 tonako edukierako labe elektrikoan kargatzen da eta bertan burutzen da galdatze-prozesua. Tenperatura eta konposizio kimiko egokia lortzean, altzairua zali batera isurtzen da.

Ondoren, altzairua zalian fintzen da ferroaleazioak eta gehigarriak erantsiz. Zenbait altzairuren kasuan, duten konposizio kimikoagatik edo emango zaien erabileragatik, altzairua gasgabetu egin behar da, andela hustuz. Azken urratsa zolia sifoi bidez lingotetan isurtzen da, eta hoztu eta moldetik atera ondoren, lingote horiei ikuspen bisuala egiten diete hodien fabrikaziora bidali aurretik.

Urtzeko labeak eta zaliak, egiten diren isurketak xurgatzeko eta arazteko sistema bat du, mahuka-iragazkien bidezkoa.

Hustuketa-galdaretan eta lingoteei tratamendu termikoa emateko labean sortutako isurketak xurgatzeko sistema bat erabiltzen da, baina ez da arazketa-sistemarik erabiltzen. Urtzeko labean eta zali-labean sortutako isurketak mahuka-iragazki bidez arazten dira, baina ez dago tximiniarik.

Instalazioan sortutako hondakin-uren artean hauek daude: zepen parkeko euri-urak, lingote-parkeko euri-urak, industria-garbiketako urak, desgasifikazio-galdarako purga-urak, txatarrak biltegiratzeko eremuko euri-urak eta hozte-sistemak husteko eta purgatzeko urak. Hondakin-ur horiek isurtzeko bi isurketa-puntu daude.

Esanak esan, isurketa-puntu beretik isurtzen dira, Ballonti ibaira, ur sanitarioak (hobi septikotik pasa ondoren), industria-garbiketako urak (koipe eta solidoen bereizgailutik igaro ondoren) eta lingoteak biltegiratzeko zonako euri-urak eta zepen parkeko euri-urak. Galdarako purgen urak eta txatarrak biltegiratzeko eremuko euri-urak, berriz, Galindo ibaira zuzenean isurtzen dira.

Jarduerak, ekoizpen-jardueraren garapenean, bereziki altzairugintzako hautsak sortzen ditu hondakin arriskutsuen artean, eta altzairugintzako zepak, berriz, hondakin ez-arriskutsuen artean. Productos Tubulares SAUk zepak tratatzeko instalazioa du altzairugintzako zepen tratamendurako.

Proiektuak, beste hainbaten artean, teknika erabilgarri egokienak izan daitezkeen honako neurri hauek barneratzen ditu: gasak hartzeko sistemaren eraginkortasuna, 4. zuloaren eta Canopy sistemaren bitartez; HEAko isurketa primarioak eta sekundarioak hartzeko % 98ko eraginkortasuna; partikulak arazteko sistema, mahuka-iragazki bidez, konposatu organokloratuen isurketa minimizatzeko sistema, batez ere PCDD/F eta PKBak, ke-irteeran errekuntza ondoko prozesua eginez.

Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko erabakian adierazitako aplikazio orokorreko teknologia erabilgarri onenak ditu instalazioak. Aipatutako erabakiaren bidez produkzio siderurgikoko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren industria-isuriei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauarekin bat etorriz.

Gainera, arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzeko prozesuetan aplikatu beharreko teknologia erabilgarri onenak ere baditu instalazioak Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko erabaki horren 1.7 atalean adierazitako kutsatzaileen isuriak murrizteko.»

«Bigarrena.– Productos Tubulares SAU enpresak Sestaoko udalerrian (Bizkaia) sustatutako altzairugintzako eta zepen balorizazioko jarduera ustiatzeko honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea:

A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da seiehun mila (600.000 €) euroko zenbatekoaz gutxienez, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera igota.

B) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako titulua duen pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Productos Tubulares SAU enpresak aldaketa horien berri emango du.

C) Neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira:

C.1.– Burdinazko hondakin metalikoak onartu, hartu, manipulatu eta biltegiratzeko baldintzak.

Productos Tubulares SAUk altzairugintzako jardueran hainbat hondakin ez-arriskutsu balorizatuko ditu lehengaia zati batez edo guztiz ordezteko.

Instalazioan baliotzea egiteko onartzen diren hondakinak ondorengo ataletan zehaztuko dira. Gainera, horiek zuzen kudeatzeko zehaztapenak jasotzen dira.

Instalazioan tratatu beharrekotzat jotzen den hondakin bakoitzeko, eragileak hondakin hori onartzeko eskaera bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara, horrek onets dezan, eta behar izatekotan, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena erantsiko da.

Hondakina onartzea egiaztatu ondoren, Productos Tubulares SAU enpresak horren titularrari onarpena ziurtatzen duen agiria igorriko dio, onarpen horren baldintzak ezarriz.

C.1.1.– Onar daitezkeen hondakinak.

Productos Tubulares SAUren instalazioan tratatu beharreko hondakin ez-arriskutsuak Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko erabakiaren bidez argitaratutako hondakinen zerrendan jasotakoak izango dira, eta taula honetan zehaztuta daude:

(Ikus .PDF)

Instalazioan inolaz ere ez dira onartuko ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edo hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.

Hartutako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.

Hondakinak beste autonomia erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.

Hondakin ez-arriskutsuen kudeaketaren jarduera, baimen honen xede dena, zabaltzea edo eraldatzea ingurumen organoari jakinarazi behar zaio, eta dagokionean, ingurumen-organoak baimendu beharko du.

C.1.2.– Hondakinen sarrera kontrolatzea.

Instalaziora balorizatzera iristen diren hondakin ez-arriskutsuen kontrol bat eraman beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzekin fabrikan onartuko direla bermatzeko.

Kontrol hori Ingurumen Sailburuordetza honek onetsitako onarpen-agirian ezarritako egiaztapena izango da. Agiri horretan, muga-parametroak eta onartzeko baldintzak ezarriko dira. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.

C.1.3.– Zamalanak.

a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxeta itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

b) Instalazioan hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko emisiorik edo emisio lausorik ez egoteko, edo, bestela, emisio horiek ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, ekipoen iragazgaiztasuna funtsezkoa da.

C.1.4.– Baliotu beharreko hondakinak gordetzea.

Hondakinak estankotasun baldintza egokietan biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurien balizko eragina saiheste aldera; hala gertatuz gero, horiek bildu eta karakterizatu egingo dira.

Balorizatu beharreko hondakin ez-arriskutsuak gordetzeko gehieneko denbora bi urtekoa izango da.

C.1.5.– Hondakin balorizatuen datuen erregistroa.

Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Productos Tubulares SAUk fitxategi kronologikoa izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Fitxategian, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertutako hondakina sortzen duen enpresa, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.

Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko dituzte eta urtero bidaliko diote Ingurumen Sailburuordetzari dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 41. artikuluarekin bat etorriz.

C.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak Estatuz kanpotik inportatzen badituzte, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren, 2006ko ekainaren 14koaren, 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko dute.

C.2.– Altzairugintzako zepak balorizatzeko prozesurako baldintzak eta kontrolak.

Productos Tubulares SAUren Sestaoko (Bizkaia) instalazioetan hondakin ez-arriskutsuak balorizatzeko jarduera honetan datza:

● Zepa zuriak eta beltzak biltegiratu, birrindu, sailkatu eta bahetzea kanpoan erabil ditzaten otsailaren 18ko 34/2003 Dekretuan araututako erabileraren batean (R4 eta R5 kudeaketa-eragiketak).

Zepa beltzak biltegiratu, dituzten metalak bereizi, birrindu, sailkatu eta bahetzeko jarduera Productos Tubulares SAUren instalazioen barruan dago kokaturik.

Zepak balorizatzeko prozesuak kasu guztietan hiru fase ditu:

● Zepa hoztea.

● Zepa hondeamakina bidez multzokatzea.

● Zeparen ikuskapen bisuala eta hautapena.

● Burdinazko elementuak bereiztea elektroimana duen atzerako hondeamakina bidez.

● Birrintzea.

● Aurretik sailkatzeko planta mugikor bidez bereizitako elementuak bahetzea hondakinaren arabera bahe ezberdina erabiliz.

● Pisatzea eta garraiatzea.

Aurreko prozesu horretatik igaro ez den zepa beltz oro, bereziki birrintzeko prozesutik, hondakintzat hartuko da oraindik, eta halakotzat kudeatu beharko dute; hortaz, ezin izango da erabili 34/2003 Dekretuan araututako erabileretan.

Zepa beltzen tratamenduaren gehieneko ahalmena 13.000 tonakoa da urtean, eta zepa zuriena 3.000 tonakoa urtean.

Instalazioan baliotzea egiteko onartzen diren hondakinak ondorengo ataletan zehaztuko dira. Gainera, horiek zuzen kudeatzeko zehaztapenak jasotzen dira.

Halaber, honako hau bete beharko dute:

a) Productos Tubulares SAUren instalaziotik datozen hondakin ez-arriskutsuak baino ezin dituzte kudeatu, betiere Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko erabakiaren bidez argitaratutako hondakinen zerrendan jasota eta taula honetan zehaztuta badaude:

(Ikus .PDF)

Instalazioan inolaz ere ez dira onartuko ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edo hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.

Hartutako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.

b) Baimenaren helburu diren hondakin ez-arriskutsuak onartu aurretik, hondakin horiek onartzen dituztela frogatzen duen agiria igorriko zaio hondakinen titularrari. Agiri horretan onarpena zein baldintzetan egiten den zehaztuko dute. Agiri horren kopia bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari.

Partida bakoitza jaso aurretik baldintza horiek bete direla egiaztatu beharko da.

c) Instalaziora balorizatzera iristen diren hondakin ez-arriskutsuen kontrol bat eraman beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzekin fabrikan onartuko direla bermatzeko.

Kontrol hori Ingurumen Sailburuordetza honek onetsitako onarpen-agirian ezarritako egiaztapena izango da. Agiri horretan, muga-parametroak eta onartzeko baldintzak ezarriko dira. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.

d) Zamalanetan ibilgailuak geratzeko guneak atondutako lurzoruetan egingo dira, eta beharrezkoak diren maldak nahiz gerta daitezkeen isurketak biltzeko sareak izango dituzte, ondoren saneamendu-sarera bideratzeko.

Plantan hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko emisiorik edo emisio lausorik ez egoteko, edo, bestela, emisio horiek ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, ekipoen estankotasuna ziurtatzea ere garrantzitsua izango da.

e) Hondakinak hormigonatutako azaleran biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurien balizko eragina saiheste aldera; hala gertatuz gero, horiek bildu eta karakterizatu egingo dira.

Balorizatu beharreko hondakin ez-arriskutsuak gordetzeko gehieneko denbora bi urtekoa izango da.

f) Otsailaren 18ko 34/2003 Dekretuan (Altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa balorizatzea eta gerora erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duena) jasotako erabileraren batean zepak erabili aurretik, balorizatutako zepen erabiltzaileak eta balorizatzaileak erabilera-agiri bat egin beharko dute, aipatutako dekretu horren IV. eranskinean ezarritako gutxieneko edukiarekin bat etorriz. Erabilera-agiri horren kopia Ingurumen Sailburuordetzari igorri beharko diote dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan.

g) Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Productos Tubulares SAUk fitxategi kronologikoa izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Fitxategian, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.

Halaber, balorizatutako zepa beltzen eta zurien erregistroa ere edukiko dute (haien kantitatea eta helmuga, azken erabiltzailea berariaz adierazita), baita zehaztapenetik kanpoko produktuaren kantitatea eta helmuga ere.

Bi agiri horiek (artxibo kronologikoa eta erregistroa), gutxienez hiru urtez gordeko dituzte eta urtero bidaliko diote Ingurumen Sailburuordetzari dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 41. artikuluarekin bat etorriz.

h) Hondakin ez-arriskutsuen kudeaketaren jarduera, baimen honen xede dena, zabaltzea edo eraldatzea ingurumen organoari jakinarazi behar zaio, eta dagokionean, ingurumen-organoak baimendu beharko du.

C.3.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

C.3.1.– Baldintza orokorrak.

Productos Tubulares SAUren instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko emisioen probabilitatea murrizteko eta horien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien laburtuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Atmosferako kutsadurari aurre egiteko neurriak daude jasota proiektuan, eta beti beteko dituzte neurriok. Bereziki, hautsa isurtzea ekiditeko neurriak hartuko dira: hala nola, agregakin-pilak ureztatzea eta bideak garbitzea.

Abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren (Instalazioaren titularrek atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzekoa) 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte.

Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: atala, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo horrek foku berri baterako baimena ematen ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako IKE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, Ingurumen Sailburuordetzari epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

C.3.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Productos Tubulares SAUren instalazioak (haren jarduerari urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren eranskinaren 04 02 07 01 kodeari dagokio) honako foku hauek ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiari jarraituz katalogaturik:

(Ikus .PDF)

*Ez du ebakuaziorako tximiniarik.

Baldin eta urte jakin batean foku sistematiko batentzat ez badira funtzionamendu-baldintzak betetzen, urte horretan ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko, eta hurrengo urtean egin beharko da, betiere kontroletik salbuesteko baldintzek beren horretan jarraitu ezean. Inguruabar hori ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da.

Adierazitakoez gain, isurketa barreiatuak gertatzen dira urtzeko labean eta zali-labean. Isurketa barreiatu horiek arazketa-sistemaren barruan sartzen dira eta Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea kontrolatzeko sarera konektatutako neurtzeko sistema jarraikiak kontrolatzen ditu. Instalazioan zehaztugabeko isuriak ere sortzen dira aurretik aipatutako urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren katalogoan jasotako 09 10 09 50 jarduerari lotuta.

C.3.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Planta ustiatzean, atmosferara egiten diren isurietan, ez dira gaindituko isurien mugako balio hauek:

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.

Isuri-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuko 9 artikuluak arautzen duena beteko da.

Jarraian neurtutako parametroen neurketei dagokienez (3. fokua) (guztizko partikulak) aurreko emisioko muga-balioak betetzen direla jotzen da baliozkotutako eguneko batez besteko balioek ez badute emisioko muga-balioa gainditzen. Baliozkotutako batez besteko eguneko balioak ustiaketa eraginkorraren epean zehaztuko dira (martxan jartzeko eta gelditzeko epeak salbuetsita), neurtutako erdiordutegiko batez besteko balio baliodunak oinarritzat hartuta eta betiere, ondoren zehaztutako konfiantza-tartearen balioa kendu ostean:

Gehieneko isurpen-balioetan zehaztutako 100eko 95eko konfiantza-tartearen balioak ez ditu isurtzeko muga-balioaren honako ehuneko hauek gaindituko: partikula totalak, 100eko 30.

Erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira neurketa-ekipoen mantentze-lanak, matxurak edo funtzionamendu okerra.

Mugako emisio-balioren bat betetzen ez dela ikusten bada, beharrezko neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta berehala ingurumen-arloko eskumena duen sailari ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio.

C.3.4.– Gasak hartu eta kanporatzeko sistema.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren ataleko C.3.2 azpiatalean ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta laginketa-puntuek argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienean, Ingurumen Sailburuordetzako jarraibide teknikoak bete beharko dira.

Zehaztugabeko isuriak minimizatzeko, canopy arazte-sistemak atzitzen ditu horiek eta ebakuatu aurretik iragazten dira.

C.4.– Isurketak egiteko baldintzak.

C.4.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: altzairu-galdaketa.

Jarduera-taldea: metalurgian.

Mota-taldea-EJSN: 1-2-24.52.

(Ikus .PDF)

C.4.2.- Gehienez isuri daitezkeen emariak eta bolumenak.

● 1. isurketa: zepa-parkeko euri-urak.

(Ikus .PDF)

● 2. isurketa: lingote-parkeko euri-urak.

(Ikus .PDF)

● 3. isurketa: industria-garbiketako urak.

(Ikus .PDF)

● 4. isurketa: gasgabetzeko galdarako purga-urak.

(Ikus .PDF)

● 5. isurketa: txatarrak biltzeko eremuko euri-urak.

(Ikus .PDF)

● 6. isurketa: hozte-sistemen hustuketa eta purgaketetako urak.

(Ikus .PDF)

C.4.3.– Isurpenen muga-balioak.

Honako zerrenda honetan ageri dira isurketen kutsaduraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako muga-balioekin:

● 1. isurketa: zepa-parkeko euri-urak.

(Ikus .PDF)

● 2. isurketa: lingote-parkeko euri-urak.

(Ikus .PDF)

● 3. isurketa: industria-garbiketako urak.

(Ikus .PDF)

● 4. isurketa: gasgabetzeko galdarako purga-urak.

(Ikus .PDF)

● 5. isurketa: txatarrak biltzeko eremuko euri-urak.

(Ikus .PDF)

● 6. isurketa: hozte-sistemen hustuketa eta purgaketetako urak.

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

Metal-kontzentrazioak guztizko kontzentrazioari egiten dio erreferentzia.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen honek ez du baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren beste substantzien isurketarik onartzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak. Errege Dekretu horren bidez, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I, IV, V, VI eta VIII. tituluak garatzen dituen jabari publiko hidraulikoari buruzko araudia onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da.

Ezkutuko purgaketa izango liratekeen terrazen, gordailuen eta abarren gainezkabideen isurketak ez dira baimenduko. Gertatuz gero, jakinarazi beharko dira eta dagokien isurketarako baimena eskatu beharko da.

Saneamenduko sare orokor baterako konexioaren bideragarritasuna dagoenean, orain baimendutako isurketak horretara lotu beharko dira, eta idatziz jakinarazi beharko dute hori.

C.4.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Arazketa-instalazioak edo industriako instalazioetarako hondakin-urak zuzentzeko neurriak eskaera egin duen enpresak aurkeztu duen dokumentazioa beteko dute eta funtsean honako jarduketa hauek izango dira:

● 1. isurketa: zepa-parkeko euri-urak.

PH-ren dekantagailua eta kontrolatzaile automatikoa, zunda eta azido edo baseren dosifikatzaile automatikoz hornitua. Tratamenduaren gehieneko ahalmena 85 m3 orduko.

● 2. isurketa: lingote-parkeko euri-urak.

Perimetro-hodi bat eginez fluxua indibidualizatuko dute, eta harea-putzuak ezarriko dituzte dekantagailuaren aurreko kutxetetan. Horrez gain, dekantagailua urtero garbituko dute.

● 3. isurketa: industria-garbiketako urak.

Hidrokarburo-bereizgailu koaleszentea ezarriko da, irteeran 5 mg/l-ko gehieneko olio-kontzentrazio baterako. Tratamenduaren gehieneko ahalmena 21,6 m3 orduko.

● 4. isurketa: gasgabetzeko galdarako purga-urak.

PH-a isuri aurretik jarraituan kontrolatu eta egokitzea.

● 5. isurketa: txatarrak biltzeko eremuko euri-urak.

Hiru hilabeteko epean hondakin-uren fluxu horri dagokionez bigarren ataleko C.4.3 azpiatalean ezarritako isurketako muga-balioak lortzeko behar den tratamendua ezarri dutela egiaztatu beharko dute. Uraren Euskal Agentziari arazteko sistema hori ezarri dutela jakinaraziko diote, eta tratamenduaren gehieneko ahalmenaren berri emango diote; horrez gain, efluentearen analitika ere emango diote.

● 6. isurketa: hozte-sistemen hustuketa eta purgaketetako urak.

Hozte-dorreak hustu eta/edo purgatu aurretik, bigarren ataleko C.4.3 azpiatalean ezarritako isurketa-mugak betetzen direla egiaztatu beharko dute dagokion analitika eginez. Administrazio hidraulikoaren erakunde kolaboratzaileak egin beharko ditu analitika hori eta laginketa.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, baimenaren baldintzak betetzearen arduradun izanik, Productos Tubulares SAU enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik eta behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Kontrol-kutxeta bat jarriko da hondakin-ur mota baimendu bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko eta arazketa-instalazioen errendimendua egiaztatzeko beharrezko ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

Kasu honetan pHmetro bat nahitaez eduki beharko dute 1. isurketan («zepa-parkeko euri-urak»).

C.4.5.– Isurien kontrol-kanona.

a) Jabari publiko hidraulikorako isurketa.

Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudiko (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, honakoa isurien kontrol-kanonari dagokion zenbatekoa:

(I.K.K.): Isurien Kontrol-kanona= B x Pu.

Pu = Pb x Km.

Km = K2 x K3 x K4.

Non:

B = Baimendutako isurketaren bolumena (m3 urtean).

Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.

Pb = Oinarrizkoa prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.

Km = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

K2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

K3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

K4= Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

● 1. isurketa: zepa-parkeko euri-urak.

(Ikus .PDF)

Km = 1,00 x 0,5 x 1,00 = 0,5.

Pu = 0,04207 x 0,5 = 0,021035 euros/ m3.

Isurien kontrol-kanona = 0,021035 x 5139 = 108,1 euro urteko

● 2. isurketa: lingote-parkeko euri-urak.

(Ikus .PDF)

Km = 1,28 x 0,5 x 1,00 = 0,64.

Pu = 0,04207 x 0,64 = 0,026925 euro/m3.

Isurien kontrol-kanona = 0,026925 x 1505 = 40,52 euro urteko.

● 3. isurketa: industria-garbiketako urak.

(Ikus .PDF)

Km = 1,28 x 0,5 x 1,00 = 0,64.

Pu = 0,04207 x 0,64 = 0,026925 euro/m3.

Isurien kontrol-kanona = 0,026925 x 418 = 11,25 euro urteko.

● 4. isurketa: gasgabetzeko galdarako purga-urak.

(Ikus .PDF)

Km = 1,00 x 0,5 x 1,00 = 0,5.

Pu = 0,04207 x 0,5 = 0,021035 euro/m3.

Isurien kontrol-kanona = 0,021035 x 1254 = 26,38 euro urteko.

Isurien Kontrol-Kanona guztira= 108,1 + 40,52 + 11,25 + 26,38 = 186,25 euro urtean.

Kanonaren zenbatekoa ez da aldatuko isurtzeko baimenaren baldintzak edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez diren artean.

Urte natural bakoitza amaitu ondoren, administrazio eskudunak baimenaren titularrari urte horri dagokion isurketen kontrol-kanonaren likidazioa jakinaraziko dio.

Isurketen Kontrol Kanona autonomia erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-lanak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko independentea izango da (TRLA 113.7. artikulua).

b) Itsas-lehorreko jabari publikoko isurketa:

Kosten uztailaren 28ko 22/1998 Legearen 85. artikuluak ezartzen duenez, lehorretik itsasora isurtzen diren hondakin-urei kanon bat ezarriko zaie, haien karga kutsatzailearen arabera.

Urei buruzko Legeak (ekainaren 23ko 1/2006), 7.artikuluan, Uraren Euskal Agentziaren esku uzten du uraren arloko indarreko legeriak ezarritako zergak kudeatu, kitatu, ikuskatu eta biltzea, bai eta lehorretik itsasora isurketak egiteko baimena ematea ere.

Lehorretik Itsasora egiten diren Isurketei buruzko Dekretuak (abenduaren 10eko 459/2013) aipatu berri den kanona arautzen du: itsasotik lehorrerako isurketek eragindako kutsadura minimizatzera eta Estatuko jurisdikziopeko uren baitan euskal itsasertzari dagozkion uretan ingurumen-helburuak lortzera bideratutako jarduerak finantzatzeko izango da osorik.

Hori horrela, aipatutako dekretu horren 17. eta 18. artikuluekin bat etorriz, isurketaren kontrol-kanonaren zenbatekoa haren karga kutsatzailearen emaitza izango da, kutsadura-unitatetan adierazita, unitateko prezioa 3.000,00 eurokoa izanik; eta haren karga kutsatzailea kalkulatzeko isurketaren urteko bolumena biderkatuko da isurketaren kutsadura-mailaren arabera ezarritako koefizienteaz. Maila hori finkatzeko orduan, bestalde, isurketan substantzia arriskutsuak dauden hartuko da kontuan, baita husteko erabilitako eroapen motaren ezaugarriak ere.

Aurrekoa oinarri hartuta, Uraren Euskal Agentziak, Lehorretik Itsasora egiten diren Isurketei buruzko Dekretuaren (abenduaren 10eko 459/203) 14. eta hurrengo artikuluak aplikatuz, urteko kanonaren kalkulua egin behar da:

Isurketaren kanona = C xPuc.

C = K x B.

K = K1 x K2 x K3.

Non:

C = Karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta.

Puc = Kutsadura-unitatearen balioa.

K = Kanonaren koefizientea 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

K1 = Karga kutsatzaileari lotutako koefizientea.

K2 = Eroapen motak zehaztutako koefizientea.

K3 = Substantzia arriskutsuekin eginiko isurketei aplikatzeko koefizientea.

B = Baimendutako isurketaren bolumena (m3 urtean).

● 5. isurketa: txatarrak biltzeko eremuko euri-urak.

(Ikus .PDF)

Isurketa-kanona = 0,022766 x 3.000 = 68,3 euro urtean.

● 6. isurketa: hozte-sistemen hustuketa eta purgaketetako urak.

(Ikus .PDF)

Isurketa-kanona = 0,027488 x 3.000 = 82,46 euro urtean.

Isurketa-kanona guztira = 68,3 x 82,46 = 150,76 euro urtean.

Isurketaren titularrak 459/2013 dekretuaren 16. artikuluan araututako Jarraipenerako Aukerako Protokoloari heltzen badio, horren ondoriozko K eta B balioak aplikatuko dira isurketa-kanona kalkulatzeko.

Aipatutako dekretuaren 20. artikuluak ezartzen duenaren arabera, isurketa baimentzen duen erabakia indarrean sartzen denean sortuko da kanona. Baimenaren indarraldiko ondorengo urteetan, tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da.

Halaber, aipatutako manuaren arabera kanona urte natural osorako likidatuko da, isurketarako baimena, haren aldaketa, etetea edo azkentzea ematen duten ekitaldian izan ezik, edo Jarraipenerako Aukerako Protokoloa onartzen den ekitaldian izan ezik, orduan baimena indarrean egondako egun kopuruaren arabera kalkulatuko baita kanona, urte osoko egunak aintzat hartuta.

Aipatutako dekretua betez, Uraren Euskal Agentziak urteko lehen seihilekoan egingo ditu aurreko urteari dagozkion likidazioak.

C.5.– Plantan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira, balioa emateko beste modu material edo energetikoen aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken norakoa zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartu behar dira. Datu horiek jardueraren adierazletan ageri dira. 16/2002 Legearen 10. artikuluan (4.d idatzi-zatian) ezarritakoaren kalterik gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Sestaoko Udalean (Bizkaia).

Sortutako hondakinak beste erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badituzte, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren, 2006ko ekainaren 14koaren, 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko dute.

C.5.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

1. prozesua: «altzairu-galdaketa».

Prozesu honetan sortzen diren hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetako izen bereko beste batzuekin kudeatzen dira; batera kodifikatuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.

2. prozesua: «gas efluenteak araztea».

1. hondakina: «altzairugintzako hautsa».

Identifikazioa: A48529358/4800019702/2/1.

Helburu-eragiketaren kodea: R4.

Osagai arriskutsuak: C7/18.

Arrisku-ezaugarria(k): H14.

EHZ: 100207.

Urtean sortutako kantitatea: 982 Tn.

Galdaketako eta finketako gasak iragaztean sortzen da. Identifikatutako big-bag batean jasotzen da, iragazketa-sistemaren ondoan.

2. hondakina: «mahuka-iragazki erabiliak».

Identifikazioa: A48529358/4800019702/2/2.

Helburu-eragiketaren kodea: D9.

Osagai arriskutsuak: C7/18.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Gasak arazteko sistemaren iragazkietako mahukak aldatzean sortzen da. Edukiontzian jasotzen da, mahukak aldatzean, eta autokudeatu egiten dira; h, labe elektrikoan sartzen dira, i) eta q) puntuetan xedatutakoa betez. Noizean behinka baimendutako kudeatzaileari ematen zaio. Gehieneko kargak ez du inoiz gaindituko karga guztiaren pisuaren % 0,5.

3. prozesua: «instalazioak garbitzea».

1. hondakina: «koipe-hondakina».

Identifikazioa: A48529358/4800019702/3/1.

Helburu-eragiketaren kodea: D9.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 120112.

Urtean sortutako kantitatea: 90 kg.

Koipeztatzeko sistemen mantentze-lanak, aldaketak eta ordezkapenak egitean sortzen da. Hondakin arriskutsuen biltegian identifikatutako bidoietan jasotzen da.

2. hondakina: «garbitzeko ur-disoluzioak».

Identifikazioa: A48529358/4800019702/3/2.

Helburu-eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C24.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 120301.

Urtean sortutako kantitatea: 330 kg.

Piezen garbiketako eta deskoipeztatzeko eragiketetan sortzen da. Identifikatutako bidoian jaso eta zuzenean jasotzen du kudeatzaileak, noizean behinka.

4. prozesua: «zerbitzu orokorrak».

1. hondakina: «erabilitako olioa».

Identifikazioa: A48529358/4800019702/4/1.

Helburu-eragiketaren kodea: R9.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5/6.

EHZ: 130205.

Urtean sortutako kantitatea: 5 Tn.

Ekipo eta ibilgailuen mantentze-eragiketetan sortzen da. Hondakin arriskutsuen biltegian jasotzen da, 1.000 litroko bidoi batean.

2. hondakina: «berunezko bateriak».

Identifikazioa: A48529358/4800019702/4/2.

Helburu-eragiketaren kodea: R4.

Osagai arriskutsuak: C18/23.

Arrisku-ezaugarria(k): H8.

EHZ: 160601.

Urtean sortutako kantitatea: 600 kg.

Beruna eta disoluzio azidoa duten bateria erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakinarentzat identifikatu den paletan jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

3. hondakina: «Pila agortuen nahasketa».

Identifikazioa: A48529358/4800019702/4/3.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C11/16.

Arrisku-ezaugarria(k): H6.

EHZ: 200133.

Urtean sortutako kantitatea: 50 kg.

Bateria agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzako identifikatutako bidoian jasotzen da.

4. hondakina: «Ni-Cd-zko bateriak».

Identifikazioa: A48529358/4800019702/4/4.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C11/24.

Arrisku-ezaugarria(k): H8.

EHZ: 160602.

Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

Metagailu agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzako identifikatutako bidoian jasotzen da.

5. hondakina: «Hodi fluoreszenteak eta bestelako hondakin merkuriodunak».

Identifikazioa: A48529358/4800019702/4/5.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C16.

Arrisku-ezaugarria(k): H6.

EHZ: 200121.

Urtean sortutako kantitatea: 140 kg.

Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzean sortzen da. Hondakinarentzat identifikatu den zonan jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

6. hondakina: «Ekipamendu elektrikoak eta elektronikoak».

Identifikazioa: A48529358/4800019702/4/6.

Helburu-eragiketaren kodea: R4.

Osagai arriskutsuak: C6/18.

Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.

EHZ: 160213.

Urtean sortutako kantitatea: 60 kg.

Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakinarentzat identifikatu den zonan jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

7. hondakina: «Poliklorobifeniloa duten tresnak eta olioak».

Identifikazioa: A48529358/4800019702/4/7.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C32/51.

Arrisku-ezaugarria(k): H6/7.

EHZ: 160209.

Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

Mantentze-lan Orokorrak azpiprozesuan sortzen da hondakin gisa; PKB duten transformadoreak eta kondentsadoreak dira. Transformadoreak baztertu egiten dira kudeatzaile baimenduari emateko; kondentsadoreak, berriz, palet erretraktiletan biltegiratzen dira, hondakin arriskutsuen biltegian hondakinarentzat identifikatutako gunean.

8. hondakina: «fibrozementuzko plakak».

Identifikazioa: A48529358/4800019702/4/8.

Helburu-eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C25.

Arrisku-ezaugarria(k): H7.

EHZ: 170605.

Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

Plakak (industria-nabe eta –pabilioien goiko estalkietako uralitak) aldatu eta birjartzean sortzen da. Hondakinarentzat identifikatu den big-bagean edo palet erretraktilean jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

9. hondakina: «solido kutsatuak».

Identifikazioa: A48529358/4800019702/4/9.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C43/51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: 5200 kg.

Olioz, pinturaz eta abarrez zikindutako xurgatzaileak, iragazkiak, plastikoak, paperak eta abarrak bildu eta elkartzean sortzen da. Hondakin horretarako identifikatutako bidoi eta big-bag edukiontzietan biltzen da hondakin arriskutsuen biltegian.

10. hondakina: «gai arriskutsuak eduki dituzten metalezko ontziak».

Identifikazioa: A48529358/4800019702/4/10.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C43/51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 530 kg.

Ontzi hutsak bildu eta elkartzean sortzen da. Hondakin arriskutsuen biltegian identifikatutako kaiola batean (1 m3) jasotzen da.

11. hondakina: «Gai arriskutsuak eduki dituzten plastikozko ontziak».

Identifikazioa: A48529358/4800019702/4/11.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C43/51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 1.000 kg.

Ontzi hutsak bildu eta elkartzean sortzen da. Hondakin arriskutsuen biltegian identifikatutako kaiola batean (1 m3) jasotzen da.

12. hondakina: «Aire girotuko ekipoak».

Identifikazioa: A48529358/4800019702/4/12.

Helburu-eragiketaren kodea: R4.

Osagai arriskutsuak: C42.

Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.

EHZ: 160211.

Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

Ezaugarri hozgarriak matxuratuta eta/edo agortuta dituzten ekipoen mantentze-lanetan eta horiek ordezkatzean sortzen da. Kudeatzaile baimenduak eramaten du zuzenean.

13. hondakina: «agortutako aerosolak».

Identifikazioa: A48529358/4800019702/4/13.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C40.

Arrisku-ezaugarria(k): H3b/5.

EHZ: 160504.

Urtean sortutako kantitatea: 50 kg.

Kartoizko kaxen mantentze-lanetan eta biltegiratzean sortzen da eta paletizatuta gorde, kudeatzaile baimenduak eraman arte.

14. hondakina: «hondakin sanitarioak. II. taldea».

Identifikazioa: A48529358/4800019702/4/14.

Helburu-eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C35.

Arrisku-ezaugarria(k): H9.

EHZ: 180103.

Urtean sortutako kantitatea: 2 kg.

Langileen arreta sanitarioko eragiketetan sortzen da; hondakin sanitarioek osatzen dute eta hondakin zorrotzak ditu. Edukiontzi hermetiko batean gordetzen da; edukiontzi horretatik atera eta zuzenean ematen zaio kudeatzaile baimenduari.

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran. Hauek zehazten dituztenak dira: hondakinaren mota eta osagai arriskutsuak, ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehe-xehe jasota. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balioa ematea kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten edukigailu edo ontziek indarreko araudian ezarritako segurtasun-arauak bete behar dituzte, eta argi nahiz irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan etiketatu beharko dira.

d) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura ondoren garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

e) Hondakin arriskutsuek ezin izango dute 6 hilabete baino gehiago biltegiratuta egon.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Productos Tubulares SAU enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, hiru urtez gutxienez.

h) Egiaztatu egin beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak honako betekizunak betetzen dituela: halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutakoak.

Instalazioan kudea daitezke instalazioan bertan erabilitako eta sortutako mahuka-iragazkiak. Edozein kasutan, ez da inoiz gaindituko instalazioaren urteko tratamendu-gaitasun maximoa (karga maximoak ez du gaindituko karga guztiaren pisuaren % 0,5).

j) Productos Tubulares SAU enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

k) Ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko Errege Dekretuan (otsailaren 20ko 110/2015 ) xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko 106/2008 Errege Dekretuan xedatua bete beharko dute. Baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izateko, eraman aurretiazko jakinarazpena egiteko eta kontrolaren eta jarraipenaren agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, baita toki-erakundeei ematen zaizkienak gaika bildutako udal-hondakinekin eta horien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

l) Productos Tubulares SAU enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

m) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009 EE Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Productos Tubulares SAU enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

n) Productos Tubulares SAU enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Halaber, instalazioan egiten diren dosifikazio- eta tratamendu-eragiketak zehaztuko dira, honako hondakin arriskutsu hauen kasuan: Autokudeaketarako «mahuka-iragazki erabiliak». Datuen igorpen hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera egingo da.

o) Dosifikatze eta tratamenduko eragiketak bilduko dituen erregistroa izan beharko dute instalazioko honako hondakin arriskutsu hauei dagokienez: Autokudeaketarako «mahuka-iragazki erabiliak». Gutxienez jarraian adierazitako datuak zehaztu beharko dira:

a) Kudeatutako hondakinen kopuruak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

b) Hondakin horien aldizkakotasuna eta dosifikatze-maila.

c) Tratamendu-eragiketak eta kontrolerako parametroak.

d) Tratamenduaren ondoren lortutako hondakinen kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

e) Hondakin horiekin jarraitutako kudeaketa, helmuga identifikatzeko datuak eta datak.

p) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zein hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Productos Tubulares, SAUk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Productos Tubulares SAU hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

q) Baldin eta Productos Tubulares SAU Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11-1997) Lehen Xedapen Gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

r) Irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan (Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzekoa) xedatutakoari jarraituz, f), g), o) eta p) letretan aipatutako dokumentuak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

s) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Productos Tubulares SAU enpresak 108/1991 Errege Dekretuaren (amiantoak ingurumenean eragiten duen kutsadurari aurre hartu eta hori gutxitzeari buruzkoa) 3. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

C.5.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Bigarren ataleko C.5. azpiatalean bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, «hiriko hondakinekin bateratu daitezkeenak» eta «Hiriko hondakina eta zaborra» izeneko hondakinek ezingo dute balorizatu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horregatik, egungo egoeran honako hauek zati balorizagarritzat jotzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan: papera eta kartoia, egurra, plastikoak, metal ferrikoak eta ez-ferrikoak.

b) Erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak materialen arabera egoki bereizita entregatu beharko zaizkio agente ekonomiko (hornitzaile) bati, berrerabiliak izan daitezen, ontzi erabilien kasuan; edota berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile baimendu bati, ontzien hondakinen kasuan.

c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki; hondakinen azken helburua balioa ematea denean, berriz, 2 urtez gorde ahal izango dira.

d) Oro har, hondakin guztiak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek emandako onarpen-agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Productos Tubulares SAU enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

e) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharra egongo da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraiki egingo da hondakinen karakterizazioa.

f) Baldin eta Productos Tubulares SAU Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997 ) Lehen Xedapen Gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

g) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

h) Irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan (Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzekoa) xedatutakoari jarraituz, d) eta e) letretan aipatutako dokumentuak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

C.5.3.– Ontziak merkaturatzea.

Productos Tubulares SAUk, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datuen igorpen hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera egingo da.

Era berean, Productos Tubulares SAUk ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du derrigorrez (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Productos Tubulares SAUk bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) Lehen Xedapen Gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Baldin eta Productos Tubulares SAUk, urte natural baten zehar, ondoren zehazten diren kantitateak baino gehiagoko hondakinak sortu ahalko dituen ontziratutako produktuak edota industria- edo merkataritza-ontziak merkaturatzen baditu:

● 250 tona, beira soilik bada.

● 50 tona, altzairua soilik bada.

● 30 tona, aluminioa soilik bada.

● 21 tona, plastikoa soilik bada.

● 16 tona, egurra soilik bada.

● 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

● 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.

Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko iraunaldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, martxoaren 31 baino lehen. Bi agiriok dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da.

C.6.– Lurzoruari buruzko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko Legean (ekainaren 25eko 4/2015) ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Productos Tubulares SAU enpresak lurzorua babesteko beharrezko neurriak hartu beharko ditu, erabilitako materialen eta identifikatutako arrisku-eremuen arabera.

Bost urtez behin, lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena eguneratu egin beharko da, instalazio guztiei dagokion kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiz. Txosten hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da.

Nolanahi ere, ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen denean, sustatzaileak dagokion lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio ingurumen-organoari.

Lur-mugimenduak egitea biltzen duten obrak egin behar direnean (baita produkzio-jarduerarik gabeko eremuetan ere), jardueraren sustatzaileak hondeatu behar dituen materialen (lurrak, obra-hondakinak eta abar) karakterizazioa egin beharko du, jardun kutsatzaileen ondorioz kalterik jaso ote duten egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa modu egokiena zehaztearren.

Alabaina, obrak aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan egin behar badira, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, betiere jarduerarik eza hori behar bezala justifikatzen bada.

Ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzarentzat proposatutako kudeaketa-modua egokia dela, organoak onartu aurretik; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da eta egindako azterketen kopia bat erantsi:

1.– Soberakinak zabortegian biltegiratuta hustu nahi izanez gero, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraiki egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori espero daitekeen kutsaduraren heterogenotasunaren eta homogeneotasunaren arabera aldatu ahal izango da. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen handiagoa duten unitateez osatutako lagin konposatua hartu ahal izango da eta, aldiz, afekzio heterogeneoaren kasuan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen txikiagoa duten unitateekin.

2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, ekainaren 25eko 4/2015 Legean –Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoan– ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpiko balioa eduki beharko dute material horiek, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, laginketa eta azterketa erakunde egiaztatu batek egin beharko du honen arabera: urriaren 10eko 199/2006 Dekretua, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

3.– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

4.– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluko 2. zenbakiaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, dagokion Udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari horren berri eman beharko zaie, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, betiere aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e letrari jarraikiz.

Sei hilabeteko epean, substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazten duen oinarrizko txosten bat aurkeztu beharko da, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.

Halaber, epe berean, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da; proposamen horrek gutxienez honako hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren jarraipena egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen den lurzatiak eraginik baduen Interes Hidrogeologikoko lekuetan, Jabari Publiko Hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan.

C.7.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

1. taula.– Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-tik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu gaindituko 1. taulan 5 dB-tan finkatutako balioak.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

C.8.– Txatarra produktu gisa onartzeko baldintzak.

Produktu gisa jasotako burdin eta altzairuzko txatarrei dagokienez, adostasun-deklarazio egokiak eduki beharko dituzte Kontseiluaren martxoaren 31ko 333/2011 (EB) Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Erregelamendu horrek irizpideak ezartzen ditu txatar mota jakin batzuek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren arabera noiz uzten diote hondakin izateari zehazteko.

D) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

D.1.– Isuri atmosferikoak kontrolatzea.

D.1.1.– Kanpo-kontrolak.

a) Producto Tubulares SAU enpresak botatzen dituen poluitzaileak kontrolatu beharko ditu, ondorengoaren arabera:

(Ikus .PDF)

b) Kontrol hauek Administrazioko Lankidetza Erakunde batek egin beharko ditu, Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa betez, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa-kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

c) Halaber, a) letran azaldutako emisio-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta emisioaren iraupen globala plantaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gora bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan justifikatu beharko da.

d) Etengabeko neurketa.

Productos Tubulares SAU enpresak 3. fokuan («Urtzeko labea eta zali-labea eta bi canopyak») partikulen neurketa jarraikia egin beharko du.

Isurketak modu jarraituak neurtzeko sistemak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko du. Agindu horretan, abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua garatzeko jarraibide teknikoak zehaztu ziren, zeinak arautzen baitzituen atmosfera kutsa dezaketen jarduerak garatzen dituzten instalazioak.

Emisioak etengabe neurtzeko sistema Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera konektatu beharko da.

Neurtzeko sistema jarraikiaren instalazioa, kalibrazioa, kontrola, mantentze-lanak eta jakinarazpenak, eta ekipamenduen, neurketa-sekzio eta -tokien ezaugarriak ingurumen-arloko eskumenak dituen Sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako baldintzen araberakoak izan beharko dute.

Instalazioen titularrek izango dute neurtzeko sistema jarraikiaren datuak eskuratzeko, tratatzeko eta jakinarazteko ardura, eta neurtzeko kontrol jarraikiaren bidez erregistratutako datuak gutxienez 10 urtez gorde beharko dira.

Neurgailu jarraikiak dituzten emisio-fokuentzat, neurketarako ekipamenduen erabilgarritasuna, hau da, baliozko datuak lortzeko aldien ehunekoa, gutxienez urteko benetako jardunaren 100eko 90ekoa izango da, Ingurumen Sailburuordetza honek bestelako baimenik ematen ez badu behintzat.

Segidako 15 egunetik gora neurtzeko sistema jarraikia konektatu gabe badago edo gaizki badabil, Ingurumen Lankidetzarako Erakundearen bidez etengabe neurtu behar liratekeen parametroen aldizkako autokontrolak egin beharko dira, 15 eguneko maiztasunaz, gorabehera hasten den egunetik kontatzen hasita, eta neurtzeko sistema jarraikiak zuzen jardun arte.

Neurtzeko sistema jarraikiaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin eta Sailburuordetza honetara igorri beharko da urtero, ingurumenaren arloko eskumenak esleitu dituen sailak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakoaren arabera.

e) Txostenak.

Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera Ingurumen Sailaren jarraibide teknikoetan ezarritako txosten guztiak igorri beharko dira.

D.1.2.– Txostenak eta kontrolen erregistroa.

D.1.1. puntuan eskatutako parametro guztien neurketen txostenak bidali beharko dira. Kanpoko kontrolen txostenetan jarraibide teknikoetan ezarritako gutxieneko edukia jaso beharko da. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Emisio atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, eta betiere, urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren –atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duenaren eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituenaren– 8. artikuluan ezarritakoari eta abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren –atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituenaren– III. eranskinean ezarritako edukiari jarraiki.

Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

D.2.– Isuritako uren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kanpoko kontrolak, laginak hartzea zein ondorengo analisia, erakunde laguntzaile batek egin eta ziurtatuko ditu, eta horiek baimendutako parametro bakoitzaren gainean egingo dira; baldintzak betetzen dituztela joko da parametro bakoitza, ezarritako mugaren azpitik dagoela egiaztatzen denean.

Isurketen kontrolen emaitzak hauei bidaliko dizkiete:

● Uraren Euskal Agentziari, laginak hartzen dituztenetik hilabeteko epearen barruan.

● Ingurumen Sailburuordetzari, ebazpen honetako bigarren ataleko D.5 azpiatalean ezarritako epeak eta baldintzak betez.

c) Aipatutako maiztasunarekin, aldi bakoitzean efluenteak ezaugarri baimenduekiko dituen balizko desbiderapenei, horien kausei eta zuzentzeko hartutako neurriei buruzko gorabeheren adierazpen bat erantsiko da.

d) Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti laginketak.

e) «Standard methods for the examination of water and wastewater» (APHA, AWWA, WPCF, azken edizioa) deritzonaren edo «ASTM Water and environmental technology-ko 11. atala»ren azken edizioaren metodo normalizatuetako batzuk erabiliz aztertuko dituzte parametroak. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera egokiena dena hautatuko da. Gaur egun erabiltzen diren metodoak ez bezalako analisi-metodoak ezarri ahal izango dira, kutsatzaileen kontzentrazioa hobeto zehazteko. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.

f) Egoki deritzonean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak arazketa-instalazioak ikuskatuko ditu eta efluentea neurtu eta aztertu ahal izango du, isurketen emariek eta parametroek baimendutako mugak gainditzen ez dituztela egiaztatu ahal izateko. Era berean, arazketa-instalazioak ustiatzeko titulazio egokia duen arduradun bat izendatzeko eskatu ahal izango dio titularrari.

d) Titularrak urtero aurkeztu beharko du lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarriak barne hartutako substantzia arriskutsuak dituzten isurketak daudela aitortzen duen agiria. Adierazpen horretan, produkzio-prozesuan manipulatu diren gai guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurian ez hauteman.

D.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

Adierazle horiek urtero kalkulatu eta kontrolatuko dira, eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztu beharko dituzte.

D.4.– Zarataren kontrola.

a) Hiru urtean behin, 60 segundotan Ld, Le, Ln, LAeq,Ti eta LAeq indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira.

b) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

D.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumen-zaintzako programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira, eta Ingurumen Sailburuordetza honetara igorriko dituzte Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen IZP Gidaliburuarekin bat etorriz. Webgune honetan dago eskuragarri gidaliburu hori:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/eu/

Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgu eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik (horrelakoen igorpena uren atalean zehaztuta dago), ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean baino ez dute berehala jakinarazi beharko, eta ingurumen-baimen integratuan ezarritako mugak betetzea lortzeko neurriak ere aurkeztu beharko dituzte horrelakoetan. Kontrola egiten duten urteari dagokion programaren barruan baino ez dituzte igorriko, gainera, urtebete baino periodikotasun handiagoko kontrolak.

Ingurumena zaintzeko programa urtero bidaliko da, martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak, eta, halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

D.6.– Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua izan beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

E) Ohiz kanpoko egoeretan funtzionatzeko prebentzio neurriak eta baldintzak.

E.1.– Planta gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.

Bigarren ataleko C.5 azpiatalean («Instalazioan sortutako hondakinak behar bezala kudeatzea bermatzeko baldintzak») ezarritakoarekin bat etorriz kudeatu beharko dituzte etete eta abiarazteetan, mantentzeko eragiketetan zein ezohiko egoeretan sortutako hondakinak, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

E.2.– Jarduera uztea.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 4/2015 Legea (27.221 epigrafea «Altzairuzko hodien ekoizpena»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Productos Tubulares SAU enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jarduera utzi baino lehen, Productos Tubulares SAUk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu ebazpen honen bigarren ataleko C.5 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.

E.3.- Jarduera aldi baterako uztea.

Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen Errege Dekretuaren (urriaren 18ko 815/2013) 13. artikuluan arautu bezala, Productos Tubulares SAUk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen bateratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, instalazioa berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

E.4.- Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Instalazioen prebentzioko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Jarioak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (irazgaitzak), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), egon daitezkeen jarioei antzemateko neurriak edo gehiegi bete direneko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoru gaineko isurpenak biltzeko sistemak.

Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosferara eta uretara egindako isurtzeak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Uren arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko garbiketa egiten den bitartean; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegira eramango dira. Hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan biltegiratuko dira. Ez dira inola ere jarriko euri-isurketaren ondorioz ibilgu publikoko urak kutsatu ditzaketen guneetan.

Baldin eta instalazioetan lokatzen tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.

Hobi septikoaren sistemak eta iragazki biologikoak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango dute errendimendu ona ziurtatzeko. Aldizka enpresa espezializatu batek erretiratuko ditu pilatutako solido eta lohiak, eta iragazki biologikoaren ohantzea garbituko du, eta garbiketan arrastatutako solidoak ibilgura hustea saihestuko da.

Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da edo bestela kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «by pass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «By pass» horretatik ustekabeko isurketa bat sortuko balitz, titularrak, Ingurumen Sailburuordetzara 48 orduko epean bidali behar duen txostenaren bidez (atal honetako i letran adierazitakoaren arabera), segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko luke.

b) Halaber, aldizka eginiko mantentze-lanak eta ikusitako gorabeherak gordeko dira erregistro batean.

c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.

d) Erabilitako olioak eta hondakinak, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak irazgaiztuko dira.

e) Ingurumenean ez hedatzeko moduan biltegiratuko dira lehengaiak, erregaiak eta prozesuan behar diren produktuak.

f) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten beharko dituzte produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak.

g) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

h) Tangen hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura edukiko dute. Bertan, lantegiaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak lantegira joatea saihestu beharko da.

i) Gorabehera gertatuz gero agintariei jakinaraztea:

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean honako alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

● Gertakari mota.

● Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehatz daitezkeenak).

● Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

● Izandako ondorioak.

● Epe laburrera aurreikusitako jardunak, hala egokituz gero.

Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Sestaoko Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

● Gertakari mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Gertakariaren iraupena.

● Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

● Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioztapena.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

● Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kaltetu badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta, horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

j) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ondorengo gertaeraren bat jazo dela:

1.– Ekipoek 24 ordu baino gehiagotan datu fidagarririk ez ematea ekartzen duen edozein matxura edo akatsa gertatzea. Gorabehera gertatu eta gehieneko 24 orduko epean egingo da jakinarazpena, lan egunak direnean, edo lan egunak ez direnean, gorabehera gertatu den egunaren osteko lehen lan egunean jakinaraziko da.

2.– Instalazioaren prozesu jarraiki batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako prebentzioko mantentze-lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dira.

3.– 3. fokuan («Urtzeko labea eta zali-labea eta bi canopyak»), analizagailuan modu jarraituan neurtutako datu balidatu baten kontzentrazioak muga-balioa % 100 gainditzen badu, jakinarazpena gehienez hori gertatu eta 24 orduko epean egingo dute, lanegunetan, edo hori gertatu ondorengo lehen lanegunean, lanegunetatik kanpo.

Edozelan ere, enpresak fax bidez (aplikatu beharreko jarraibide teknikoak bestelako biderik adierazi ezean) jakinarazpena berehala bidaliko dio Ingurumen Sailburuordetzari, datu hauek zehaztuta:

○ Gertakari mota.

○ Jatorria eta arrazoiak.

○ Izandako ondorioak.

○ Eusteko hartutako neurriak.

○ Epeak.

k) Larrialdi-egoeretan babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.

F) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai eta neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

G) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Productos Tubulares SAU enpresak aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.

Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeetarako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.

Ingurumen Deklarazioa agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan (abenduaren 13ko 15/1999) ezarritakoa betetzen dela.

H) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko dute:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc.

Horrez gain, organo honen baimena ere eskatu beharko dute uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak (industriako isurpenen Erregelamendua onartzeaz gainera, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena) aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu.

Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretu horren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, betiere Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen (uztailaren 1eko 16/2002) 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektuaren aldaketa kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legearen (abenduaren 9ko 21/2013) 7.1.c eta 7.2.c artikuluan xedatua.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsatu dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko dute, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko Legean (ekainaren 25eko 4/2015) ezarritakoarekin bat etorriz.»

«Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da honako kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, komeni denean mugako emisio-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.

b) Isurketak nabarmen murritz daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan eginiko aldaketa handien ondoriozko gehiegizko kosturik izan gabe.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta beharrezkoa denean beste teknika batzuk erabiltzea.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, Ingurumen Baimen Integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela uste duenean, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurpenei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du Ingurumen Baimen Integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean hasteko berrikuste-prozesua.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen duenean, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22.3 artikuluari (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatuta) jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean.

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.

g) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten denean, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen denean.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharpenen arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileak nahikoak ez direla egiaztatzen denean.

i) Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen (uztailaren 1eko 16/2002) 25. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu beharra dagoela ondorioztatzen denean.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango,Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen (uztailaren 1eko 16/2002) 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.»

«Bosgarrena.– Productos Tubulares SAUk ebazpen honen xede den altzairugintzako eta zepa-balorizazioko jarduerari dagokionez titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.»

«Seigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:

● Productos Tubulares SAU enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

Halaber, ibilgura isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 261. eta hurrengo artikuluetan ezarritako baldintzetan, eta lehorretik itsasora isurtzeko baimena, berriz, Kostei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/1988) 78. eta 79. artikuluetan ezarritako baldintzetan.»

Hirugarrena.– Productos Tubulares SAUk hiru hilabeteko epea izango du, ebazpen honen jakinarazpenetik zenbatzen hasita, Ingurumen Sailburuordetzan hauek aurkezteko:

● Ebazpen honetako C.4.4 atalean eskatutako isurketak egokitzeko neurriak gauzatu izanaren egiaztagiria.

Laugarrena.– Productos Tubulares SAUk sei hilabeteko epea izango du, ebazpen honen jakinarazpenetik zenbatzen hasita, Ingurumen Sailburuordetzan hauek aurkezteko:

● Baimendutako kudeatzaileari ematen zaizkion sortutako hondakinen behar bezalako identifikazioa eta sailkapena justifikatu beharko ditu, bereziki hondakin arriskutsua izateari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Hondakin Zerrenda Europarra, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez Europako Parlamentuak eta Kontseiluak hondakinei buruz eman zuten eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituzten 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten baita. Hori egiaztatu ondoren, baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena eguneratu egingo dira.

● Substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazten duen oinarrizko txosten bat, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.

● Lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat, ebazpen honen C.6 letran adierazten den moduan.

Bosgarrena.– Productos Tubulares SAUri eskatzea Ingurumen Sailburuordetza honi igorri beharreko hurrengo urteko ingurumena zaintzeko programan Ebazpen honetan jasotzen diren bere ingurumen-baimen integratuaren aldaketak txertatzeko.

Seigarrena.– Ingurumen Baimen Integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen (uztailaren 1eko 16/2002) 30. artikuluan, eta aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Productos Tubulares SAU enpresari, Sestaoko Udalari (Bizkaia), ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Zortzigarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen (azaroaren 26ko 30/1992) 114. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 8a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IOSU MADARIAGA GARAMENDI.


Azterketa dokumentala