Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2016ko irailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
4025

IRAGARKIA, «Lehendakaritzako egoitzan garbitasun zerbitzua» helburu duen kontratua esleitu eta formalizatu dela argitara emateko dena. (Espedientea: 11LHK/11S/2016).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lehendakaritza.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 11LHK/11S/2016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Lehendakaritzako egoitzan –Nafarroa kalea 2, Vitoria-Gasteiz– mantentze eta garbiketa lanak eta garbitasun produktuen horniketa egitea.

b) Kontratu mota: zerbitzuak.

c) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den aldizkari ofiziala eta argitaratzearen eguna: 2016ko apirilaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 64 zenbakia.

d) Burutzeko epea: kontratua sinatzen den hurrengo egun baliodunetik hasi eta 2018ko uztailaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 1.171.200 euro.

5.– Lizitaziorako aurrekontua: 488.000 euro; BEZa (% 21): 102.480 euro. Guztira: 590.480 euro.

6.– Kontratua formalizatzea.

a) Esleitzeko eguna: 2016ko ekainaren 8a.

b) Kontratua noiz formalizatu zen: 2016ko abuztuaren 1a.

c) Kontratista: Unión Internacional de Limpiezas, S.A.

d) Esleipenaren zenbatekoa:

Garbiketaren hilabeteko prezioa: 17.765,70 euro (BEZik gabe).

Garbiketa-lan premiazkoen prezioa orduko: 17,24 euro (BEZik gabe).

Garbiketa-lan berezien prezioa orduko: 17,24 eruro (BEZik gabe).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 12a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA DEL YERMO URQUIJO ELORZA.


Azterketa dokumentala